27/04/2010

Arropa zabaltzen duzunean
aurreko leihoan nauzu
atorra jantzita daramazu
baina azpian
nik ikusten ez badut ere
badakit tanga txiki bat
besterik ez daramazula
edo hori imajinatzen dut behintzat,
horrela imajinatzen zaitut.

Agian jantzita zaude,
agian praka daramazu
baina uste dut ezetz,
uste dut tanga zuri txikia daramazula,
eta batez ere, badakizula ni aurreko leihoan nagoela
zu noiz agertuko zain
berriro ere zure tanga zuri txikiarekin fantasiak izateko
eta, zure irudia buruan dudala, nire izaretara bueltatzeko...
Gaur zabalduko al duzu arropa?

22/04/2010

Gaur amets egin dut zurekin.
Edo fantasia berri bat izan al da?
Lotan nengoen? Esnaturik?
Eta zer inporta du horrek?
Kontua da galdutako hondartza batean geundela.
Edota urrundutako parke batean (badakizu ametsetan dena nahasia dela).
Baina demagun hondartza bat zela.
Eta han geunden, mundutik hain urrun eta hain gertu.
Zu eta biok.
Eta jolastera hurbilduak ginen horrelako leku apartatu batera.
Eguzkiak goxo jotzen zuen eta gu biluztu ginen.
Guztiz.
Gure sexuei begira geratu ginen biok, ileak kenduak baikenituen.
Ezin biluziagoak.
Ni berehala jarri nintzen "tente".
Eta zuk barre egin zenuen.
Harean belaunikatu eta kolpe batez irentsi zenuen nire zakila.
Baina egun hartako jolasean nik agindu behar nuela bazenekien.
Zakila zure ahotik atera eta motxilatik soka zati bat atera nuen. Eta zure besoak lotu.
Besoak atzean lotuta zenituela katu bat ematen zenuen, lau hankatan harearen gainean.
Burua hareara makurtu duzu eta ni zure atzean jarri nintzen.
Eta nire mihiarekin zure lepoan, zure bizkarrean, zure ipurmasailetan ibili nintzen. Patxadaz. Horrela, zure hankartera iritsi arte. Eta atzetik milakatu nizun alutxoa. Alutxo bustia.
Eta orgasmoraino eraman zintudan.
Baina gehiago nahi zenuen. Eta zure atzeko zulotxoa zabaltzeko erregutu zenidan.
Eta bazenekin ni nola jartzen ninduen horrek. Batez ere eskatzen didazunean, oihuka, "irekidazu ipurdia", edota "larrua jo nazazu txakurtxo bat bezala"...
Bero bero nengoen. Beraz, eskuekin aldaketatik heldu eta nire zakilaren burua zure ipurtzuloan jarri nuen. Eta eskuarekin lagunduta zakila mugitu nuen, zure ipurtzulotik alutxora, alutxotik ipurtzulora... eta azkenik, punta sartu nizun ipurditxoan. Eta zure oihuak oraindik gehiago berotu ninduen. "Dena!, segi, sartu dena" eskatu zenidan. Nik, esku bat eraman nuen zure klitorira eta, laztandu bitartean, zakil osoa zure barruan hondoratzea lortu nuen. Zuk ipurdia itxi, nire zakila zure barrunbean harrapatu nahi bezala, eta nik, zure estutasuna sentitu bezain pronto korritu nintzen. Gehiegi baita niretzat, zu horrela izatea eta zurekin horrela larrua jotzea. Eta badakizu. Harearen gainean erori ginen biok. Zure besoak askatu eta olatu batek busti zituen gure gorputzak.
Zuk, soka maltzurki begiratu eta esan zenidan:
- Hurrengo txanda nirea...
Eta nire besoak lotzen hasi zinen...

21/04/2010

Gauean larrua jo egin genuen
eta goizean zure ohean esnatu naiz
kafeontzia entzuten dut sukaldean
eta zu biluzik paseatzen zara etxetik
lokartuarena egiten dut
baina zuri so nago
zure ipurmasailen mugimendua
zelatatzen dut
eta "gogorra" jartzen zait maindireen azpian,
zure sexu biluzia paseatzen duzu nire aurrean
eta ideia bat darabilt buruan:
kafea edango nuke
zure beheko ezpainetan
zure sexu biluzian
eta mihia eramango nuke
ezpainetatik ezpainetara
behetik gora
goitik behera
mihia
zure sexuan
kafe zaporea duena
eta berriro ere larrua jo
gure fantasiarik beroenetan bezala...

17/04/2010

Maita nazazu
gutxiago,
goza nazazu
gehiago
...
(eta probatu...
denetarik probatu)

15/04/2010

Egon

Egon
metalaren hotza
zure azalean
aurrean
ni izango nauzu
belaunikaturik
zure altxorraren aurrean
mihiarekin bultzaka
metalaren hotzaren kontra
mihiarekin
zure barruan
zure aurrean belaunikaturik
zure klitorian plazeraren koadroak margotzen
Egon
metalaren hotza
zure azalean
aurren
ni izango nauzu
belaunikaturik
eta mihia
zure hankartean sartuta...


02/04/2010

sentitu

Begiak estaliko dizkizut, hankak ohe azpian lotu
eta zuk sentitu besterik ez duzu egingo
sentitu nire eskuak zure bularretan
sentitu nire zakila zure ezpainen artean
sentitu nire mihia zure alu biluzian
sentitu nire hatzak zure ipurtzuloan
sentitu!