09/11/2007

Ikusten zaitudanean, sarritan imajinatzen dut zure atzean paratzen naizela. Zure katu-bizkarrak erotzen nau eta neutroi-bonba bihurtzen da ene gorputz osoa. Praka bakeroak ezkutatzen ditu zure gerritik beherako bihurguneak eta nire eskuek bihurgune horiek askatu nahi dituzte. Zure zilborraren gainean paratzen ditut eskuak eta zure sabela ukitzeak erotzen nau, zure titi txikiek erotzen nauten modu berean. Sabel-dantza izugarri hori niretako dantzatzen duzula imajinatzen dut sarritan...

1 comentário:

Idatzi disse...

Zure gerriaren dantzak hipnotizatzen nau. Urrutitik ikustean itsutzen naizela pentsatzen dut eta nire gainean, hurbil zaudenean, egiten duzun gerriaren dantzak txoratzen nau.

Zer ete dauka zure gerriaren mugimenduak ni zure esklaba bihurtzeko?