28/11/2007

Benranduegi heldu naiz gaur ere. Badakizu, gau hauetan lanpeturik nabilela. Azkar-azkar zerbait afaldu dut, lehenbailehen zure ondoan paratu nahi dudalako. Gelara sartu naiz, eta mesanotxean nik idatzi dizudan poemaren zati bat azpimarratu duzula ikusi dut: "amodioa egitea bizitza honen aurrean defentsarik hoberena delako... " Zuretako egin nuen eta badakit gustatu zaizula. Niri zure istorioak gustatzen zaizkidan bezala. Irri egin dut. Lokartuta zaudenean ogi puxka baten aurpegi eder hori daukazu. Eta atsegin dut. Amodioa egiten dugunean zure maltzur aurpegia atsegin dudan bezala. Biluztu naiz, zaratarik egin gabe. Eta guztiz biluzirik nengoenean begiratu zaitut. Ez zaitut esnatu nahi. Orduan nire hankartea, hitz egindako gure fantasia guztiez oroitu egin da, eta tentetu zait. Zakila gogor gogorra jarri zait begiratzen zaitudan bitartean. Edredoia apartatu egin dut eta zure gorputz ia biluzia topatu egin dut. Kulero txiki gorri horiek jantzita daramatzazu, besterik ez. Orduan, bertan larrua jo egingo nizukela pentsatu dut. Baina bihar lanera joan behar duzu eta ez zaitut esnatu nahi izan. Zure azalera hurbildu dut nire aurpegia. Zure poroak behatu ditut, poliki poliki. Zure titiburu eder horiek, zure hankak, zure sabela, zure sorbaldak. Lotan zaude eta ez dakizu nola jartzen ari zaidan zakila. Belaunikatu naiz oheren albo batean, zutaz hurbil. Eta zaratarik egin gabe, esku batekin hartu dut ene hankartea. Zure gorputzaren espektakulu isilaz ari naiz disfrutatzen. Eta nire eskua mugitzen dut gora eta behera. Eta zure azala zeharkatzen dute ene begiek. Isuri egin naiz, isiltasunean. Orduan iruditu egin zait begi bat mugitu duzula eta irribarre bat margotu dela zure aurpegian. Ez zeunden lotan. Baina ikusi nahi ninduzun horrela, zuretzat belaunikaturik, zutaz masturbatzen. Etorri eta besarkatu nazazu, esan didazu. Gustukoa duzu ni horren berandu etortzen naizenean eta halakoak egiten ditudanean. Ohera sartu naiz eta besarkatu zaitut. Nire atzamarrak sartu dira zure kuleroen azpitik. Eta tarte bat jolasten egon ondoren, lokartu egin gara biok, horrela...



4 comentários:

Idatzi disse...

Badakizu zenbat gustatzen zaizkidan zure istoriak, zenbat gustatzen zaidan nirekin konpartitzeak.

Anónimo disse...

mmmmmmm! eta nola gustatzen zaidan niri halakoak entzutea! Nire istorioak eta zureak konpartitzeko irrikitan nauzu, neska... egun ona eta beroa izan!

Idatzi disse...

Egun ona eta beroa zuk ere. Istorio gehiago daudela badakitzu, idazten, entzuten eta egiten...

p.d.: gaur gure lagun emailak ere ez du ibili nahi... :(

Idatzi disse...

laster helduko da bakarka jolastu beharko ez dugun eguna