13/11/2007

Katuak gustukoak ditut. Gutxien espero duzunean zure teilatuan agertzen direlako. Eta ilargiaren argipean laztan eta jolas bereziak eskaini ondoren, teilatuen zehar alde egiten ikusten dituzu, soilik beraiek daukaten edertasun horrekin... Eta ene teilatuan aurreko egunean agertu zen katuaz oroitu naiz gaur. Teilatutik jaitsi egin zen eta etxe barrura ere sartu zen. Ene oheko berotasuna ezagutu nahi baitzuen eta nik, berotasun hori erakusten saiatu nintzen. Gozo-gozo egon ginen maindireen artean, teilatuetatik alde egin zuen arte, auskalo nongo teilatuetaraino. Baina katuak gustukoak ditut, diot, behingoz berotasuna ezagutu dutenean itzuli egiten direlako. Badakit, ni neu katua naizelako. Zure zain, ene katua...