19/11/2007

Zure jolasak gustukoak izan ditut. Ikusi bezain laster zure praka bakero estuek ezkutatzen zutena askatzeko tentazioa izan dut, eta badakizu. Paseo Berria polita zegoen. Aspaldi ez nuela ikusten. Aspaldi ez nuela zure hiria bisitatzen. Nahiz eta hain urrun ez egon. Takoiak diren ala ez ez dakit baina zure gorputzaren mugimenduak izugarri gustatu zaizkit eta, pittin bat lotsaturik banago ere, hitzegindako fantasia guztiak zurekin gauzatu nahiko nituzkela pentsatu dut. Egia da, nire nahia zarela. Zuk ere pentsamendu berdinak dituzula imajinatu dut. Biok berotzen hasi garela... Muxu ematera ez naiz ausnartu, hasiera batean. Badakizu, betiko zalantzak. Gustukoa izango nau? Baina ezpainak jan nahi dizkizut eta, lotsaz bada ere, hara hurbildu egin naiz, musu lotsati horren bila. Zure mingaina kolatu da ene ahoan, eta orduan bai bero jarri naizela, mingain bihurri hori nire gorputzaren zirrikitu guztiak bustitzen dituela imajinatzean. Gogoz musukatu zaitut eta praka bakeroak estaltzen duen ipurdia ere laztandu dut. Gure gerriak elkartu egin dira. Begi eder horiek altxatu dituzu eta irri egin didazu. Badakit ene zakila handiturik zure hankartean nabaritu egin duzula. Belarriak musukatu egin dizkizut orduan, eta bero-bero zaudela somatu zaitut, "goazen?" esan didazun unean.


Gelara heltzean zure gorputz biluzia kontenplatu dut. Ohe ertzean eseri nauzu eta, arrazoia neukan, zure mingainak lan ederra egin du nire zakilaren gainean. Baina beroegi nengoen jadanik eta nik ere ez nuen hain azkar bukatzeko inolako asmorik. Keinu batekin burua altxatzeko ohartarazi dizut, beranduegi izan aurretik. Irri egin duzu berriro. Altxatu egin zara. Eta nire izterretan eseri egin zara. Zu izterretan, biok izarretan gaudela iruditu zait. Berotasuna bat-batean isuri egin dugu biok eta elkarrekin etzanda geratu gara. Bigarren erasoa noiz helduko den zain...
Lokartu zarenean ohar txiki bat utzi dizut mahaiaren gainean: "orain betebehar batzuk egin behar ditut. Gauean itzuli egingo naiz zuregana..." Eta ohe gainean dagoen zure gorputz biluzia begiratzen, penaz, alde egin dut...

Sem comentários: