21/11/2007

Nire txanda zela esan zenidan beste behin. Zer? Galdetu nizun. Zeren txanda? Irri egin zenuen, soilik zuk daukazun irri bihurri horrekin. Lasai, oraintxe konturatuko zara. Nire kamiseta kendu ondoren, eskuak sorbaldan lotu zenizkidan eta zapi batez estali zenizkidan begiak. Etzan zaitez, agindu zenidan zure ahots goxo horrekin. Ohe gainean etzan nintzen. Ez nuen deus ere ikusten, soil soilik sentitzen nuen. Berogailua igo zenuen. Lasai, ez duzu hotzik pasako, esan zenidan. Gelatik ateratzen zinela entzun nuen. Baina berehala itzuli egin zinen. Zerekin? Ezin nuen imajinatu. Zer egiteko asmoz? Ezta ere. Musu batzuk eman zenizkidan ene gorputzaren atal biluzian, ene lepoan ene bular txikietan. Praka jaitsi zenidan orduan, eta nire galtzontziloren azpian zakila handiturik nuela ikusteko aukera izan zenuen. Zuk ere, ordurako, heze egongo zinela imajinatu nuen. Baina ene zakilak ez zuen denbora gehiegi iraun galtzontziloaren azpian. Galtzontziloa berehala jaitsi egin zenidalako. Baina, ene hanken mugimenduak galarazteko asmoz edo, hor utzi zenuen, belaunen parean. Orduan, hotz berezi bat sumatu nuen ene barrabiletan. Zerbait bota zenuen ene hankartearen inguruan. Zer da hori? Nata? Galdetu nizun. Irri egin zenuen beste behin. Ene zakila handiturik zure begien aurrean zegoela jakiteak beroago jartzen ninduen oraindik ere. Ni hor, mugitu ezinik eta biluz biluzik. Zu, ordea, oraindik jantzita eta nirekin jolasean. Orduan konturatu nintzen. Bizar-xafla ene izterrondoetan nabaritu nuenean. Zure txanda zela esan dizut, esan zenidan. Ene hankartearen inguruko ilea kentzen ari zinela ohartu nintzen. Ez nuen inoiz imajinatu halako zerbait egingo zenidanik. Baina gustatu zitzaidan. Niri zurea egitea morbo eman bazidan, zuri zergatik ez? Utzi nizun egiten. Dena den, zer aukerarik neukan bestela? Eta ene barrabilen ileak kontu handiz kentzen zenituen bitartean, noizean behin, miazkada txiki bat ematen zenidan zakilaren puntan. Espuma gehiago bota zenidan. Barrabiletan eta zakilaren inguruan. Baina zakila zure ahoarekin estali zenidan. Zure lana bukatu zenuenean ahozko lanarekin jarraitu zenuen pixka bat. Baina gelditu egin zinen. Orduan, espuma zabaldu zenuen ene zakilaren gainean. Eta eskuarekin jolasten hasi zinen. Zure eskuek irrits egiten zuten nire hankarte biluziaren gainean. Gora eta behera. Astiro-azkar-azkar-astiro... Isuri nintzenean, zure eskuetan nahasturik gelditu zen nire esperma, espumarekin batera. Ezin izan nuena ikusi izan zen, zure eskuak, zure prakaren azpitik zer nolako lana egin zuen...


3 comentários:

Idatzi disse...

Espumatan sar gaitezen biok.

Anónimo disse...

Gure espumaren festa partikularra egin dezagun ba!

Idatzi disse...

FESTA!