-Kabareta beltzak urte bat bete du, orain ohartu naiz- esan nion Ikerri
- Urte bat... ba denbora dexente da hori, ezta?
- Bai, denbora nahikotxoa...
- Eta garai hauetan... zer da gehien gogoratzen duzuna?
- mmmmm, ez dakit- pentsakor geratu nintzen- agian euskal neskarekin izandako elkarrizketa beroak eta fantasien trukaketa...
- a bai?
- Uste dut baietz... Beste kontu batzuk egon dira, baina hori izan zen garairik politena...
- Baina ezagutu zenuen?
- ... zuri esango dizut, ba!
- Tira, tira... ez baduzu nahi ez esan... dena den pozten naiz zure urtemuga honetaz eta ziur nago euskal neska ere poztuko dela...
- Hala espero dut nik ere...
04/09/2008
Subscrever:
Enviar feedback (Atom)
2 comentários:
ZORIONAK urtetxo honengatik!!!
Segi horrela urtez-urte!!!
Mila esker...
Enviar um comentário