27/11/2007

Beldurrik ez izan eta utz nazazu babesten.
Nire ezpainekin defendatuko ditut zureak.
Nire gorputz biluzia zure gorputza defendatuko duen harresia izango da.
Nire eskuek zure dunen banderak defendatuko dituzte.
Nire muxuak esaten dizudanaren berme argia izango dira zuretzat.
Nire hankek babestuko dituzte zureak.
Lotsarik ez izan eta utz nazazu babesten.
Zakil puntarekin defendatuko dut zure klitoria.
Barrabilek zainduko dituzte zure ipurmasailek.
Besoek babestuko dituzte zure bularrak.
Beldurrik ez izan eta utz nazazu babesten.
Nire lantza gogorrarekin defendatuko dut zure kobazulo hezea,
nire mihiarekin zainduko dut zure lepoa.
Lotsarik ez izan eta utz nazazu babesten,
nire ezpainekin, nire gorputz biluziarekin,
nire eskuekin, nire muxuekin,
nire hankekin, nire hakartearekin,
nire besoekin, nire mihiarekin...
soilik guk dakigun bezala
amodioa egitea
bizitza honen aurrean defentsarik
hoberena delako...



3 comentários:

Idatzi disse...

NI HARRESIAK...
ZURE DEFENTSAK...

GERRA?

Idatzi disse...

amodioa egitea
bizitza honen aurrean defentsarik
hoberena delako...

Anónimo disse...

Gerra horrela bada, nahi duzun guztia...