10/11/2007

Oraindik zure presentziara ez naiz ohitu. Ezta nire azalaren gainean margotzen dituzun eguzkietara. Eta eguzkiak eskaini dizkidazu. Eta kanpoan gertatzen dena baino gehiago gure maindireen artean sortu dugun mundua interesatzen zait. Eta ene eztia eman dizut. Eta gosaldu didazu, leunki, tanta bakoitza zaporeztatuz. Eta zure kobazuloan dastatu dut nik goizaren edertasuna...

1 comentário:

Idatzi disse...

Presentzia onetetara ez da komeni inoiz ohitzea. Maindireen arteko hitzorduak izaten dira onenak, beroenak, goxoenak, gozagarrienak...Horrelako hitzorduek beti merezi dute pena bizitzea.
Kafe gehiago egingo?