26/11/2007


Adikzioak zure izena darama. Eta zure azalaren usaina sumatu dezaket honaino. Ene izaretan sartu egiten da eta nire gorputz osoa zeharkatuz esnatu egiten nau. Esnatu egiten du, baita ere, ene hankartea. Esnatu egiten dituzu. Zu zara erruduna. Ene amets lizunenen sortzailea, ninfa... Ene poesia erotikoen musa. Leiho parean kokatu, disimuluz, ni esnatzen naizen bitartean. Dutxatik atera berria zaude, erdi bizulik, toallarekin erdi estalita. Hurbilduko naiz, bai, eta atzetik bularrak hartuko dizkizut nire eskuekin, zure ipurmasailen artean ene zakila handiturik nabaritzen duzun une berean. Larrua jo dezagun erregutuko dizut, beste behin eta zuk larrua jo egingo didazu, gozatzen gelditu gabe, etengabe, plazera, laztanak, miazkadak, eta sexu ederraren usain berezi hori, zure azalarena bezalakoa...

1 comentário:

Idatzi disse...

Usaina...
urrutian ere sentitu daitekeen usain berezi eta pertsonal hori.