19/11/2007

Gaua helduko da. Hau edo beste batzuk. Eta hotzari guk dakigun alde goxoa aterako diogu. Gaua arte itxoin beharko dut, berriro ere zutaz gozatzeko. Horregatik, une batez, berriro hurbildu naiz zuregana. Zure praka bakero estuak gogoratzen ditut. Nola markatzen duten zure ipurdia. Baina zu ez zaude. Edozein momentutan agertu zaitezkeela pentsatuz biluztu egin naiz. (Horrela harrapatu ahal nauzula pentsatze hutsak ere izugarrizko morboa ematen dit). Ohe ertzean eseri naiz eta lehen egin didazun hori guztia izan dut gogoan. Ene hakartea di-da batean gogortu egin da. Esku batekin laztandu ditut ene barrabilak. Bestearekin, zakilaren gainean mugimendu motelak egiten hasi naiz. Eta mugimendu motelak gero eta azkarragoak egin ditut, zutaz oroitzen naizen bitartean... Isuri egin naiz. Izarek oraindik zure usaina daukate. Ez zara etorri. Agian hurrengo batean. Agian hurrengo batean harrapatuko nauzu horrela. Zure oroitzapenekin jolastuz. Gela utzi behar izan dut. Gauean elkar ikusteko esperantzarekin...




1 comentário:

Idatzi disse...

Gaua heldu da, baina zu ez zaude orain eta ezin zure gorputz biluziaz disfrutatu.