10/11/2007

Gure goizeko jolasen ondoren ohetik altxatu naiz biluz biluzik. Hainbeste berotu zintuen galtzontzilo laranjak jantzi dut astiro astiro eta janzten nuen bitartean atzera begiratu dut, zu utzi zaitudan lekura, alegia. Ohetik nire ipurdiari begira zaudela ohartu naiz. Argazki kamera hartu duzu eta argazkiak egiten hasi zara. "Maindireen arteko hitzorduak izaten dira onenak, beroenak, goxoenak, gozagarrienak..." esan didazu, "utziko al didazu gero, larrua jotzen dugun bitartean, argazkiak ateratzen?"


Nik beroago jarri naiz oraindik eta galtzontziloa guztiz igotzeko, handitzen ari zaidan oztopo bat topatu dut. "Kafe gehigo nahi zenuen, ezta?". "Bai", erantzun didazu nire zakil handiturik fotografiatzen duzun bitartean... "Ez dakit" erantzun dizut, "lotsa emango dit". "Lotsa?" Harritu egin zara. "Zer da politagoa desiratzen dugun gorputz biluziak baino? Imajinatzen dituzu ze argazki ederrak osa ditzakete gure gorputz biluztuak?" Lotsarena zerbait esatearren esan dizut. Imajinatzen dut bai, zer nolako argazki ederrak osa ditzakegun biok. "Zure fantasia guztiak egia bihurtzea gustatuko litzaidake" Esan dizut. "Horrela gustatzen zait. Fantasiak kontatuko dizkizut, baina momentuz, ekarri kafe hori" esan didazu.


Sem comentários: