31/12/2012

Lotuta

Ohean lotu zaitut, hankak eta eskuak, buruz behera. Logelatik ibiltzen naiz, astiro, biluztu bitartean, zure gorputza behatu bitartean, nire menpe zaitut, guztiz. Biluztu naizenean ohe gainean jartzen naiz, belauniko, eta mingainarekin zeharkatzen dizut sorbaldak, bizkarra, ipurmasailak... Eta esku batekin, zabal zabalik, zaplastako ederra ematen dizut ipurmasailean, eta gehiago eskatzen didazu, eta gehiago ematen dizkizut. Berotzen zaizkizu ipurmasailak. Buruarekin jaisten naiz eta hozka txikiak ematen dizkizut oinetan, eta handik, hozkaz hozka igotzen hasten naiz, zure hanketatik zure izterretatik, alura iritsi gabe, eta operazioa errepikatzen dut behin eta berriro, zure desira areagotuz. "Larrua jo nazazu" erregutzen didazu orduan, oihuka. Eta beste zaplastako bat eskaintzen dizut. Orduan, zakilaren burua kokatzen dut zure alutxoaren sarreran, eta bertan geratzen naiz, zakila mugituz, baina sartu gabe, zure beheko ezpainak zakilarekin laztanduz. "Sartu, sartu hondoraino!" oihukatzen didazu. Baina oraindik ez. Oraindik ez da momentua heldu. Bibragailu bat ateratzen dut eta jolasa errepikatzen dut, zure alutxoaren mugetan. Eta azkenik barrura sartzen dizut bibragailua. Eta zure barruan jolasten geratzen naiz tarte batez. Gero, bibragailua atera eta uzkira eramaten dut. Eta berriro ere uzkiaren sarreran jolasten geratzen naiz, tarte batez, eta gero zure ipurdi barruan sartzen dizut bibragailua, esku zabalarekin zaplastako pare bat eman bitartean. "Ongi portatzen ari zara", esaten dizut "eta sari berezia eskuratu duzu". Atzean nago, ez nauzu ikusten. Baina zarata entzuten duzu, kajoi bat ireki dudala. Orduan nabaritzen duzu nire gorputza zurearen gainean jartzen ari naizela. Eta bi zakil sentitzen hasi zara zure bi zulotxotan. Silikonazko bat alutxoaren sarreran, haragizkoa uzkian. Bai, zakil-gerrikoa nik neuk jantzi dut gaur, eta penetrazio bikoitza eginen dizut, urteko azken eguna ospatzeko-edo. Zakil gerrikoa nire zakilaren azpitik jarri dut eta silikonazko zera hori zure aluan hasi da sartzen, nire zakila zure ipurdian sartzen hasi den une berean.
Oihuka, intzirika ari zara. Gogor bultzatzeko erregutuz, zaplastako gehiago eskatuz. Eta ni, nire bi zakilekin, eskaintzen dizut txortaldi eder-ederra, eta zu bete-beteta zaude, bai ipurdian, bai alutxoan, ezin mugituz, baina goxatuz. Bi aldeetatik korritu egin zara. Eta ni, zure ipurdian hustu dut nire kargadorea... Eta eder ederra izan da, zu modu bikoitzean larrua jotzea...

25/12/2012

Korridorean

Korridorean agertu da neska, strap-on, zakil-gerrikoa armaturik. Eta bertan harrapatu du mutila. Hormaren kontra jarri, galtzak belaunetaraino jaitsi eta atzetik eman dio gogor, gogotsu, eskuarekin zakila astindu bitartean. Mutilaren sexu gogoak asetu ditu, eta husturik utzi du, plazerez husturik. Gustora, erabat gustora. Aspaldi nahi zuelako sodomizatua izatea. Neska ere gustora. Aspaldi nahi zuelako mutilari sodomizatzea. Edonoiz errepikatzeko modukoa, korridorean bertan baldinbada ere...

23/12/2012

Aspaldiko partez jaso nuen Loreren gonbita. Etxera gonbidatzen ninduen kafetxo bat hartzeko baina, era berean, jolasteko gogoa zuela ere aitortu zidan. Hori dela eta, ni ere gogotsu iritsi nintzen bere etxera. Sofan eseri ginen. Ederra ikusi nuen eta, kafea hartu bitartean, egunean jarri ginen gure kontuekin. Gero, momentu batean, esan zidan: - Denbora honetan guztian, hitz egiten ari garen bitartean, plug bat izan dut ipurdian sartuta, plug eder bat ipurdia zuretzako prestatzeko asmoz. Hitz soil horiekin, galtzontzilo barruan astindu eder bat nabari nuen nik. Tente jarri zitzaidan zakila eta Lore ohartu zen eta irribarre maltzur txiki bat egin zuen. Halexe esan nion nik: - Biluztuko zara eta plug hori erakutsiko didazu? - Nola ez- esan zidan- zu ohean eseri eta ikusi, besterik ez duzu egin behar. Ohe ertzean eseri nintzen. Lore atorra eta bularretakoa erantzi zituen astiro-astiro. Gero, galtzak eta tanga fin batekin geratu zen. Orduan nabari nuen tangaren azpian plug bat zeramala, ipurditxo borobil ederrean sartuta. Niregana hubildu zen, zutik, niri bizkarra emanez jarri eta: - Tanga jaitsiko didazu, mesedez?- Esan zidan. Nik kontu handiz, eta lasaitasun handiz tanga erantzi nion. Plug-a ongi ongi sartuta zeukan ipurdian. Eta ez zen plug txikia, ez, ertaina behintzat bazen, eta horrelaxe esan zuen Lorek: - Zer uste duzu, plug horren ordez zure zakila kolpe batez sartuko zaizula nire ipurditxoan? Nik baietz egin nion buruaz. - Baina oraindik ez- jarraitu zuen- oraindik sufriarazi behar zaitut pixka bat, zure zakila nire ipurdi barruan irudikatzen duzun bitartean... Belauniko jarri zen nire aurrean eta arropa erantzi zidan. Guztiz biluzturik utzi ninduenean nire potroekin hasi zen jolasten, eskuekin, mingainarekin... Eta tarteka nire zakila jaten, kolpe txikietan, nire desira areagotuz. Ni, hasieran erdi etzanda geratua nintzen ohean, baina gero, gorputza aurrera makurtu eta Lorek zakila jaten zidan bitartean, esku bat erama nuen bere ipurdira eta pluga hor barruan mugitzen hasi nintzen. Intzirika hasi zen bera.


- Ezin dut gehiago- esan nion- jarri ohean, mesedez, ahoz gora. - Hori da entzun nahi nuena- esan zidan irribarretsu- ahoz gora esan duzu? - Bai, ahoz gora. Ohean etzan zen, esan bezala, ahoz gora. Ipurdia ohe ertzean jartzeko esan nion, eta hankak igotzeko. Ni belauniko jarri nintzen orduan, ohe aurreran. Bere hankak hartu eta nire sorbalden gainean jarri nituen. Horrela egonda, pluga nire eskuekin ateratzen hasi nintzen, poliki. Eta plug guztia ateratzean, ipurtzuloraino hurbildu nuen nire zakila. Guztiz dilataturik zegoen Lore eta, berak esan bezala sartu nion zakila: kolpe bakar batez ipurditxoaren hondoraino. - Bultzatu, kabroia, bultzatu ongi!- oihukatu zidan orduan- larrua jo nazazu! Irekidazu ipurdia! Eta ni bultzaka hasi nintzen, ero moduan, Loreren begietara begiratu bitartean, eskuekin bere ipurmasailak gogor heldu bitartean, bultzaka, ipurdi eder horren barnean, bere hanken pisu ederra nire sorbaldetan nabari bitartean. Eta horrela korritu ginen biok, intziri orgasmiko izugarri batean...

22/12/2012

69 baino gehiago

69 baino gehiago eskaini genien atzo geure buruei. Nire zakila zure ahoan, zure alua nirean. Eta bitartean, atzamar bat sartzen nizun nik uzkian, zirkulu ederrak egiten. Zuk berriz, bibragailu bat sartzen zenidan ipurditxoan, aurrera eta atzera, bibrazio ederra eskainiz. Inoiz eskaini didaten 69rik ederrena, osatuena, gozagarriena... Eskerrik asko eta... nahi duzun arte!

20/11/2012

Basati

Izan zaitez basati. Larrua jo ezazu nire ahoa, larrua jo nire ipurdia, izan zaitez basati, zakil gerrikoa jantzita agindu nazazu, goxa nazazu, zabaldu nire ahoa, zabaldu nire uzkia, basatiki, behin eta berriro, aseturik geratu arte, izan zaitez basati, piztiak bezala, jarri nire gorputza dantzan zure agindupean, jarri nire gorputza dardarka zure basatikeripean, izan zaitez basati eta larrua jo nazazu behin eta berriro ahoan, ipurdian, basatiki... izan zaitez basati

12/11/2012

Jasotako argazkiak

"Nire argazkiak bidaltzen dizkizut goza dezazun, goza dezazuen, nik gozatu dudan bezala. Muxu hezeak guztiontzat". 

E.

05/11/2012

Goiza

Goizean, ohean, nire ondoan etzan zara, arropa guztia erantzi didazu eta edredoiarekin nire gorputz biluzia estali. Aurrean leihoa daukagu, eta kalean entzuten da euri finaren soinua. Zuk kamisetaz eta kuleroaz jantzita zaude. Eskuak olioz bete dituzu eta nire gorputza zure eskuekin errepasatzen hasi zara. Buruz behera nago eta lepoan hasi zara, sorbaldak, bizkarra, hankak, ipurdia… Ipurdira iristean, esku batekin ireki dizkidazu ipurmasailak eta beste eskuarekin atzamar bat sartu didazu uzkian. Hor barruan jolastu eta berriro masajearekin jarraitu. Buelta emateko eskatu didazu gero, buruz gora. Eta, nolabait, ibilbidea errepikatu duzu: lepoa, sorbaldak, bularra, sabela, hankak, barrabilak… Azkenik zakila hartu didazu, goxo, motel. Olioz bete didazu eta zure eskuekin mota guztietako mugimendu lasaiak egin dituzu, nire aurpegia begiratu bitartean. Eta aurpegiak esan dizu mugimenduak noiz azkartu edo noiz moteldu. Jolasa denboran luzatu nahi baituzu. Eskua zakilaren oinarrian jarri eta zakila estutu. Gero, olioz lagundurik puntaraino igo eta esku osoarekin zirkuluak egin dituzu nire zakilburuaren inguruan. Gero, zakilburua gogor estutu eta kolpe batez azala beheraino jaitsi. Ondoren, barrabilak laztandu eta berriro zakilari ekin, mugimendu berdinekin. Ni korritzear egon naiz ez dakit zenbat alditan, eta azkenik belarrira xuxurlatu didazu: utzi eramaten, eskainidazu zuku hori… Eta korritu egin naiz zure eskuen lanari esker. Goxo geratu gara ohe barruan eta loak hartu gaitu. Gozatua da goizeko loaldi hauek. Ez dakit zenbat denbora pasatu den, baina, bat-batean, zerbait nabari dut nire hankartean, edredoiaren azpian. Han zaude zu kokatuta, eta ezpainen artean nire zakila hartu duzu. Zakil osoa sartu duzu ahoan, baina orain ez da zaila izan, lasai-lasai baitzegoen. Baina ahoan behingoz sartuta ez zara mugitu eta zakila zure aho barruan nola handitzen den hasi zara sentitzen. Eta segundo azkar batzuetan nire zakilak bete zaitu ahoa. Eta zuk berdin jarraitu, mugitu gabe, aho guztia bete-betea, gustura. Mingaina da mugitzen hasi zaren muskulo bakarra. Baina lan bikaina egiten du zure mingainak. Burua altxatzeko keinua egin dizut nik, baina ez nauzu utzi, oherantz bultzatu dituzu nire aldakak eta zakila modu berezi horretaz jateari eutsi egin diozu. Eta zakila jan bitartean nire eskuak zure eskuekin bilatu eta zure buru gainean jarri dizkidazu. Eskuak jarri dizkizut buruan eta, une berean, korritu egin naiz zure aho barruan, bero, goxo… Eta zuk berdin jarraitu duzu, nire zukua irentsita, ahoa kendu gabe, zakila zure aho barruan nola jaisten zaidan nabaritu bitartean. Ederra da horrela esnatzea…

