20/11/2007

Hitzen boterea

Hitzek duten botereaz ohartu nintzen egunen batean. Hitzek imajinazioaren hiriburuetara eramaten gaituzte. Hitzek berotasun apur bat eskaintzen digute. Hitzek gure azalak laztantzen dituzte. Eta lagun bati bidalitako hitzek zer nolako eragin ederra duten jakiteak erabat poztu egiten nau. Lagun horrek bidalitako hitz horiek, era berean, eragin antzekoa dute. Bart, esaterako, zure hitzak eraman nituen maindireen artera. Orri batean inprimatu nuen zuk bidalitako azken kontakizuna. Eta horrela, zurekin amodioa egin nuen. Zure lerroek berotasun ikaragarria eman zidaten. Eta, laster, maindireen azpian, arropa guztia soberan nuela ohartu nintzen. Eta zure hitzak ziren ene zakila, gozo-gozo, astindu zutenak. Eta zure gorputzeko atal guztiak eskaini zizkidaten zure hitzek. Nire buruan hitzek soilik izan duten eraginaren erruduna izan zinen bart gauean. Eta gaur ez du batere itxura txarrik...



1 comentário:

Idatzi disse...

Hitzak dira errudun.


Hiruburuetara bakarrik bidaiatzeko erantzule bakarrak dira gure hitzak.

Soilik hitzak.