11/09/2008

banoa...

Begiak estali nizkizun eta piztiak bezala larrua jo egin genuen. Larrua jo egin zenidan. Eta zapia gau osoan mantentzeko eskatu nizun. Zapia jarrita lokartu zinen, eta egunsentiaren lehen izpiekin abiatu nintzen ni, egunen batean zure azala laztantzeko esperantzarekin. Egunen batean...
Laster arte!

05/09/2008

Irudikatu zaitzaket

Parisen irudikatu zaitzaket,
kafe-etxe batean
nire begien aurrean dantzan.
Parisen irudikatu zaitzaket,
Senaren gaineko txalupa batean
nire begien aurrean irribarrez.
Parisen irudikatu zaitzaket,
Montmartreko pentsio xume batean,
nire gorputzaren gainean, goxatuz.
Parisen irudikatu zaitzaket,
baina nahiago nuke,
hemen, nire ondoan
egongo zinela...

04/09/2008

Esklabua...

Bere esanetara egon nintzen gau osoan. Bere esklabua nintzela esan zidan behin eta berriro. Ohe gainean belaunikaturik jarri ninduen eta atzetik, nire hanken artetik eskua sartu eta nire hankarteari gogor heltzen zion. Esku librearekin nire burua makurtarazi zidan maindireen gainera. Nahi izan zuena egin zuen nirekin. Nahi duzuna egin dezakezu berriro ere. Nola ez. Bat-batean aho-gora etzanarazi zidan ohean eta nire zakila jateari ekin zion. Azkar, gupidarik gabe. Nik itxoiteko eskatzen nion, eta geldiarazteko asmoz altxatzen saiatzen nintzen. Baina bere besoekin atzera bultzatu eta berriro ohean etzanik uzten ninduen. Nire zukua berea zela oihukatzen zidan. Nire hanken artean makurturik jarrita, jateari utzi gabe, begiratzen zidan eta horrek beroago jartzen ninduen. Ahoan nahi ninduela esan zidan, hondoraino sartu zuen zakila eta nire zuku guztia irentsi zuen...

literatura pixkat...


Ondo zabaldu zizkidan hankak, eta gero ipurmasailak nik neuk bereizteko eskatu zidan, zuloa bere begibistan gera zedin... Postura hura biziki lizuna iruditzen zitzaidan eta, horregatik, gero eta gehiago kilikatzen ninduen. Orduan, mingaina bagina sarreratik uzkiraino pasatzen hasi zitzaidan; xurgatu egiten zidan, mihia sartzen, eta nire mokorrak astinka hasi ziren nik agindu gabe, gora eta behera, mingain hura nire ipurdiaz arduratzen zen bitartean, dena txistuz blai eginez (...)
Orduan, haren atzamarra hondoratzen sentitu nuen; sentsazio arraroa zen, baina hain nengoen kitzikatua, ezen mokorrei eraginka jarraitu bainuen, gehiago nahi nuela jakin zezan; haren atzamarra sentitu nuen barruan azterka, zuloa handitu nahirik-edo, eta gero zakilburua sartu zidan. Horrek min eman zidan, baina hain zen handia nire korritzeko gogoa, neuk egin nuen indar tramankulu hura osorik sar zedin. Poliki-poliki zakil osoa hondoratu zen nire ipurmasailen artean. Oinaze zorrotza sentitu nuen, baina minez bezainbat atseginez garrasi eragin zidan berotasun handia etorri zitzaidan bat-batean.
Jaunak gerritik heldu eta, bultzada indartsu batez, guztiz erantsi zidan; gero, mantso-mantso mugitzen hasi zen. Haren eskua klitorisera zuzendu zen eta atximurka hasi zitzaion, gero eta azkarrago. Bere kirtenak uzkia zulatzen zidan bitartean, orgasmo bortitz bat etorri zitzaidan (...)



Pilar Cristobal
Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak

Urtemuga

-Kabareta beltzak urte bat bete du, orain ohartu naiz- esan nion Ikerri
- Urte bat... ba denbora dexente da hori, ezta?
- Bai, denbora nahikotxoa...
- Eta garai hauetan... zer da gehien gogoratzen duzuna?
- mmmmm, ez dakit- pentsakor geratu nintzen- agian euskal neskarekin izandako elkarrizketa beroak eta fantasien trukaketa...
- a bai?
- Uste dut baietz... Beste kontu batzuk egon dira, baina hori izan zen garairik politena...
- Baina ezagutu zenuen?
- ... zuri esango dizut, ba!
- Tira, tira... ez baduzu nahi ez esan... dena den pozten naiz zure urtemuga honetaz eta ziur nago euskal neska ere poztuko dela...
- Hala espero dut nik ere...


03/09/2008

Fantasiak...

-Ba al dakizu zer?- esan zion Maitanek
- Zer?- erantzun zion Josunek
- Atzo, Irantzuren mutilak opari berezia egin zion...
- A, bai, Irantzuren urteak ziren, ezta? Eta zein izan zen opari berezi hori?
- Dirudienez bakoitzak zituen fantasiez hitz egiten zuten sarritan eta fantasia horietako bat betearazi zion Ikerrek.
- Bueno, ez da hainbesterako izango, ezta?
- Ezetz? Badakizu zein zen Irantzuren fantasia?????
- Ez, baina ziur nago zuk esango didazula...
- Begira, Irantzuk bere mutila beste bi mutilekin ikusi nahi zuen...
- Bi mutilekin? Baina nola? Larrutan?
- Hala da, bai. Hori zen Irantzuren fantasia... Bere mutila beste bi mutilen artean. Bata atzean eta bestea aurrean...
- Ostia... baina hori norentzako oparia izan zen, Irantzurentzat edo bere mutilarentzat?
- Irantzurentzat, jakina! Imajinatu duzu inoiz ze irudi ederra! Hiru mutil zure aurrean, haien artean gauzak egiten eta zu han...
- Baina gutxienez... parte hartuko zuen, ezta?
- Je, je... Noski, noski... Ikuskizunaz goxatu ondoren bere txanda izan zen. Orduan bai izan zela bere opariaz goxatzeko unea...
- Eta nola antolatu zuen hori guztia? Zeren eta benetan zaila izan behar da...
- Zaila? Ke ba! Begira, mutil horietako bat hartu eta ohean etzanarazi zuen. Gero bere gainean jarri eta mutilaren zakila goxo-goxo barrura. Bestea Irantzuren aurrean belaunikatu zen eta zakila aho parean jarri zion, neskak ongi xurgatu ahal izateko eta zulorik sektretuena eta goxoena, atzekoa hain zuzen ere, bere mutilarentzat utzi zuen, jakina... Imajinatzen? Ahoa ur egiten zait...
- Joe... ba ez dakit, niri zaila egiten zait imajinatzea... Eta gainera, bere mutilak nondik atera zituen beste mutilak?
- Ba... hori ez dakit... lagunak, ezagunak... edo kontratatuko zituen, batek daki! Baina egi bihurtzeko fantasia ederra iruditzen zait niri behintzat... Ufff! Guztiz bustita nago oraintxe bertan... uste dut komunera joango naizela...

02/09/2008

Egarriz

Egarri nintzela elkartu nintzen zurekin. Eta zu beti bezain lirain, beti bezain eder. Ez dakit nola baina zure etxean bukatu genuen, eta konturatu orduko nire ahoa, nire aurpegi osoa zure hanken artean neukan. Eta handik erregutu nizun behin eta berriro ez mugitzeko. Egarria asetzen hasia nintzelako zure geografiaren oasiei esker...