19/11/2007


Nekatuta egongo zarelakoan, iritsi naizenean ez zaitut esnatu nahi izan. Eta, egia esan, ez da izan gogo faltagatik. Kamiseta zuria eta tanga beltza zure azal ederra apenas estaltzen ez duen arropa ikusi bezain pronto ahaztu dut kalean egiten duen hotza.
Lotan zeundela iruditu zait eta zure atzean kokatu naiz ohean. Tangaren azpitik eskua sartzean konturatu naiz uste baino esnatuagoa zeundela. Hainbeste maite dudan hezetasuna topatu dut zure alu goxoan. Laztandu zaitut mugimendu motelekin, gustukoa duzun moduan, korritu zaren arte. Badakit, baita ere, nire espermaren berotasuna nabaritu egin duzula hor, zure ipurmasailen artean. Ezin izan dut disimulatu. Eta gainera, badakit ez dudala disimulatu behar, gustatzen baitzaizu... Izaretan, zure ondoan, goxoago murgildu egin naiz.

1 comentário:

Idatzi disse...

Izarak konpartitzea, gure gorputzen berotasuna bata bestearen gain nabaritzea. Neguak ere bere xarma sexuala dauka.