25/11/2007

Goizaren lehenengo eguzki izpiek esnatu ninduten. Ohea hutsik zegoen, baina oraindik gorputzen berotasuna nabaritzen zen maindireetan. Dutxaren soinua entzuten nuen, eta erdi irekita zegoen atetik, lurrinaren artean, neskaren gorputz biluztua nabaritu nuen. Begirada bat besterik ez nuen bota, baina nahikoa izan zen nire hankartean harriaren gogortasuna nabaritzeko. Bart izandako sexu-jaialdia ahaztu ezinik nenbilen, eta horrek ere bere lana egiten zuen.
Baina goizeko ordu horietan pixka bat lotsaturik nengoen eta komunaren atea alde batera utzita, sukaldera joan nintzen. Kafe beltz beltza behar nuen indarrak berreskuratzeko eta larunbat goiza berri horri aurre egin ahal izateko.
Kafea irakiten zen unean, haren ahotsa entzun nuen sukaldearen atean:
- Kaixo goapo! Niretzako ere kafetxo bat prestatuko didazu?
- Jakina baietz!- Erantzun nion haren gorputz lirain eta ederraren biluztasuna behatzen nuen bitartean. Buelta eman zuenean hanka ederren gaineko ipurdi goxoa eta biribilak nire desira guztiak berpiztu zituen. Lau azukre-kozkor bota nion kafeari.
Jantzi egin zen eta kafea elkarrekin hartu genuen.
- Ez al zara animatzen mendi buelta txiki bat ematera?
Egun polita egiten zuen, zerua oskarbia zegoen, eta kirol pixka bat egitea ongi egongo legokeela pentsatu nuen.
- Nora joan gaitezke?
- Ba, lasai, hemendik gertu mendi ugari dago eta nik bidezidor asko ezagutzen ditut. Nik eramango zaitut.
Eta horrela abiatu ginen mendira. Gustura egin genuen igoera, gai ezberdinen inguruan hizketan. Baina gaueko txortaldiaren gaia atera zenean igoera egiten hasi zena nire zakila izan zen. Berak ere horrelako zerbait nabaritzen zuelakoan nengoen, haren begiradan desiraren izpiak nabaritu nituelako. Bidezidorraren ezkerraldean izugarrizko pagadi handia eta ederra topatu genuen, eta bertan galtzeko proposatu zidan.
Pagadiaren barrurantz ordu erdi bat inguru ibili ostean itxoiteko esan zidan. Gelditu egin nintzenean pago baten kontra jarri zuen nire sorbalda eta motxilatik atera zuen soka batekin zuhaitzean lotu ninduen.
- Baina, baina... zer egiten didazu?
- Lasai, zurekin pixka bat jolastea nahi dut, besterik ez. Sufriaraztea egin nahi dizut, baina sufrimendu goxoa emango dizut...
Eta hitz horiek esan ondoren nire aurrean kokatu zen. Kamiseta kendu zuen eta bularretako eramaten ez zuenez haren bularrak mendiaren erdian gelditu ziren dantzan.
Lau hanketan kokatu zen orduan, eta praka jaitsi zuen poliki poliki. Horrela eman zuen minutu pare bat, tanga besterik eramaten ez zuela, mendiko pizti bat izango balitz bezala, ene ninfa...
Zeharka begiratu zidan, eta nire praka barrenean zakila gogor gogorra zegoela konturatu zenean, altxatu egin zen eta niregana hurbildu zen.
- Utzi eramaten, bale?
Ezin nuen hitzik esan. Nire prakaren botoia askatu zuen, eta praka eta galtzontzilo belaunetaraino jaitsi zizkidan. Ezpainak bustiak zituen, erdi irekiak, gozozaleak... Eta haren mihiaz gero eta gehiago bustitzen zituen, momentuaren zain.
Nire izterren barneko partea laztandu zuten haren eskuek eta astiro astiro izterrondoetarainoko bidea egin zuten. Gero eta gogorragoa nengoen. Eta lotuta egotearen sentsazioak nire beroaldia areagotzen zuen. Inpotentzia ederra sentitzen nuena! Esku batekin barrabilak hartu zizkidan eta bestearekin zakilari heldu zitzaidan, gogor, amildegi batetik ez erortzeko geldituko zitzaion azkeneko kirtena izango balitz bezala.
Orduan, ezpainek nire zakilaren goiko partea inguratu zuten. Aho osoa nire buztanaren barruan nahi nuen, ezin nuen gehiago itxaron, baina ezin nuen deus egin.
- Sartu barruraino, hondoraino!- Esan nion plazeraz eroturik.
Baina hor gelditu zen, hankartearen gailurra dastatuz, eskuak nire ipurdiraino eramaten zituen heinean. Haren eskuek nire ipurmasailak hartzen eta banantzen zituzten, eta atzamar batekin, ipurtzuloan jolasten hasi zen, nire beroaldia areagotuz.


Une horretan aho bustiarekin zeharkatu zuen nire zakila osoa, motel, oso motel. Ahoa, zakilaren sustrairaino hondoratzen hasi zen, kanpora eta barrura, kanpora eta barrura...
Esku bat haren potxinera eraman zuen orduan eta klitori hezean lanari ekin zion, igurtzi eta igurtzi. Korritzera nindoala abisatu nion, mesedez kentzeko, ezin nuelako gehiago aguantatu. Baina berak ezetz egin zidan buruarekin eta gero eta azkarrago hondoratu zuen ahoa zakilaren sustrairaino behin eta berriro, behin eta berriro, eta plazer handiz oihu egin nuen nire zukua eskaini nion unean...
“Asteburu honetan niretzat zaitut”, esan zidan, “eta atzo gauekoa eta hau aperitibo bat besterik ez dira izan, eguna luzea da eta orain arten hitz egin ditugun lizunkeria guztien zerrenda egina daukat eta bat baino gehiago betearaziko dizut”. Irri maltzur eder horrek liluratu ninduen eta, gorputza oraindik dardaka nuelarik esan nion: “ados, espero dut zerrenda luzea izango duzula, edo bestela imajinazioa jarri lanean, nahi duzun fantasia guztiak egi bihurtzeko asmoz bainaukazu...”



Sem comentários: