10/11/2007

Eguzkitsu esnatu da eguna.
Baita nire biluztasuna ere.
(Eguzkitsu egongo balitz bezala sentitu dut lehen ordutatik).
Kafea egin dut.
Eta kafearen usainarekin batera etorri zaizkit
gaueko oroitzapenak,
gaueko jolas goxoak,
gaueko hizketaldi horiek…
Leihotik begira geratu naiz une batez.
Egun ederra benetan,
eta apalategitik disko bat hartu dut,
eta Anariren ahotsaz goxatu dut,
bart gaueko oroitzapen eta kafearekin batera,
dutxatik ateratzen imajinatzen zaitudan bitartean...

"bihotz arrotzetatik erbesteratuak
ezpain lehorrez musukatzen
mundua sutarako moztutako zuhaitzak
telefonoaren azken hitzak
ez du itzalik ematen uda heltzean
ezetz esaten dugu, ez dakigulako esaten bai
nahi dugun horren atzetik baino
nola heldu naiz honaino
nahi ez dugunaren ihesi ematen egunak
zoriontasunaren morroi ahulak
zerbaitengatik borrokatu ordez
beti zerbaiten kontra
gure besarkadek,
larritasun minez
maitatu eta bildu baino
ito egiten dute bestea
ura garelako gara naufragoak
errutinaren putzu geldian
minak ez dio beti egia
ondokoa itoz urazaleratzen gara"


Eta Anariren ahots goxoan zure entzun dut eta, aurrerantzean, hitzordu berriak emango dizkidazula imajinatu dut. Kafea goxoago zegoela iruditu zait eta irri egin diot egunari.

Sem comentários: