Tximistak lir-lar zetozkizun paparrera:
odoletan zeundela zirudien
baina itzalak ziren.
Azalaren lautadara etzatera etorriak.
Zure sexuak kearen usaina zuen,
nabarra eta zaharra.
Aldiz ni urdina omen nintzen
eta oxigenoa lapurtu zenidan
neure zulo arrosetatik.
Zure hatz marroiak nire baginan,
udagoieneko adar zurrunak.
Paperezko zapia atera zenuen, ez dakit nondik,
eta autoaren leihatilatik bota zenuen,
umel eta zimur.
Bularrak lehertu guran nituen.
Euria ari zuen nire klitori gainean.
Miren Agur Meabe
2 comentários:
Euriak ba al du hankarteko sua itzaltzeko haina indar?
Euri motaren arabera...
Enviar um comentário