11/11/2007

Nola esnatzen nauzun erotzen nau. Nola mugitzen duzun nire eskua zure gorputzaren gainean, oraindik lotan nagoelarik. Nola kokatzen zara nire azalaren parean...
Altxatu zara eta leihoa ixtera joan zara.

Kalera begira geratu zara, atzo ikusi gintuzten auzokide horien aurrean egin genuena berretsi nahi izango bazenu bezala. Zure gorputz ederrari begira geratu naiz. Eguneko argiak ematen dizun jainkosa itxurari begira. Ene gauetako jainkosa erotikoa, alegia. Eta badakit apropos egin duzula, apropos kokatu zarela horrela leihotik so eginez. Ni esnatzeaz gain, nire gorputza ere esnatu nahi duzulako. Gaur zoazela esan zenidan eta ez dit inporta. Ez dit inporta zeren eta, harremanetan jarraitzeaz gain, bueltan gogo gehiagorekin hartuko zaitut eta zure usainak egun luzeak iraungo duelako ene maindireen artean. Beraz, bueltan emango didazun hori guztiaren zain izango nauzu... Gaurko kafea zuk prestatuko duzu?

Sem comentários: