03/09/2008

Fantasiak...

-Ba al dakizu zer?- esan zion Maitanek
- Zer?- erantzun zion Josunek
- Atzo, Irantzuren mutilak opari berezia egin zion...
- A, bai, Irantzuren urteak ziren, ezta? Eta zein izan zen opari berezi hori?
- Dirudienez bakoitzak zituen fantasiez hitz egiten zuten sarritan eta fantasia horietako bat betearazi zion Ikerrek.
- Bueno, ez da hainbesterako izango, ezta?
- Ezetz? Badakizu zein zen Irantzuren fantasia?????
- Ez, baina ziur nago zuk esango didazula...
- Begira, Irantzuk bere mutila beste bi mutilekin ikusi nahi zuen...
- Bi mutilekin? Baina nola? Larrutan?
- Hala da, bai. Hori zen Irantzuren fantasia... Bere mutila beste bi mutilen artean. Bata atzean eta bestea aurrean...
- Ostia... baina hori norentzako oparia izan zen, Irantzurentzat edo bere mutilarentzat?
- Irantzurentzat, jakina! Imajinatu duzu inoiz ze irudi ederra! Hiru mutil zure aurrean, haien artean gauzak egiten eta zu han...
- Baina gutxienez... parte hartuko zuen, ezta?
- Je, je... Noski, noski... Ikuskizunaz goxatu ondoren bere txanda izan zen. Orduan bai izan zela bere opariaz goxatzeko unea...
- Eta nola antolatu zuen hori guztia? Zeren eta benetan zaila izan behar da...
- Zaila? Ke ba! Begira, mutil horietako bat hartu eta ohean etzanarazi zuen. Gero bere gainean jarri eta mutilaren zakila goxo-goxo barrura. Bestea Irantzuren aurrean belaunikatu zen eta zakila aho parean jarri zion, neskak ongi xurgatu ahal izateko eta zulorik sektretuena eta goxoena, atzekoa hain zuzen ere, bere mutilarentzat utzi zuen, jakina... Imajinatzen? Ahoa ur egiten zait...
- Joe... ba ez dakit, niri zaila egiten zait imajinatzea... Eta gainera, bere mutilak nondik atera zituen beste mutilak?
- Ba... hori ez dakit... lagunak, ezagunak... edo kontratatuko zituen, batek daki! Baina egi bihurtzeko fantasia ederra iruditzen zait niri behintzat... Ufff! Guztiz bustita nago oraintxe bertan... uste dut komunera joango naizela...

1 comentário:

Anónimo disse...

haien artean pozik izango nintzakete !