29/11/2007


Banoa

Bueltatzeko gogoekin. Ea hor zauden konprobatu nahi dudalako.

Banoa. Eta hurrengo ezustekoak buruan eramango ditut nirekin.

Ez nauzu ikusiko. Ez gara ukituko. Baina biok jakingo dugu hor gaudela.

Zain.

Eta bueltan sofa horretan harratuko zaitudalakoan nago.

Hartuko zaitut atzetik. Eta sofa begira jarriko zaitut. Oraindik erdi lo zaudela.

Konturatzen zarenerako tangarik gabe egongo zara.

Eta larrua jo egingo dizut. Basati. Gustukoa duzun bezala.

Nire eskuak zure ipurdian nabarituko dituzu.

Nire zakila zure alutxoan, gogor, gogoz, gozatuz.

Sofan geratuko gara gero, etzanda. Eta zure istorio berriekin berotuko nauzu berriro.

Istorio beroak kontatuko didazu. Zakila nola jango zenidakeen, esaterako, eta zakila gogortuko zait berriro, eta orduan zu larrua jo egingo didazu... horrela, nekatu arte.

Nola ez naiz ba, bueltatuko?

Itxaron apur bat. Zugana itzuliko naiz...

28/11/2007

Benranduegi heldu naiz gaur ere. Badakizu, gau hauetan lanpeturik nabilela. Azkar-azkar zerbait afaldu dut, lehenbailehen zure ondoan paratu nahi dudalako. Gelara sartu naiz, eta mesanotxean nik idatzi dizudan poemaren zati bat azpimarratu duzula ikusi dut: "amodioa egitea bizitza honen aurrean defentsarik hoberena delako... " Zuretako egin nuen eta badakit gustatu zaizula. Niri zure istorioak gustatzen zaizkidan bezala. Irri egin dut. Lokartuta zaudenean ogi puxka baten aurpegi eder hori daukazu. Eta atsegin dut. Amodioa egiten dugunean zure maltzur aurpegia atsegin dudan bezala. Biluztu naiz, zaratarik egin gabe. Eta guztiz biluzirik nengoenean begiratu zaitut. Ez zaitut esnatu nahi. Orduan nire hankartea, hitz egindako gure fantasia guztiez oroitu egin da, eta tentetu zait. Zakila gogor gogorra jarri zait begiratzen zaitudan bitartean. Edredoia apartatu egin dut eta zure gorputz ia biluzia topatu egin dut. Kulero txiki gorri horiek jantzita daramatzazu, besterik ez. Orduan, bertan larrua jo egingo nizukela pentsatu dut. Baina bihar lanera joan behar duzu eta ez zaitut esnatu nahi izan. Zure azalera hurbildu dut nire aurpegia. Zure poroak behatu ditut, poliki poliki. Zure titiburu eder horiek, zure hankak, zure sabela, zure sorbaldak. Lotan zaude eta ez dakizu nola jartzen ari zaidan zakila. Belaunikatu naiz oheren albo batean, zutaz hurbil. Eta zaratarik egin gabe, esku batekin hartu dut ene hankartea. Zure gorputzaren espektakulu isilaz ari naiz disfrutatzen. Eta nire eskua mugitzen dut gora eta behera. Eta zure azala zeharkatzen dute ene begiek. Isuri egin naiz, isiltasunean. Orduan iruditu egin zait begi bat mugitu duzula eta irribarre bat margotu dela zure aurpegian. Ez zeunden lotan. Baina ikusi nahi ninduzun horrela, zuretzat belaunikaturik, zutaz masturbatzen. Etorri eta besarkatu nazazu, esan didazu. Gustukoa duzu ni horren berandu etortzen naizenean eta halakoak egiten ditudanean. Ohera sartu naiz eta besarkatu zaitut. Nire atzamarrak sartu dira zure kuleroen azpitik. Eta tarte bat jolasten egon ondoren, lokartu egin gara biok, horrela...



27/11/2007

Beldurrik ez izan eta utz nazazu babesten.
Nire ezpainekin defendatuko ditut zureak.
Nire gorputz biluzia zure gorputza defendatuko duen harresia izango da.
Nire eskuek zure dunen banderak defendatuko dituzte.
Nire muxuak esaten dizudanaren berme argia izango dira zuretzat.
Nire hankek babestuko dituzte zureak.
Lotsarik ez izan eta utz nazazu babesten.
Zakil puntarekin defendatuko dut zure klitoria.
Barrabilek zainduko dituzte zure ipurmasailek.
Besoek babestuko dituzte zure bularrak.
Beldurrik ez izan eta utz nazazu babesten.
Nire lantza gogorrarekin defendatuko dut zure kobazulo hezea,
nire mihiarekin zainduko dut zure lepoa.
Lotsarik ez izan eta utz nazazu babesten,
nire ezpainekin, nire gorputz biluziarekin,
nire eskuekin, nire muxuekin,
nire hankekin, nire hakartearekin,
nire besoekin, nire mihiarekin...
soilik guk dakigun bezala
amodioa egitea
bizitza honen aurrean defentsarik
hoberena delako...



Apollinaireren beste olerki bat topatu nuen bart, zutaz pentsakor nengoelarik...

Gas toksikoak jaurti ditugu
eta haizeak gugana itzulerazi ditu.
Zenbat espero izan zaitudan
eta azkenean heldu zara.
Baina gaur zure ditiak bi obus dira
ene trintxerako sosegua zauritzen.
Grabea dela diote medikuek
eta kloroformo gehiagoren eske doaz.

26/11/2007


Adikzioak zure izena darama. Eta zure azalaren usaina sumatu dezaket honaino. Ene izaretan sartu egiten da eta nire gorputz osoa zeharkatuz esnatu egiten nau. Esnatu egiten du, baita ere, ene hankartea. Esnatu egiten dituzu. Zu zara erruduna. Ene amets lizunenen sortzailea, ninfa... Ene poesia erotikoen musa. Leiho parean kokatu, disimuluz, ni esnatzen naizen bitartean. Dutxatik atera berria zaude, erdi bizulik, toallarekin erdi estalita. Hurbilduko naiz, bai, eta atzetik bularrak hartuko dizkizut nire eskuekin, zure ipurmasailen artean ene zakila handiturik nabaritzen duzun une berean. Larrua jo dezagun erregutuko dizut, beste behin eta zuk larrua jo egingo didazu, gozatzen gelditu gabe, etengabe, plazera, laztanak, miazkadak, eta sexu ederraren usain berezi hori, zure azalarena bezalakoa...

Euria ari zuen nire klitori gainean.
Tximistak lir-lar zetozkizun paparrera:
odoletan zeundela zirudien
baina itzalak ziren.
Azalaren lautadara etzatera etorriak.
Zure sexuak kearen usaina zuen,
nabarra eta zaharra.
Aldiz ni urdina omen nintzen
eta oxigenoa lapurtu zenidan
neure zulo arrosetatik.
Zure hatz marroiak nire baginan,
udagoieneko adar zurrunak.
Paperezko zapia atera zenuen, ez dakit nondik,
eta autoaren leihatilatik bota zenuen,
umel eta zimur.
Bularrak lehertu guran nituen.
Euria ari zuen nire klitori gainean.
Miren Agur Meabe


25/11/2007

Sagarondoaren alboko trintxeran
larrua jotzen dugunean, bumba,
berehala loratzen dira arbolak,
blaf, uneka erne eta ontzen dira
fruituak, bumba, beren kolore gorrian.
Eta zintzilik daude arrama gainetan,
blaff. Eta amodioa konplitzeko instantean
eskuetara erortzen zaizkigu, bumba,
sagar humoak, eta azalik kendu gabe,
blaff, jaten ditugu, bumba, blaff.


P.D: Horrela nirekin sagar gorriak jateko prest?

Biluztuko zaitut astiro.
Zure poro guztiak behatu nahi ditudalako.
Biluztuko zaitut astiro.
Larrua jotzeko gogo izugarriak ditudan bitartean.
Biluztuko zaitut astiro.
Eta ene Nahia, ene grina bakarra
zu izango zara.
Biluztuko zaitut astiro.
Nire zakila zure begien aurrean gogortzen den bitartean.
Biluztuko zaitut astiro.
Eta arroparekin batera beldurrak ere erantziko dizkizut.
Biluztuko zaitut astiro.
Eta amorante zaharrak izango bagina bezala
egingo dugu txortan,
mila modutan, mila lekutan.
Biluztuko zaitut astiro.
Eta miazkadak, zuk esan didazun lekuetan
emango dizkizut.
Biluztuko zaitut astiro.
Eta zure eskuek ene burua bultzatuko dute
zure alutxoraino.
Biluztuko zaitut astiro.
Eta orgasmorik intensoena lortu duzunean,
eta nik gehiago ezin dudanean
larrua jo egingo dugu,
ene zakila zure barrualde hezean irristatuko da
eta di-da batean lehertuko naiz
zure plazeraren oihuak entzutearekin batera.
Biluztuko zaitut astiro...




Goizaren lehenengo eguzki izpiek esnatu ninduten. Ohea hutsik zegoen, baina oraindik gorputzen berotasuna nabaritzen zen maindireetan. Dutxaren soinua entzuten nuen, eta erdi irekita zegoen atetik, lurrinaren artean, neskaren gorputz biluztua nabaritu nuen. Begirada bat besterik ez nuen bota, baina nahikoa izan zen nire hankartean harriaren gogortasuna nabaritzeko. Bart izandako sexu-jaialdia ahaztu ezinik nenbilen, eta horrek ere bere lana egiten zuen.
Baina goizeko ordu horietan pixka bat lotsaturik nengoen eta komunaren atea alde batera utzita, sukaldera joan nintzen. Kafe beltz beltza behar nuen indarrak berreskuratzeko eta larunbat goiza berri horri aurre egin ahal izateko.
Kafea irakiten zen unean, haren ahotsa entzun nuen sukaldearen atean:
- Kaixo goapo! Niretzako ere kafetxo bat prestatuko didazu?
- Jakina baietz!- Erantzun nion haren gorputz lirain eta ederraren biluztasuna behatzen nuen bitartean. Buelta eman zuenean hanka ederren gaineko ipurdi goxoa eta biribilak nire desira guztiak berpiztu zituen. Lau azukre-kozkor bota nion kafeari.
Jantzi egin zen eta kafea elkarrekin hartu genuen.
- Ez al zara animatzen mendi buelta txiki bat ematera?
Egun polita egiten zuen, zerua oskarbia zegoen, eta kirol pixka bat egitea ongi egongo legokeela pentsatu nuen.
- Nora joan gaitezke?
- Ba, lasai, hemendik gertu mendi ugari dago eta nik bidezidor asko ezagutzen ditut. Nik eramango zaitut.
Eta horrela abiatu ginen mendira. Gustura egin genuen igoera, gai ezberdinen inguruan hizketan. Baina gaueko txortaldiaren gaia atera zenean igoera egiten hasi zena nire zakila izan zen. Berak ere horrelako zerbait nabaritzen zuelakoan nengoen, haren begiradan desiraren izpiak nabaritu nituelako. Bidezidorraren ezkerraldean izugarrizko pagadi handia eta ederra topatu genuen, eta bertan galtzeko proposatu zidan.
Pagadiaren barrurantz ordu erdi bat inguru ibili ostean itxoiteko esan zidan. Gelditu egin nintzenean pago baten kontra jarri zuen nire sorbalda eta motxilatik atera zuen soka batekin zuhaitzean lotu ninduen.
- Baina, baina... zer egiten didazu?
- Lasai, zurekin pixka bat jolastea nahi dut, besterik ez. Sufriaraztea egin nahi dizut, baina sufrimendu goxoa emango dizut...
Eta hitz horiek esan ondoren nire aurrean kokatu zen. Kamiseta kendu zuen eta bularretako eramaten ez zuenez haren bularrak mendiaren erdian gelditu ziren dantzan.
Lau hanketan kokatu zen orduan, eta praka jaitsi zuen poliki poliki. Horrela eman zuen minutu pare bat, tanga besterik eramaten ez zuela, mendiko pizti bat izango balitz bezala, ene ninfa...
Zeharka begiratu zidan, eta nire praka barrenean zakila gogor gogorra zegoela konturatu zenean, altxatu egin zen eta niregana hurbildu zen.
- Utzi eramaten, bale?
Ezin nuen hitzik esan. Nire prakaren botoia askatu zuen, eta praka eta galtzontzilo belaunetaraino jaitsi zizkidan. Ezpainak bustiak zituen, erdi irekiak, gozozaleak... Eta haren mihiaz gero eta gehiago bustitzen zituen, momentuaren zain.
Nire izterren barneko partea laztandu zuten haren eskuek eta astiro astiro izterrondoetarainoko bidea egin zuten. Gero eta gogorragoa nengoen. Eta lotuta egotearen sentsazioak nire beroaldia areagotzen zuen. Inpotentzia ederra sentitzen nuena! Esku batekin barrabilak hartu zizkidan eta bestearekin zakilari heldu zitzaidan, gogor, amildegi batetik ez erortzeko geldituko zitzaion azkeneko kirtena izango balitz bezala.
Orduan, ezpainek nire zakilaren goiko partea inguratu zuten. Aho osoa nire buztanaren barruan nahi nuen, ezin nuen gehiago itxaron, baina ezin nuen deus egin.
- Sartu barruraino, hondoraino!- Esan nion plazeraz eroturik.
Baina hor gelditu zen, hankartearen gailurra dastatuz, eskuak nire ipurdiraino eramaten zituen heinean. Haren eskuek nire ipurmasailak hartzen eta banantzen zituzten, eta atzamar batekin, ipurtzuloan jolasten hasi zen, nire beroaldia areagotuz.


Une horretan aho bustiarekin zeharkatu zuen nire zakila osoa, motel, oso motel. Ahoa, zakilaren sustrairaino hondoratzen hasi zen, kanpora eta barrura, kanpora eta barrura...
Esku bat haren potxinera eraman zuen orduan eta klitori hezean lanari ekin zion, igurtzi eta igurtzi. Korritzera nindoala abisatu nion, mesedez kentzeko, ezin nuelako gehiago aguantatu. Baina berak ezetz egin zidan buruarekin eta gero eta azkarrago hondoratu zuen ahoa zakilaren sustrairaino behin eta berriro, behin eta berriro, eta plazer handiz oihu egin nuen nire zukua eskaini nion unean...
“Asteburu honetan niretzat zaitut”, esan zidan, “eta atzo gauekoa eta hau aperitibo bat besterik ez dira izan, eguna luzea da eta orain arten hitz egin ditugun lizunkeria guztien zerrenda egina daukat eta bat baino gehiago betearaziko dizut”. Irri maltzur eder horrek liluratu ninduen eta, gorputza oraindik dardaka nuelarik esan nion: “ados, espero dut zerrenda luzea izango duzula, edo bestela imajinazioa jarri lanean, nahi duzun fantasia guztiak egi bihurtzeko asmoz bainaukazu...”



23/11/2007

Ene aztarnak utzi nizkizun idatzita. Eta zure galderei erantzutea saiatu nintzen. Nora? Noiz? Non? Nik ere argitu nahi nituen galderak ziren...

Zure tanga morerantz eramango nauen bidea izenburuetan xuxurlatu nizun. Eta zure adostasunaren zain biluztu nintzen gauero...


Ongi deritzozu orduan? Esan nizun. Eta paseo berria kolpatzen duten olatuak izango bagina bezala larrua jo egin genuen.



Larrua jo. Benetan gustura. Idatzirik utzi nizkizun arrastoa ongi deszifratu zenuelako...


Eser zaitez niregan. Zure tronu goxoa prestatuko dizut. Eser zaitez lasaitasun osoz, erosotasun osoz. Eser zaitez eroso bezain gogorra nabarituko duzun tronoan, soilik zuretzako eskaintzen dudan eserlekuan. Eseri eta altxa, eseri eta altxa... eta plazeraren paradisua izango da gobernatuko dugun erresuma...

Ene jabea, Ibrahim
Oi gizon gozoa
zatoz enegana
-Zatoz gauean!-
Ez bazatoz,
ez baduzu nahi
neu joanen naiz
zuregana
-Esaidazu nora!-
zeurekin elkartzera




NI NAIZ GAUR







ZU GABE










JOLASTEN DUENA





















( ZUTAZ AKORDATZEN NAIZEN BITARTEAN...)

22/11/2007

Ikaragarria da etxera itzultzea ez zu horrela topatzea. Kanpoan eguraldi eguzkitsua dago. Ez du hotzik egiten, baina ene eguzkia zure etxean topatu dut gaur. Giltza sartu eta etxea isiltasunean topatu dut. Orduan ohartu naiz zure gelatik musika goxo bat ateratzen dela. Hara abiatu naiz eta etxeko goxotasun horretan topatu zaitut, ohe gaiean, biluzik. Tira, ez guztiz biluzik, beste eguneko bota altu horiek, niri morboa ematen didaten horiek jantzita daramatzazu. Aho bete hortz geratu naiz. Gustukoa dut etxera ailegatzea eta horrelako paisaiak ikustea. Nire zain zaude. Zure zain nauzu. Hemendik aurrera egin nahi didazun zuk zeuk kontatu beharko didazu...



Gure horietako beste topaketa batean izan zen. Zure mezua jaso nuenean, bertan, ene izerdia dastatzeko gogoak zenituela esan zenidan. Argiago ezin zinen izan. Non elkartuko gara? Galdetu nizun. Baserrian zer deritzozu? Gure hiriburuen arteko dagoen paraje batean zegoen baserri abandonatu bat ezagutzen zenuen. Behin hara eraman genuen. Eta nik ere, jadanik, bidea ikasia nuen. Ados, esan nizun, baserrian. Hara ailegatu nintzenean zu han zeunden jadanik. Aldi horretan zuretzako jantzia nintzen ni. Ene ipurdia markatzen duten praka bakeroak, ene bularpuntak markatzen dituen kamiseta, gustatzen zaizun jertse beltza, kirol zapatillak eta, azpitik... Atea ireki zenuen eta xarma berezia duen ganbarara eraman ninduzun. Zure janzkerak ere liluratu ninduen. Soineko gorria zeneraman jantzita. Bota altuak, media gorriak... Eskailerak nire aurrean hasi zinen igotzen, eta soinekoak oparitzen zizkidan zure gorputzaren mugimenduez goxatu nuen. Zure ipurmasailak ene aurrean nola mugitzen ziren, zure sorbalden erakargarritasuna, zure azalaren usaina... Ene hankarteak praka bakerotik atera nahi zuen. Ganbarara iritsi bezain pronto zu izan zinen nire hankartearen askatzailea. Nigana hurbildu zinen eta brageta jaitsi orduko ohartu zinen kaltzontzilorik ez neramala. Aho bete hortz geratu zinen. Gerrarako prest nengoela ulertu zenuen eta hori gustatzen zaizula badakit. Ene zakil gogorturik bragetatik kanpo gelditu zen eta zure eskuekin laztandu zenuen. Baina ez zen hori egin nahi zenuen jolasa. Praka jaitsi zenidan eta jertsea kendu zenidan. Kamiseta berdearekin soil-soilik gelditu nintzen jantzita zure aurrean. Soinekoa erantzi zenuen. Orduan nik ikusi nuen bularretakorik ez zenuela eramaten. Eta horrela geratu zinen nire aurrean, kulero gorri txiki horiekin, bota altuekin eta rejadun media gorriekin. Leihora hurbildu zinen. Leku hartara ez zen jende asko hurbiltzen, baina han kokatuta bazenekien norbait ikusteko aukerarik bazegoela. Leihoan eseri zinen. Eta ni zuregana hurbildu nintzen. Gogor-gogor nengoen jadanik. Leihoan zeundela, zure ipurmasailak nire eskuekin hartu nituen eta kuleroek markatzen zituzten mugak mingainarekin hasi nintzen zeharkatzen. Hortik pixka bat gorago igo nintzen eta zure titiburuetan izan nuen geltoki. Bertan eman nituen minutu luzeak, zure plazerezko oihuak entzuten nituen bitartean. Hortik berriro behera abiatu nintzen. Baina oraingo honetan kuleroak kendu nizkizun. Mihia zure izter batetik bestera eraman nuen, zure alua, gainetik, ukituz. Mugimendua aldi batzuk errepikatu nuen, zu erotzen zinela ohartzen nintzen bitartean. Orduan, espero ez zenuen unean alutxoaren erdira eraman nuen mihia. Hasieran gainetik musukatu nizun. Ipurzulotik klitoriarantz dagoen bidea eginez. Gero zure zukua dastatu nahi izan nuen. Ordurako ene mihia busti bustia zegoen zutaz. Eta kobazulo goxo horretan sartu nizun. Aurrera eta atzera eginez. Eta hor izan zintudan, zure espasmoek ene helburua lortua nuela esan zidaten arte. Orain zuri tokatzen zaizu, esan zenidan. Baina ez neukan inongo asmorik ene kokapena uzteko. Ezetz, esan nizun, oraindik ez dut zurekin bukatu. Neskek abantaila batzuk dituzue, orgasmo bat baino gehiago izan dezakezuela, esaterako, eta abantail horiek aprobetxatu beharko ditugu... Orduan belaunikatu nintzen. Zure botek markatu zidaten bidea. Gora begiratu nuen eta, berriro ere, alutxoan sartu nizun nire mingaina. Baina hortik pixka bat gorago igo nintzen, eta zure klitorian miazkada txikiak ematen hasi nintzen, ene eskuek zure bularrak ferekatzen zituzten bitartean. Noizean behin berriro alutxoaren sakontasunean murgiltzen nuen mihia, baina laster igotzen nintzen eta ene helburu eder txiki horretaraino igotzen nintzen. Zure oihuek nire bigarren helburua lortua nuela esan zidaten arte. Orain bai nire txanda dela kabroi halakoa! Esan zenidan barrezka. Leihotik jaitsi zinen eta botak kendu behar zenituen unean, ez kentzeko eskatu nizun. Ez zenituen kendu eta ene zakila zure esku biekin hartu zenuen. Orduan, ahoan sartu zenuen, hondoraino, eta mugimendu motelekin zure ahoak ene zakila dastatzen hasi zen, gora eta behera, gora eta behera. Isurtzeko zorian nengoelarik, zure esku bat nabaritu nuen ene atzeko partea laztantzen, ene zulo txikiaren inguruan jolasten, ba... ba... no..a, esan nizun. Eta zure ahoak jaso zuen nire zukua. Dastatu zenuen eta zure mingainarekin ene zakila astiro lastanduz abandonatu zenuen ene hankartea... Baserriek inspiratzen gaituztela erabaki genuen...

21/11/2007

Zure arratsaldeko kontakizunak oraindik eragina du ene hankartean. Arratsaldean, preska eta korrika irakurri dudana, lasaiago irakurri egin dut orain. Eta ene praka bakeroak pixka bat jaitsi behar izan ditut, handitzen ari den ene zakilari lekua uzteko. Lerroak errepasatzen dudan bitartean, zakila laztantzen hasi naiz. Zu, antzeko zerbait egiten egongo zarela imajinatzen dudan bitartean. Zure janzkeraren partera heltzean azkartzen dira ene mugimenduak. Azala guztiz jaitsi egin dut eta hor, lanean dagoen eskua zurea dela pentsatzen ari naiz. Beste eskuarekin barrabilak laztantzen ditut. Zure mediak, zure bota altuak, zure alu biluzia... Atzera botatzen dut orain ene burua. Ene eskuaren mugimendua gelditu egin dut. Lana bukatu nahi al duzu?
Nire txanda zela esan zenidan beste behin. Zer? Galdetu nizun. Zeren txanda? Irri egin zenuen, soilik zuk daukazun irri bihurri horrekin. Lasai, oraintxe konturatuko zara. Nire kamiseta kendu ondoren, eskuak sorbaldan lotu zenizkidan eta zapi batez estali zenizkidan begiak. Etzan zaitez, agindu zenidan zure ahots goxo horrekin. Ohe gainean etzan nintzen. Ez nuen deus ere ikusten, soil soilik sentitzen nuen. Berogailua igo zenuen. Lasai, ez duzu hotzik pasako, esan zenidan. Gelatik ateratzen zinela entzun nuen. Baina berehala itzuli egin zinen. Zerekin? Ezin nuen imajinatu. Zer egiteko asmoz? Ezta ere. Musu batzuk eman zenizkidan ene gorputzaren atal biluzian, ene lepoan ene bular txikietan. Praka jaitsi zenidan orduan, eta nire galtzontziloren azpian zakila handiturik nuela ikusteko aukera izan zenuen. Zuk ere, ordurako, heze egongo zinela imajinatu nuen. Baina ene zakilak ez zuen denbora gehiegi iraun galtzontziloaren azpian. Galtzontziloa berehala jaitsi egin zenidalako. Baina, ene hanken mugimenduak galarazteko asmoz edo, hor utzi zenuen, belaunen parean. Orduan, hotz berezi bat sumatu nuen ene barrabiletan. Zerbait bota zenuen ene hankartearen inguruan. Zer da hori? Nata? Galdetu nizun. Irri egin zenuen beste behin. Ene zakila handiturik zure begien aurrean zegoela jakiteak beroago jartzen ninduen oraindik ere. Ni hor, mugitu ezinik eta biluz biluzik. Zu, ordea, oraindik jantzita eta nirekin jolasean. Orduan konturatu nintzen. Bizar-xafla ene izterrondoetan nabaritu nuenean. Zure txanda zela esan dizut, esan zenidan. Ene hankartearen inguruko ilea kentzen ari zinela ohartu nintzen. Ez nuen inoiz imajinatu halako zerbait egingo zenidanik. Baina gustatu zitzaidan. Niri zurea egitea morbo eman bazidan, zuri zergatik ez? Utzi nizun egiten. Dena den, zer aukerarik neukan bestela? Eta ene barrabilen ileak kontu handiz kentzen zenituen bitartean, noizean behin, miazkada txiki bat ematen zenidan zakilaren puntan. Espuma gehiago bota zenidan. Barrabiletan eta zakilaren inguruan. Baina zakila zure ahoarekin estali zenidan. Zure lana bukatu zenuenean ahozko lanarekin jarraitu zenuen pixka bat. Baina gelditu egin zinen. Orduan, espuma zabaldu zenuen ene zakilaren gainean. Eta eskuarekin jolasten hasi zinen. Zure eskuek irrits egiten zuten nire hankarte biluziaren gainean. Gora eta behera. Astiro-azkar-azkar-astiro... Isuri nintzenean, zure eskuetan nahasturik gelditu zen nire esperma, espumarekin batera. Ezin izan nuena ikusi izan zen, zure eskuak, zure prakaren azpitik zer nolako lana egin zuen...


20/11/2007


Ongi gogoratzen nuen txortan egin genuen aldi hura. Eta zure poroak berriro dastatzeko irrikitan nengoen. Sua nintzen. Ikusi zintudan bezain pronto liluraturik geratu nintzen. Zure biribilguneak ageriagoan uzten zuten arropa zeneraman jantzita. Atzeko eserlekuetan eseri ginenean zure begiek argitzen zuten gorputz eder horri begira geratu nintzen. Soineko beltza estua, izterretan alutik gertu bukatzen den horietakoa. Bota beltzak, bai, badakizu bota beltz horiek nola jartzen nauten (beste egunen batean kontatuko dizut xehetasun gehiagorekin). Errejadun mediak, minigonarekin izterretan topo egiten duten horietakoak. Bularretako beltza eta enkajedun kulero txiki eder hura... Zu ukitu gabe bero-bero nengoela aitortu behar dizut. Kotxean sartu zinenetik bazenekien hori. Eta ideia hori gustatzen zitzaizun. Zure lepoa dastatu nuen astiro. Eta soinekoa, gustukoa banuen ere, eranztea erabaki nuen. (Gustukoa dudana ez baita soinekoa, baizik eta soinekoak estaltzen duena: zu, alegia). Une batez atzera joan nintzen. Konjunto horrekin zure edertasun osoa behatu nahi nuelako. Graduak igo ziren ene hankartearen termometroan, zure eskuekin konprobatu ahal izan zenuen moduan. Halere, beroegi nengoenez eskua kendu nizun eta etzanarazi nizun. Bularretakoaren oztopo ederra kendu ondoren, zure titiak miazkatzen hasi nintzen. Hortik zure kuleroen borderaino heldu nintzen arte. Kuleroak kentzeko irrikitan nengoen eta hala, media eta botekin geratu zinen. Orduan ohartu nintzen nire imajinazioak asmatu egin zuela eta zure aluaren biluztasuna erabatekoa zelako. Hara zuzendu nituen nire ezpainak eta zure azal leunaren gainean miazkada luze eta heze bat eman nizun, begietara begiratzen nizun bitartean. Zoraturik nengoen. Horregatik klitoriaren zukuaren bila abiatu nintzen, nire mihiaren laguntzarekin betiere. Zoratzen ari zinela konprobatu ahal izan nuen zure mugimenduetan. Eskuekin hartu zenidan burua zure barrurantz bultzatu nahian, eta nire mihiak zakila bat izango balitz bezala, barrura eta kanpora egiten zuen zure alu busti horretan. Eta mugimendu horietan murgildurik ene ahoan korritu egin zinela ohartu nintzen. Zure alutxoaren zapore goxo-goxoa eskertu nizun. Eta ni lehertzear nengoen. Ene zakila sumendi bat bihurtua zegoen. Zure gainera kokatu nintzen eta zure zukuaren zaporea ezagutzeko aukera izan zenuen, ene ezpainetan. Zure eskuek utzi zituzten ene prakak eta ene kaltzontziloa belaunen alturan eta, ia konturatu gabe, zure barruan nengoen, lehertzeko zorian, inoiz baino beroagoa, inoiz baino gogorragoa. Berriz korritu zinela konturatu nintzen eta, horregatik, banekien ez nuela zertaz kezkatu behar. Nire txanda heldua zen. Eta imajinatzen zenuen moduan ez nuen asko aguantatu. Ene zukua eskaini egin nizun. Noizko horrelako beste ezusteko bat? Edo halako zerbait galdetu nizula oroitzen naiz...




Ba gaude eta ez gaude.
Eta ezagutzen ez ditudan begiek desiren sokan korapilatu naute.
Ametsei adiktoak bihurtu gara. Ametsak politak direlako, batez ere, gau hotzenetan ere gure grinak pizteko gai direnean.
Errauts bihurtzen gaituzten hainbeste gauza topatzen dugu gure egunerokotasunean!
Bai, nik ere errautsa izatearen beldur naiz. Baina momentuz sua naizelakoan nago. Eta sua izaten jarraitzea gustatuko litzaidake. Gure hiriburuak ezagutu ditugu eta horietako batean elkartu egin gara: Imajinazioaren hiriburuan. Zure begietara harilkatzen nauen hiriburuan. Gaur euria egiten du gure hiriburuaren gainean. Eta halakoetan leihotik euri tantak nola erortzen diren ikustea gustukoa dut. Eta gure hiriburu pribatu honetan berriro ere elkartzen garela pentsatzen dut. Eta gure gorputz biluziek modurik ederrenean euri jasari aurre egiten dietela imajinatzen dut. Eta ba naiz. Eta bazara. Eta batek daki zein izango den gure hurrengo hiriburua. Hau momentuz polita da, eta disfrutatu egin nahi dut. Disfrutatu egiten dut. Disko bat jarri dut. Ohean eseri naiz. Zure oharrak hartu ditut. Eta Ruperren ahotsa entzuten dudan bitartean zure begien hiriburura egin dut bidai. Imajinazioak lan egin dezan utz dezagun, bederen...

Zeure gorputza da orain nire hiria,
zeu zara orain nahi dudan aberria.
Bizitzeko ez zait horrenbeste ardura:
Paris, Tombuctu, New York, Bombay,
Segura, Berlin, Katmandu, Sidney,
Addis Abeba, Aljer, Lisboa, B
udaPest, Kiev, Ottawa.
Baina orain zeu zara nire hiriburua,
aberri, hilobi, neure sorlekua.
Hiltzeko ere berdintsu zait herria:
Lome, Friburgo, Quito, Tallinn,
Luanda, Tashkent, Mutriku, Shangai,
Istanbul, Praia, Praga,
Kigali, Bangkok,
Amsterdam, Basora.
Baina orain zeu zara
nire hiriburua,
aberri, hilobi,
neure sorlekua.



Orain ez zaude. Eta nik ere joan behar dut. Zer nolako fantasiekin harrituko nauzun gaur, besterik ez dut buruan. Edozein fantasia ona da, bereziki konpartitzen baldin badugu. Goizean komunean hainbeste denbora zer egin duzun galdetzen diot ene buruari. Eta badakizu... imajinazioa lanean hasi da. Bizarra egiteko ene bizar-xafla horietako bat hartu duzula imajinatu dut. Noizean behin halako sorpresak ematea gustatzen zaizu...


...eta ez dakit, ene imajinazioan gauean zure ondora heltzen naizela pentsatu dut, eta agian, zure praka bakeroen azpian zure lore goxo hori, zure alutxo zaporetsu hori inoiz baino biluziago aurkitzen dudala pentsatzen ari naiz. Eta pentsatze hutsak goizeko hotz honetaz babestu egin nau. Atzo bezain berandu ez ailegatzea espero dut gaur... beroegia bainago jadanik.




Hitzen boterea

Hitzek duten botereaz ohartu nintzen egunen batean. Hitzek imajinazioaren hiriburuetara eramaten gaituzte. Hitzek berotasun apur bat eskaintzen digute. Hitzek gure azalak laztantzen dituzte. Eta lagun bati bidalitako hitzek zer nolako eragin ederra duten jakiteak erabat poztu egiten nau. Lagun horrek bidalitako hitz horiek, era berean, eragin antzekoa dute. Bart, esaterako, zure hitzak eraman nituen maindireen artera. Orri batean inprimatu nuen zuk bidalitako azken kontakizuna. Eta horrela, zurekin amodioa egin nuen. Zure lerroek berotasun ikaragarria eman zidaten. Eta, laster, maindireen azpian, arropa guztia soberan nuela ohartu nintzen. Eta zure hitzak ziren ene zakila, gozo-gozo, astindu zutenak. Eta zure gorputzeko atal guztiak eskaini zizkidaten zure hitzek. Nire buruan hitzek soilik izan duten eraginaren erruduna izan zinen bart gauean. Eta gaur ez du batere itxura txarrik...




Hona etorri zara gaur. Ezin ginen etxera joan eta hiriko karriketan zehar galdu egin gara. Zure praka bakero estuek markatu didate bidea. Zer egin nahi zenuen ez nekien. Zertaz hitz egin ezta. Baina zure begietan desiraren kaligrafia irakur zitekeela iruditu zait. Nire begietan irakur zitekeen antzekoa. Harresietara hurbildu gara. Hotza zara? Galdetu didazu. Pixka bat agin bai, esan dizut. Eta zer egin dezaket hotz hori uxatzeko? Esan didazu. Albo guztietara begiratu duzu. Eskutik heldu didazu eta, harresien arteko txoko apartatu batera eraman nauzu. Praka jaitsi duzu eta zure ipurdiaren edertasuna oparitu egin didazu. Orain hotza zara? Errepikatu duzu. Ez, ez naiz hotza, esan dizut. Erromes batzuk zeharkatzen dute ondoko bidea, hiri erdira. Batek guri begira geratu dela iruditu zait. Morbo gehiago eman dit. Zeren zain zaude? Esan didazu. Ezeren zain, esan dizut praka jaisten dudan bitartean. Aurrera makurtarazi zara eta zure eskuekin zuhaitz baten enborra hartu duzu. Nahi duzuna egidazu, esan didazu.


Zure ipurmasailak musukatu ondoren tanga jaitsi dizut astiro-astiro, beste erromes batek begira somatu dudan bitartean. Praka eta tanga orkatiletan dituzula ene zakila kokatu dut zure atzeko parte horretan, zure ipurmasailen artean. Horrela jolastu egin dugu tartetxo batean. Gero, zure barruan hondoratzeko eskatu didazu. Eta nik, zure desirak bete egin ditut. Hondoraino sartu dizut, naturaz disfrutatzen dugun bitartean eta kuxkuxero baten begirada nabaritzen dugun bitartean... Politagoak ikusi ditut gaur inguratzen gaituzten harresiak...
Pena eman dit gaur berandu heltzea. Pena eman dit zurekin jolasteko tarte gehiagorik ez izatea. Baina ez zait inporta. Jolasteko mila eta bat gau aurretik ditugula. Berriro ere berogailua piztuta utzi duzu eta mahai gainean ohar bat utzi didazu: "iristen zarenean berogailua itzali". Etxekoa edo nirea? Galdetu diot nire buruari. Gaur tanga morearekin lokartu zara. Suposatzen dut nire zain egon zarela. Gaur guztiz lokarturik somatu zaitut eta ez dut zu esnatu nahi izan. Halere zure ondoan eseri naiz. Zure biribilgune guztiez disfrutatu egin dut. Liburu bat hartu nahi nuen baina irakurri dudana zure azala izan da. Eta hor, irakurketa horretan, gogortu egin da ene hankartea. Zure gorputzaren edertasunaz disfrutatuz, zure tanga morea eta zure kamiseta zuriaz disfrutatuz. Halakoetan, badakit gustatzen zaizula ni masturbatu naizela jakiteaz. Eta zure ondoan, zaratarik egin gabe etzan naiz. Biluztu egin naiz eta ene zakila laztantzen hasi naiz. Maindireak busti ditut zutaz. Ea bihar elkarrekin egiteko aukera dugun, pentsatu dut, pentsatu duzu... Bihar arte orduan...

19/11/2007

Gaua helduko da. Hau edo beste batzuk. Eta hotzari guk dakigun alde goxoa aterako diogu. Gaua arte itxoin beharko dut, berriro ere zutaz gozatzeko. Horregatik, une batez, berriro hurbildu naiz zuregana. Zure praka bakero estuak gogoratzen ditut. Nola markatzen duten zure ipurdia. Baina zu ez zaude. Edozein momentutan agertu zaitezkeela pentsatuz biluztu egin naiz. (Horrela harrapatu ahal nauzula pentsatze hutsak ere izugarrizko morboa ematen dit). Ohe ertzean eseri naiz eta lehen egin didazun hori guztia izan dut gogoan. Ene hakartea di-da batean gogortu egin da. Esku batekin laztandu ditut ene barrabilak. Bestearekin, zakilaren gainean mugimendu motelak egiten hasi naiz. Eta mugimendu motelak gero eta azkarragoak egin ditut, zutaz oroitzen naizen bitartean... Isuri egin naiz. Izarek oraindik zure usaina daukate. Ez zara etorri. Agian hurrengo batean. Agian hurrengo batean harrapatuko nauzu horrela. Zure oroitzapenekin jolastuz. Gela utzi behar izan dut. Gauean elkar ikusteko esperantzarekin...




Zure jolasak gustukoak izan ditut. Ikusi bezain laster zure praka bakero estuek ezkutatzen zutena askatzeko tentazioa izan dut, eta badakizu. Paseo Berria polita zegoen. Aspaldi ez nuela ikusten. Aspaldi ez nuela zure hiria bisitatzen. Nahiz eta hain urrun ez egon. Takoiak diren ala ez ez dakit baina zure gorputzaren mugimenduak izugarri gustatu zaizkit eta, pittin bat lotsaturik banago ere, hitzegindako fantasia guztiak zurekin gauzatu nahiko nituzkela pentsatu dut. Egia da, nire nahia zarela. Zuk ere pentsamendu berdinak dituzula imajinatu dut. Biok berotzen hasi garela... Muxu ematera ez naiz ausnartu, hasiera batean. Badakizu, betiko zalantzak. Gustukoa izango nau? Baina ezpainak jan nahi dizkizut eta, lotsaz bada ere, hara hurbildu egin naiz, musu lotsati horren bila. Zure mingaina kolatu da ene ahoan, eta orduan bai bero jarri naizela, mingain bihurri hori nire gorputzaren zirrikitu guztiak bustitzen dituela imajinatzean. Gogoz musukatu zaitut eta praka bakeroak estaltzen duen ipurdia ere laztandu dut. Gure gerriak elkartu egin dira. Begi eder horiek altxatu dituzu eta irri egin didazu. Badakit ene zakila handiturik zure hankartean nabaritu egin duzula. Belarriak musukatu egin dizkizut orduan, eta bero-bero zaudela somatu zaitut, "goazen?" esan didazun unean.


