12/05/2014

Zure gonbitak hozkirri ederra eragin zidan. Etxea ilun zegoen. Tentuz ibili nintzen. Bat-baten logelako atea ireki eta ikusi zintudan, guztiz biluzik, strap-on, zakil-gerriko eder hori izan ezik. Ezin irudi erotikoagorik imajinatu. Berehala biluzteko agindu zenidan eta, zure aurrean, ohe gainean, lau hanketan jartzeko ere. Zigortu behar didazu? Galdetu nizun. Baietz erantzun zenidan, aspaldiko partez larrua jo ez dugulako. Zigor merezita. Burua oheraino makurrarazi zenidan, zure eskuekin eta zure mingainarekin nire ipurdian jolastu, barrabilak estutu bitartean... Eta azkenik nire uzkian sartu zinen, indarrez baina gogotsu zure eskuekin nire gerriari lotuta, eta larrua jo egin zenidan, nekatu arte, basatiki, eder, izerditan...

09/05/2014

Irakurri eta goxatu

Saiatu zara irakurtzen bibragailu batek (esaterako) plazera ematen dizun bitartean? Hori da Clayton Cubitt argazkilari eta bideo-artistak eskaintzen digun lana. Hainbat emakume grabatu ditu, irakurtzen, bibragailu bat hankartean dutela. Eta hona hemen ariketa erotiko-literario polit honen emaitza: Gehiago ikusteko hemen: http://claytoncubitt.com/hysterical-literature/