09/11/2007

Portaleko sarrera ongi gogoratzen dut. Eman zenidan lehendabiziko muxu heze hura ordudanik gordeta daramat ene katanarruan... Eta belarria, nola ahaztu zure mihia nire belarrian! eta ongi bazenekien nola jartzen nintzen. Eta bai, egia da, zure mihiaren eraginez nire hankarteak zure zoko-moko ezkutatuenen bila abiatu nahi zuela.

Lehertzear nengoelarik plaza horretara eraman ninduzun eta zoruko hezetasunaren gainean paratu ninduzun. Zure esku azkarrek nire praka eta nire galtzontziloa orkatiletaraino jaitsi zituzten, zure mihia erakusten zenidan bitartean. Eta zure praka eta zure tanga ttipi hura ere erantzi zenituen eta nire hankartearen gainean eseri zinen, ene erresuma guztien erregina izango bazina lez, nire eskuekin zure bularren koadroak margotzen nituelarik. Eta ene gau eternalaren banpiroa izango bazina zure letaginak sentitu nituen ene lepoaren gainean, hozka eginez, eta ene odol guztia zuretzat zela pentsatu nuen une horretan. Zure titiburuen gainera eraman nituen nire hatzen pintzelak eta, gure koadro horretarako, izenburu zikinak xuxurlatu zenizkidan belarrira.
Ene berotasun guztia jaso zuen zure barrualdeak. Eta nik zerbait irakatsi nizula pentsatu bazenuen ere, orain aitortu behar dut zu izan zinela ene maistrarik hoberena, larrua jotzearen arte eder horretan gidatu ninduen maistra...

2 comentários:

Idatzi disse...

Erakutsi iezadazu gehiago nire irakasle partikularra...errepika dezagun portal eta plaza hartako jolasik beroenak...

Badakitzu ni non aurkitu, irakasle!

Idatzi disse...

Segi ditzagun bada plazerraren txokoak harakatzera...hainbat bide eta modu daude...