08/11/2007

Hor nonbaiten elkartu ginen behin, lagunmin zaharrak elkartzen diren moduan eta, laster, bion begiradetan lagunminen distira baino amorante zaharrena distiratzen zuela ikusi genuen. Irribarreek antzinako goxotasuna margotzen zuten gure artean eta paseo bat ematera joatea proposatu zenidan. Nik zonaldea ez nuela ezagutzen ohartarazi nizun, baina zuk, inguru horretako bideak eta bidezidorrak ongi ezagutzen zenituela esan zenidan. Eta hara abiatu ginen, udazkeneko eguzki eder horren azpian, galdutako bidezidor horietatik bueltaka, baserri horretara ailegatu ginen arte. Baserri abandonatuaren hondakinen artean biluztu zinen. Arropa lurrean kokatu zenuen eta gure ohea bihurtu genuen eta paisaia zoragarri horretan daukazun guztia eskaini zenidan eta, nik ere, daukadan guztia eman nizun... noiz eramango nauzu berriro baserri horretara?

2 comentários:

Idatzi disse...

Baserriak, txabolak...zenbat leku on batak bestearekin gozatzeko!

Anónimo disse...

Hori dun, hori... edozein leku eder-ederra izan leike gozatzeko