Gonbida nazazula
ene atsegina, ene xarmangarria,
bazkalondoko loa zeurekin egitera.
Eta nahi baduzu (soilik nahi baduzu):
zerbait gehiago:
zure atea ez dadila hertsirik egon,
eta zu ez zaitez inora joan,
gera zaitez hemen eta gerta zaitez
ni bederatzi aldiz besarkatzeko.
Baina, laket bazaizu, dei egidazu oraintxe bertan:
ezen bazaldu ondoren, etzunik, aserik,
tunika eta mantua zulatzen ari bait zait
ene anaia tipiaz...
C. Valerius Catulus
4 comentários:
Ateak beti behar du zabalik egon, nahi dugun hori aurrera sartzeko gonbidatzeko aukera da.
Atea beti ongi zabalik... etor daitezkeen gonbite horiek eskertzekoak baitira.
Gonbiteak nahi badira ez ahaztu orduan atea zabal-zabal husteaz!!!
Zabal zabalik utziko dut...
Enviar um comentário