Gelara heltzean zure gorputz biluzia kontenplatu dut. Ohe ertzean eseri nauzu eta, arrazoia neukan, zure mingainak lan ederra egin du nire zakilaren gainean. Baina beroegi nengoen jadanik eta nik ere ez nuen hain azkar bukatzeko inolako asmorik. Keinu batekin burua altxatzeko ohartarazi dizut, beranduegi izan aurretik. Irri egin duzu berriro. Altxatu egin zara. Eta nire izterretan eseri egin zara. Zu izterretan, biok izarretan gaudela iruditu zait. Berotasuna bat-batean isuri egin dugu biok eta elkarrekin etzanda geratu gara. Bigarren erasoa noiz helduko den zain...
Lokartu zarenean ohar txiki bat utzi dizut mahaiaren gainean: "orain betebehar batzuk egin behar ditut. Gauean itzuli egingo naiz zuregana..." Eta ohe gainean dagoen zure gorputz biluzia begiratzen, penaz, alde egin dut...
Ez dakit zenbat denbora pasatu den. Lokartu naizela uste dut. Lokartu zarela uste nuen. Orduan hotza sentitu dut. Goxo-goxo sentitzen den hotza. Maindireak ez ditu estaltzen gure gorputzak, kendu egin baituzu. Gustatzen zaizu ni horrela harrapatzea, bat-batean, lokarturik nagoenean. Eta hor ikusi zaitut, nire hankartea zaporeztatzen. Mingainarekin zeharkatu ondoren ahoan sartu duzu eta, oraindik lokarturik zegoen ene zakila zure ahoan nola gogortzen hasi den nabaritzen dut. Gero eta gogorragoa, gero eta handiagoa. Atera duzu ahotik segundu batez. Begiratu nauzu eta irri egin duzu. Puntan kontzentratu zara orain, tarte bat eman duzu han eta bat-batean zakil osoa irentsi egin duzu. Zure gatibu nauzu eta badakizu, segi, ez gelditu, esan dizut ahal izan dudan moduan...

Nekatuta egongo zarelakoan, iritsi naizenean ez zaitut esnatu nahi izan. Eta, egia esan, ez da izan gogo faltagatik. Kamiseta zuria eta tanga beltza zure azal ederra apenas estaltzen ez duen arropa ikusi bezain pronto ahaztu dut kalean egiten duen hotza.
Lotan zeundela iruditu zait eta zure atzean kokatu naiz ohean. Tangaren azpitik eskua sartzean konturatu naiz uste baino esnatuagoa zeundela. Hainbeste maite dudan hezetasuna topatu dut zure alu goxoan. Laztandu zaitut mugimendu motelekin, gustukoa duzun moduan, korritu zaren arte. Badakit, baita ere, nire espermaren berotasuna nabaritu egin duzula hor, zure ipurmasailen artean. Ezin izan dut disimulatu. Eta gainera, badakit ez dudala disimulatu behar, gustatzen baitzaizu... Izaretan, zure ondoan, goxoago murgildu egin naiz.

16/11/2007

Kaleko hotzaz babestera etorri naiz zuregana. Lotan aurkitu zaitut. Aspaldi desiratzen nuela zure gorputza. Aspaldi desiratzen nuela zu horrela aurkitzea. Berogailu bero bero dago. (Ni bezala) Horregatik izaren gainean gelditu zara lotan. Kamiseta labur bat eta apenas ezer ez estaltzen ez duen tanga beltza jantzita daramatzazu. Zarata egin gabe zure atzean kokatu naiz. Ezin duzu imajinatu nola gustatzen zaidan horrela kokatzea! Zakila benetan handiturik daukat eta, zure ipurmasailen artean kokatu egin dut, goxo-goxo. Erdi esnatzen hasi zara. Irri maltzurra egin didazu. Badakit ene zakila han nabaritzea nola gustatzen zaizun. Baina oraindik ere erdi-lo zaude. Eta nik zure ametsak izan nahi ditut. Eskua zure tangaren aurreko partera eraman dut. Eta azpitik sartu naiz. Ileak igurtzi ditut. Gainekoa. Eta ondoren zure klitorian mugitu naiz, poliki, presari gabe. Esnatzen ari zara. Eta zure ipurmasailek nire zakila daukate gatibu. Zure mugimendu leunek plazera ematen didate. Nire atzamarrek zure sakontasuna ezagutu dute eta orgasmoraino eraman zaitut. Zure ipurmasailek nire zakilari eskaini diote babeslekua eta zure sorbaldan isuri egin naiz. Izarek zure usaina daramate. Eta bat-batean esnatu egin naiz. Amets bat besterik ez da izan, baina zakila benetan handiturik dudala ohartu naiz. Ametsa errealitatea bihurtzea gustatuko litzaidake eta egingo nizukeen guztia pentsaten dut. Ni ere irrikitan nago. Eta zure fantasiak entzun nahi ditut. Guztiak egia bihurtzea gustatuko litzaidakeelako...

15/11/2007

Zerumugak elkartzen diren puntuan elkartu ginen gu, arrasti eder batean. Eguzki epelak berotzen zituen gure larru biluziak eta hondartza guretzako bakarrik topatu genuen. Paseatu zenuen nire aurrean, astiro, biluzik, eder. Eta zure siluetaren edertasunak erabat hunkiturik utzi ninduen, zure bularrak, zure gorputza... argiaren kontra egoteak zure bihurguneak agerian uzten zituen, eta hondarraren gainean amodioa egiten genuela imajinatzen nuen...

13/11/2007

Katuak gustukoak ditut. Gutxien espero duzunean zure teilatuan agertzen direlako. Eta ilargiaren argipean laztan eta jolas bereziak eskaini ondoren, teilatuen zehar alde egiten ikusten dituzu, soilik beraiek daukaten edertasun horrekin... Eta ene teilatuan aurreko egunean agertu zen katuaz oroitu naiz gaur. Teilatutik jaitsi egin zen eta etxe barrura ere sartu zen. Ene oheko berotasuna ezagutu nahi baitzuen eta nik, berotasun hori erakusten saiatu nintzen. Gozo-gozo egon ginen maindireen artean, teilatuetatik alde egin zuen arte, auskalo nongo teilatuetaraino. Baina katuak gustukoak ditut, diot, behingoz berotasuna ezagutu dutenean itzuli egiten direlako. Badakit, ni neu katua naizelako. Zure zain, ene katua...




