20/11/2007

Pena eman dit gaur berandu heltzea. Pena eman dit zurekin jolasteko tarte gehiagorik ez izatea. Baina ez zait inporta. Jolasteko mila eta bat gau aurretik ditugula. Berriro ere berogailua piztuta utzi duzu eta mahai gainean ohar bat utzi didazu: "iristen zarenean berogailua itzali". Etxekoa edo nirea? Galdetu diot nire buruari. Gaur tanga morearekin lokartu zara. Suposatzen dut nire zain egon zarela. Gaur guztiz lokarturik somatu zaitut eta ez dut zu esnatu nahi izan. Halere zure ondoan eseri naiz. Zure biribilgune guztiez disfrutatu egin dut. Liburu bat hartu nahi nuen baina irakurri dudana zure azala izan da. Eta hor, irakurketa horretan, gogortu egin da ene hankartea. Zure gorputzaren edertasunaz disfrutatuz, zure tanga morea eta zure kamiseta zuriaz disfrutatuz. Halakoetan, badakit gustatzen zaizula ni masturbatu naizela jakiteaz. Eta zure ondoan, zaratarik egin gabe etzan naiz. Biluztu egin naiz eta ene zakila laztantzen hasi naiz. Maindireak busti ditut zutaz. Ea bihar elkarrekin egiteko aukera dugun, pentsatu dut, pentsatu duzu... Bihar arte orduan...

Sem comentários: