11/11/2007

Bero nator. Bide osoan zutaz pentsakor etorri naiz. Eta besteak alde zaharrera joan badira ere, ni zugana etortzea erabaki dut. Zarata egin gabe sartu naiz etxera. Eta zure ohera hurbildu naiz isil-isil. Maindireak kendu ditut apur bat, eta zure gorputza so egin dut. Kendu dizut bularretakoa eta leihoaren ondoan paratuta gure irudi korapilatsuak edonork ikus ditzakeela jakiteak berotu egin nau. Bizilagunei egingo diegu gaur opari hau. Eta zure titiburuak dastatzeko asmoz makurtu naiz. Lo aurpegia daukazu eta gustatzen zait. Eta egoera aprobetxatu dut zure titiburuetatik beherago ere jaisteko. Eta orduan ohartu naiz tanga morea jantzirik daramazula. Badakizu nola jartzen naizen zure tangekin. Eta badakit ere hau badakizula. Gerra nahi duzunean janzten dituzu. Eta ikuspenaz disfrutatu egin dut. Baina tanga gustukoa badut ere kentzea erabaki dut. Eta leunki jaitsi dizut tanga morea. Eta orkatilen parean utzi dizut. Guztiz biluztu zaitut eta morbo izugarri ematen dit edonoren begiradapean egon gaitezkeela pentsatzeak. Eta gure irudia edonori eskeini nahi diot, gure plazerarekin batera goxa dezan. Eta horregatik, ohean etzan zaitudanean leihoa zabal-zabalik utzi dut...

2 comentários:

Idatzi disse...

Utzi lehioa zabalik eta etzan nire gainean maindireak albo batera utziz...
Etzan nire gainean eta erakuts diezaiegun bizilagunei ez garela bi pertsona, soilik gorputz bat.

Anónimo disse...

larrua jotzen dugun bitartean edonoren begiradapean egon gaitezkeela hunkitu egin nau. Eta pozik nago, bi ez garelako, gorputz bakarra baizik...