11/11/2007

Nola esnatzen nauzun erotzen nau. Nola mugitzen duzun nire eskua zure gorputzaren gainean, oraindik lotan nagoelarik. Nola kokatzen zara nire azalaren parean...
Altxatu zara eta leihoa ixtera joan zara.

Kalera begira geratu zara, atzo ikusi gintuzten auzokide horien aurrean egin genuena berretsi nahi izango bazenu bezala. Zure gorputz ederrari begira geratu naiz. Eguneko argiak ematen dizun jainkosa itxurari begira. Ene gauetako jainkosa erotikoa, alegia. Eta badakit apropos egin duzula, apropos kokatu zarela horrela leihotik so eginez. Ni esnatzeaz gain, nire gorputza ere esnatu nahi duzulako. Gaur zoazela esan zenidan eta ez dit inporta. Ez dit inporta zeren eta, harremanetan jarraitzeaz gain, bueltan gogo gehiagorekin hartuko zaitut eta zure usainak egun luzeak iraungo duelako ene maindireen artean. Beraz, bueltan emango didazun hori guztiaren zain izango nauzu... Gaurko kafea zuk prestatuko duzu?

Orain ezin didazu esan lokarturik zaudenik. Auzokide guztien begibistan gaude, zuk nahi duzulako. Baina niri zure jolasa jarraitzea gustatzen zait. Altxatu duzu ipurdia. Eta tanga morea belaunen alturan duzula zure ipurmasailak eskaini dizkidazu, ireki egin dizkidazu. Eta nik begiratzen zaitut. Eta etorri naizenetik bazenekien gogor-gogor nengoela. Eta gogorrago jarri naiz orain. Eta argi bat dakusat aurreko leiho batean. Norbaitek ikusiko gaituela esan dizut. Eta zuk irri egin duzu. Hori da nahi zenuena. Eta ipurmasailak gero eta gehiago ireki dituzu. Goza dezan gurekin batera, esan didazu, zergatik ez? Eta ene zakila zure kobazulora zuzendu dut. Kobazulo estuenera, oraingo honetan. Eta berriro egin duzu irri. Eman, esan didazu. Eta nik eman dizut, leihotik begiratzen dugun bitartean...
Bero nator. Bide osoan zutaz pentsakor etorri naiz. Eta besteak alde zaharrera joan badira ere, ni zugana etortzea erabaki dut. Zarata egin gabe sartu naiz etxera. Eta zure ohera hurbildu naiz isil-isil. Maindireak kendu ditut apur bat, eta zure gorputza so egin dut. Kendu dizut bularretakoa eta leihoaren ondoan paratuta gure irudi korapilatsuak edonork ikus ditzakeela jakiteak berotu egin nau. Bizilagunei egingo diegu gaur opari hau. Eta zure titiburuak dastatzeko asmoz makurtu naiz. Lo aurpegia daukazu eta gustatzen zait. Eta egoera aprobetxatu dut zure titiburuetatik beherago ere jaisteko. Eta orduan ohartu naiz tanga morea jantzirik daramazula. Badakizu nola jartzen naizen zure tangekin. Eta badakit ere hau badakizula. Gerra nahi duzunean janzten dituzu. Eta ikuspenaz disfrutatu egin dut. Baina tanga gustukoa badut ere kentzea erabaki dut. Eta leunki jaitsi dizut tanga morea. Eta orkatilen parean utzi dizut. Guztiz biluztu zaitut eta morbo izugarri ematen dit edonoren begiradapean egon gaitezkeela pentsatzeak. Eta gure irudia edonori eskeini nahi diot, gure plazerarekin batera goxa dezan. Eta horregatik, ohean etzan zaitudanean leihoa zabal-zabalik utzi dut...

10/11/2007

Orain alde egin behar nuela esan nizun. Baina penarekin esan nizula ere aitortu behar dizut. Zurekin larrua jotzearen desira nire azaleko poro guztietan instalaturik zegoen jadanik. Eta "egidazu" esaten zenidan bakoitzean zure gerria hartzeko gogo izugarriak nituen, eta atzetik eman, nire hatzekin zure klitorisa laztantzen dudan bitartean. Gauean, ahal bada, zuregana itzuliko naiz. Edo bestela bihar, etzi, hurrengo ostiralean... zer dakit nik. Zure esklabua bihurtu nauzu eta badakizu. Nire eztia zuretzat da eta nahi duzunean, nahi duzun lekuan emateko prest nauzu. Eta joan behar naiz orain, baina aurretik minutu batzuk hartuko ditut ohean etzateko eta nire aurrean makurturik zaudela irudikatzeko, sentitzeko, gozatzeko. Eta larrua joko dugu, gogor eta aldi berean samur, gozo betiere, fantasiak elkarri kontatzen dizkiogun bitartean edota poemak irakurtzen dizkizudan bitartean:

Bizi gaitezen, eta maitatu
Eta pentsa dezagun zahar bihozkabeen
Zurrumurruek ez dutela ezertxo ere balio.
Eguzkia hil daiteke, eta berriz sortu;
Guk, gure argi laburra hiltzen denean,
Betiko gauean lo egin beharko dugu.
Emaidazu, bada, mila musu, eta gero ehun
Beste mila gero, eta beste ehun berriro.
(nahi duzun tokian)
Gero gelditu gabe mila, eta ehun,
Eta, azkenean, mila asko gehitu ondorenean,
Nahas dezagun kontua, ez dezagun gehiago zenbatu,
Musuak hainbeste izan direla jakinik
Inbidiatsuek ez diezaguten kalterik egin.
Kafea egiten ari nintzelarik dutxaren soinua entzun eta hara hurbildu naiz. Ikusi dudanak benetan berotu nauela aitortu behar dizut. Eta bioi gustatzen zaigun ur epel horren azpira sartu naiz, zuregana. Belauniko jarri naiz eta euri biak dastatzen hasi naiz nire mihiarekin, dutxatik erortzen den euri epela eta zure aluak eskaintzen didan euri beroa. Kafea baino gozoagoa dagoela pentsatu dut. Baina zure ipurdiak zorabiatzen nauela sobera ongi badakizu. Eta ezin izan diot tentazioari eutsi. Altxatu naiz eta buelta eman dizut, paretaren aurka jarriz. Makurtarazi zaitut edo makurtu zara, ez dakit, eta zure borobiltasun eder horiek eskaini dizkidazu. Eta nire zakilak irrist egin du zure barrunberaino, gerritik heltzen zaitudan bitartean. Ni geldirik geratu naiz eta gehiago makurtu zara eta orkatilak hartu dituzu zure eskuekin. Eta zu zara orain mugitzen dena, aurrera eta atzera. Zu zara nire zakilaren gainean irristatzen dena. Eta isuri egin naiz...