10/11/2007

Orain alde egin behar nuela esan nizun. Baina penarekin esan nizula ere aitortu behar dizut. Zurekin larrua jotzearen desira nire azaleko poro guztietan instalaturik zegoen jadanik. Eta "egidazu" esaten zenidan bakoitzean zure gerria hartzeko gogo izugarriak nituen, eta atzetik eman, nire hatzekin zure klitorisa laztantzen dudan bitartean. Gauean, ahal bada, zuregana itzuliko naiz. Edo bestela bihar, etzi, hurrengo ostiralean... zer dakit nik. Zure esklabua bihurtu nauzu eta badakizu. Nire eztia zuretzat da eta nahi duzunean, nahi duzun lekuan emateko prest nauzu. Eta joan behar naiz orain, baina aurretik minutu batzuk hartuko ditut ohean etzateko eta nire aurrean makurturik zaudela irudikatzeko, sentitzeko, gozatzeko. Eta larrua joko dugu, gogor eta aldi berean samur, gozo betiere, fantasiak elkarri kontatzen dizkiogun bitartean edota poemak irakurtzen dizkizudan bitartean:

Bizi gaitezen, eta maitatu
Eta pentsa dezagun zahar bihozkabeen
Zurrumurruek ez dutela ezertxo ere balio.
Eguzkia hil daiteke, eta berriz sortu;
Guk, gure argi laburra hiltzen denean,
Betiko gauean lo egin beharko dugu.
Emaidazu, bada, mila musu, eta gero ehun
Beste mila gero, eta beste ehun berriro.
(nahi duzun tokian)
Gero gelditu gabe mila, eta ehun,
Eta, azkenean, mila asko gehitu ondorenean,
Nahas dezagun kontua, ez dezagun gehiago zenbatu,
Musuak hainbeste izan direla jakinik
Inbidiatsuek ez diezaguten kalterik egin.

1 comentário:

Idatzi disse...

Egin dezagun larrutan.
Piztu dezagun beste behin desioa gure artean.
Emaidazu zure eztia, guztia niretzako.