Sagarondoaren alboko trintxeran
larrua jotzen dugunean, bumba,
berehala loratzen dira arbolak,
blaf, uneka erne eta ontzen dira
fruituak, bumba, beren kolore gorrian.
Eta zintzilik daude arrama gainetan,
blaff. Eta amodioa konplitzeko instantean
eskuetara erortzen zaizkigu, bumba,
sagar humoak, eta azalik kendu gabe,
blaff, jaten ditugu, bumba, blaff.
P.D: Horrela nirekin sagar gorriak jateko prest?
4 comentários:
Apollinare Babiol edo Sarrionandia?
Apollinare Babiolena, Sarrionandiak itzulita, hain zuzen ere...
ONA. Kategoriaz beterikoa.
Ea hurrengoa zer deritzozun...
Enviar um comentário