20/11/2007


Ongi gogoratzen nuen txortan egin genuen aldi hura. Eta zure poroak berriro dastatzeko irrikitan nengoen. Sua nintzen. Ikusi zintudan bezain pronto liluraturik geratu nintzen. Zure biribilguneak ageriagoan uzten zuten arropa zeneraman jantzita. Atzeko eserlekuetan eseri ginenean zure begiek argitzen zuten gorputz eder horri begira geratu nintzen. Soineko beltza estua, izterretan alutik gertu bukatzen den horietakoa. Bota beltzak, bai, badakizu bota beltz horiek nola jartzen nauten (beste egunen batean kontatuko dizut xehetasun gehiagorekin). Errejadun mediak, minigonarekin izterretan topo egiten duten horietakoak. Bularretako beltza eta enkajedun kulero txiki eder hura... Zu ukitu gabe bero-bero nengoela aitortu behar dizut. Kotxean sartu zinenetik bazenekien hori. Eta ideia hori gustatzen zitzaizun. Zure lepoa dastatu nuen astiro. Eta soinekoa, gustukoa banuen ere, eranztea erabaki nuen. (Gustukoa dudana ez baita soinekoa, baizik eta soinekoak estaltzen duena: zu, alegia). Une batez atzera joan nintzen. Konjunto horrekin zure edertasun osoa behatu nahi nuelako. Graduak igo ziren ene hankartearen termometroan, zure eskuekin konprobatu ahal izan zenuen moduan. Halere, beroegi nengoenez eskua kendu nizun eta etzanarazi nizun. Bularretakoaren oztopo ederra kendu ondoren, zure titiak miazkatzen hasi nintzen. Hortik zure kuleroen borderaino heldu nintzen arte. Kuleroak kentzeko irrikitan nengoen eta hala, media eta botekin geratu zinen. Orduan ohartu nintzen nire imajinazioak asmatu egin zuela eta zure aluaren biluztasuna erabatekoa zelako. Hara zuzendu nituen nire ezpainak eta zure azal leunaren gainean miazkada luze eta heze bat eman nizun, begietara begiratzen nizun bitartean. Zoraturik nengoen. Horregatik klitoriaren zukuaren bila abiatu nintzen, nire mihiaren laguntzarekin betiere. Zoratzen ari zinela konprobatu ahal izan nuen zure mugimenduetan. Eskuekin hartu zenidan burua zure barrurantz bultzatu nahian, eta nire mihiak zakila bat izango balitz bezala, barrura eta kanpora egiten zuen zure alu busti horretan. Eta mugimendu horietan murgildurik ene ahoan korritu egin zinela ohartu nintzen. Zure alutxoaren zapore goxo-goxoa eskertu nizun. Eta ni lehertzear nengoen. Ene zakila sumendi bat bihurtua zegoen. Zure gainera kokatu nintzen eta zure zukuaren zaporea ezagutzeko aukera izan zenuen, ene ezpainetan. Zure eskuek utzi zituzten ene prakak eta ene kaltzontziloa belaunen alturan eta, ia konturatu gabe, zure barruan nengoen, lehertzeko zorian, inoiz baino beroagoa, inoiz baino gogorragoa. Berriz korritu zinela konturatu nintzen eta, horregatik, banekien ez nuela zertaz kezkatu behar. Nire txanda heldua zen. Eta imajinatzen zenuen moduan ez nuen asko aguantatu. Ene zukua eskaini egin nizun. Noizko horrelako beste ezusteko bat? Edo halako zerbait galdetu nizula oroitzen naiz...



1 comentário:

Idatzi disse...

Mmmm...lortu duzu. Bai jauna!