09/10/2012

Bidali didazun kantarekin dantza berezi bat irudikatu dut,
zure gorputz biluzian ene mihi soltearekin dantzatu beharreko kanta, hain zuzen ere...

Kanta jarri eta zure gorputza mugitu bitartean biluztu zaitut
astiro, musikaren erritmoa jarraituz, zure gorputza behatuz

Guztiz biluzik geratu zarenean ohean etzanarazi zaitut
eta ni hasi naiz biluzten, zure aurrean

Biok biluzik gaudela, dantzari ekin diot mingainarekin
zure oinetan hasi belaunetaraino, belaunetatik izterretaraino,
plazeraren mugaraino,

handik salto egin eta zure belarrietan paratu,
zure ezpainak busti, musikatu,
zure lepoari erritmoa jarri,

eta jaitsi, jaitsi zure titiburuetaraino
eta titiburuak listuaz inguratu
eta mihiaz erasotu, jan, dastatu, dantzatu,

sabela, zilborra, gerriak
ibilbidean topatu ditut,
izterretaraino berriro salto egin
eta handik, poliki poliki igotzen hasi
zure alutxoraino
eta aluaren inguruan dantzatu,
mihi soltearekin
eta zu erotu,
inguruan ibili baina ez sartu
eta erotu
eta azkenik sartzeko erregutu didazu,
eta oraindik itxaron behar izan duzu,
baina gero bai, gero dantza eraman dut
mihiaz zure alutxoaren barruraino,
eta kanta behin eta berriro entzun dugu
eta minutu luzeak eman ditut zure barruan,
mihia mugitzen utzi gabe,
zure alua dastatuz,
gaur nire plazera zurea baita,
gaur nire plazera zurea baita...

16/09/2012

Leihoan

...eta ordudanik ezberdin ikusten dut hiria, aurreko etxeetako leihoak, kaleak eta argiak...

15/09/2012

28/08/2012

Beroari aurre egin!

Kalean bero ikaragarria egin du. (Oraindik nabaritzen da)
Edurnek idatzi dit kontatzeko nola egiten dion aurre sargoriari.

"biluzten naiz, eta etxeko zereginak horrela egiten ditut,
guztiz biluzturik.
Nire gorputza behatzen dut ispiluen aurretik pasatzean
eta, noizbehinka, laztan goxoak eskaintzen dizkiot nire buruari.
Horrela, kanpoko beroa desagertzen da eta barrukoa pizten hasten naiz.
Haizegailua jartzen dut orduan, aulki bati begira, eta piztu.
Aulkiaren gainean belauniko jartzen naiz ni, haizegailuari nire ipurdia eskainiz.
Eta ipurdia freskatu bitartean, plug lodi bat hartzen dut eta plugarekin jolasten dut
nire uzkiaren inguruan, barruraino sartu arte.
Barruraino sartu ondoren, han barruan sartuta uzten dut, eta sentitu.
Orduan aurreko etxeko leihoan norbait ari dela begira iruditzen zait,
baina ez zait axola. Edo agian bai, baina gustukoa dut...
Esku bat eramaten dut alura eta laztandu, beste eskuarekin pluga nire ipurdi barruan
mugitu bitartean. Eta korritzen naiz, eta gustura sentitu, sargoriaz ahazturik..."


23/08/2012

Argizaria

Motel irristatzen da argizaria zure ipurmasailen gainean
bero dago, baina ez du erretzen
eta sentsazio berezia da, argizarizko tantez zure gorputz biluzia janztea
zu, tantaz tanta, bero goxo hori sentitu bitartean

Gero, gogor eginen dugu larrua jo
argizari guztia zure gorputzetik desagertu arte...

26/07/2012

Mendeku goxoa

Kamiolariari espektakulu hura eman ondoren, "urtean behin" gutxiengo hori gainditu eta deitu zenidan.
Proposamen zikin bat zeneukan niretzat eta baietz ala ezetz erantzun behar nizun, jakin gabe.
Baietz erantzun nizun eta zure etxean egin genuen hitzordua.
Zure etxera iristean han zeunden zu eta mutil bat, Alain, zure lagun bat, nik ordura arte ezagutzen ez nuena.
- Baietz erantzun didazu- esan zenidan -beraz orain atzera ezin bota, e?
Aulki batean eseri nintzen eta zu Alain hasi zinen biluzten.
- Lehen berotuko zaitut- esan zenidan.
Eta Alain biluztu eta bere zakila jaten hasi zinen.
Horrela tarte bat egon ondoren niregana etorri eta ni ere biluztu ninduzun.
Alain etorri zen zurekin, nire aurrean belauniko jarri eta zuk nire zakila eskuarekin hartu eta zure lagunaren ahoari eskaini zenion. Zakila jan zidan Alainek, zuk gidatu bitartean.
Ni bero-bero jarri nintzen eta orduan esan zenion Alaini zutik jartzeko eta niri, bere aurrean, belauniko jartzeko.
Belauniko jarri nintzen Alainen zakilaren parean.

- Jan ezazu zakil goxo hori!- esan zenidan.

Nik zakila jaten hasi eta ohartu nintzen zu, nire ondoan belauniko, baina guztiz jantzirik, bero bero zinela.

Orduan jarraitu zenuen:

- Kamiolariari eman genion espektakuluaz oroitzen zara?

Baietz egin nion buruaz.

- Ba... antzeko espektakulua ikusi nahiko nuke gaur nik...

Alaini keinu bat egin zenion buruaz eta honek atzera egin zuen pixka bat, zakila nire ahotik atereaz. Zu jarri zinen nire atzean eta, atzetik, zure eskuekin ireki zenidan ahoa.

- Atera mingain hori! - esan zenidan.

Horrela, Alainek jarri ahal izan zuen bere zakilaren punta nire mingainaren gainean eta, esku batekin bere zakila astintzen hasi zen.

- Ikusi nahi dut nola korritzen den zure aurpegiaren gainean.... !- oihukatu zenidan.

Eta bat-batean Alain korritu egin zen nire ezpainak, nire aurpegia, nire lepoa eta zure eskuak bustiz...

10/07/2012

Ur azpiko fantasiak

Atzo gauean helarazi zenidan zure azken fantasia.
Submarinismoa egin nahi duzula, biluzik:
uretan murgildu eta lau hankatan jarrita
atzetik zakila sentitu nahi duzula,
zure barruan, zure ipurmasailetan joka,
ur azpian larrua joz,
animaliak bezala,
libre, basatiak, goxo
eta egunen batean submarinismoa egitera
gonbidatuko nauzula
eta nik uste dut
zure gonbita onartuko dudala...

07/07/2012

Sexu azkarra (II)

Iruñean geunden atzo, sanferminetan. Gauean suak ikustera larre lasai bat bilatu genuen, hiriko harresien artean. Ardo botila bat lagunduta. Eta txoko horretan geundela bikote bat ikusi genuen, edozertarako prest.
Mutila ia ia biluzik. Neskari praka jaitsi, kamiseta titietaraino igo eta tangatxoa alboratu zion. Neskak eskuak harresiaren gainean bermatu eta ipurdia eskaini zion mutilari. Bero zeuden. Bero jarri ziguten.
Ikusi ere ikusi gintuzten. Halere aurrera jarraitu zuten naturaltasun osoz. Mutilak atzetik eman zion neskari. Eta su artifizialak lehertu bitartean, lehertu ziren haiek ere. Goxoago sartu zitzaigun guri ardoa, plazerezko intzirien artean. Sanferminak horrelakoak dira. Gaur ere Iruñean. Bukatuko dugu guk geuk harresien artean? Batek daki...

02/07/2012

Sexu azkarra?


Gorputzak, batzuetan, lasaitasuna eskatzen du azalak laztanez zeharkatzeko eta sentsualitatea astiro astiro sexu bihurtzeko. Beste batzuetan, berriz, sexu azkarra eskatzen du gorputzak, komunaren batean, edota autoan, atzo bezala.

Arratsaldean pote bat hartzeko geratuak ginen, aspaldiko partez. Denbora dexente elkar ikusi gabe. Lehen noizean behin liatzen ginen, “urtean behin” behintzat, hala erabaki baikenuen, loturarik gabe, plazer hutsagatik. Baina uste dut oraingo honetan urte bat baino gehiago ere pasatua zela.

Atzo arratsaldean elkartu eta, hasieran ez genuen horretaz mintzatu. Elkarren begiradarekin topo egiteko gogoa geneukan, eta bestearen keinuez eta irribarrez goxatzen egon ginen. Eta bizitzaz hizketan, munduaz, gutaz… zer dakit nik!

Baina gero bai, gero gaia atera zen. Ez dakit nork jarri zuen mahaiaren gainean, baina gaia atera zen eta sexuaz hizketan hasi ginen. Eta hitz egitearekin batera biok berotzen hasi ere. Agian gehiegi ezagutzen diogu elkarri, eta biok bagenekien nola bukatuko zen hizketaldia.

Taberna batean geunden, eta komuna etorri zitzaigun burura. Baina jende gehiegi zegoen atzo tabernetan, futbolari adi, horrexegatik tabernatik atera eta autoa hartu genuen.

Nik gidatu bitartean zuk kremailera jaitsi eta sliparen gainean zakila laztantzen hasi zinen. Eta tarteka zure soineko motza izterretaraino igo eta eskua pasatzen zinen zure kulerotxoaren gainetik.

Bero bero iritsi ginen industri poligono batera. Kalean inor ez, eta are gutxiago poligonoan. Autoa gelditu, eserlekuak atzerantz bota eta zure izterren gainera makurtu nuen burua. Soinekoa gerrikoraino igo nizun eta mihia zure kuleroaren gainean jarriz, telatxo fina hasi nintzen bustitzen, aluaren inguruan. Mingainarekin guztiz bustita utzi nizun kulerotxoa, zure desira areagotuz.

Zuk burua altxarazi zenidan gero, eta zurea makurtu zenuen nire hankartearen gainera.
Prakak eta slipa jaitsi, esku batekin barrabilak hartu, bestearekin zakila eta ahoarekin irentsi zenidan zakila. Eta bitartean, nik, ahal bezala, esku bat eraman nuen zure ipurditxora. Eskua kuleroaren azpitik sartu eta zure uzkiarekin hasi nintzen jolasten.

Orduan ohartu nintzen, albo batean kamioi bat zegoela. Eta barruan kamioi-gidaria, noski, guri adi-adi begira. Matrikulagatik atzerritarra zen, Europa ekialdekoa-edo.
Burua altxarazi nizun eta zuk ere kamiolaria ikusi zenuen. Baina, bat-batean, irribarre zabal batez, “mesedez jarraitzeko” keinua egin zigun.

Zuk ere barre egin zenuen eta halaxe esan zenidan:

-         Espektakulo pixkat emanen diogu, bai?

Nik baietz egin nizun buruaz, baina egia esateko ez nekien zer espektakulo mota eman nahi zenion.
Bat-batean autoko atea zabaldu zenuen eta kanpora atera, kamioa zegoen aldean. Soinekoa erantzi gabe, kuleroa erantzi zenuen. Soinekoa, hori bai, gerrietaraino igota.
Ni oraindik auto barruan nengoen, galtzak orkatiletan nituela. Zuk berriro makurtu zenuen burua nire hankartera, eta zure ipurdiaren irudi ederra kamiolariari eskainiz, nire zakila jaten jarraitu zenuen.

Eta horrela segundo batzuk egon ostean, espektakuloak jarraitu behar zuela bururaru zitzaidan niri. Burua altzarazi nizun, galtzak eta slipa igo eta ni ere kanpora atera nintzen.
Zu autoaren kontra jarri zintudan. Kamiolariaren aurpegia aurrez aurre geratzen zitzaizun. Orduan zure aurrean belaunikatu nintzen eta zure alutxoa jaten hasi nintzen, zure eskuekin nire burua mugitzen laguntzen zenidan bitartean, eta kamiolariari begiratu bitartean.
Nire ahoan korritu zinen.
Gero ni altxarazi eta zu jarri zinen belauniko nire aurrean. Kremailera berriro ireki eta zakila atera zenuen, aho hondoraino sartu eta kolpe basatiez hasi zinen jaten, eskuekin nire gerriak heldu bitartean. Eta ni korritzear nengoela nabari zenuenean zure aurpegian korritzeko eskatu zenidan, espektakulo eder honi amaiera ikusgarria emateko. Burua atzerantz bota zenuen, ahoa ireki eta mingaina atera. Eta kamiolariari begiratu, noski.
Eta ni, eskuarekin zakila gogor hartu eta astintzen hasi nintzen, zire zakil burua zure mihi-puntan bermatuta. Gogor astindu, gogotsu. Eta korritu egin nintzen zure mihiaren gainean, zure ezpainen artean. 


Zuk barre egin zenuen, altxatu eta muxu luzea eman zenidan. Eta zeharka begiratuta kamiolaria ere masturbatzen eta korritzen ari zela ikusi zenuen… Sexu azkarra izan ote zen ez dakit, baina zikin-ederra ziur…

Eta orain… beste urte bat itxaron behar? Batek daki…

29/06/2012

Asteburu luzea (azken gaua)


… Azken gaua igarotzeko Lore eta biok geratu ginen bakarrik landetxean.
Biluzteko esan nion, den dena tanga izan ezik.
Lore biluzten hasi zen, mugimendu motelekin, nire aurrean.
Eta esan bezala, tanga izan ezik, beste jantzi guztiak erantzi zituen.
Ni aulki batean nengoen eserita, guztiz jantzita.
Belauniko jartzeko agindu nion, baita niregana hurbiltzeko ere.
Orduan, nire praka askatzeko esan nion, baita jaisteko ere.
Praka askatu eta sliparekin batera orkatiletaraino jaitsi zidan.
Nire zakila geratu zen airean, gogortu bitartean.

-         Ukitu nahi duzu?- galdetu nion.

Baietz egin zidan buruaz eta eskuekin hartu zidan zakila eta laztantzen hasi.

-         Ardo pixkat behar dugu- esan nion.

Nire ezpainak ardo kopa batez busti, burua bere ezpainetara jaitsi eta muxu luzea eman nion.
Gero, ardo pixkat bota  nuen nire zakilaren puntatik beherantz eta handik edateko eskatu nion.
Zakila eskuekin hartu, ezpainak zakilburuan jarri eta ardoa edateari ekin zion, gogotsu.

-         Ongi garbitu- gaineratu nuen.

Eta egia esateko oso ongi garbitzen ari zen, zeren eta ni korritzear utzi ninduen. Horregatik gelditzeko agindu nion eta hauxe esan:

-         Orain buelta eman, belauniko jarraitu, baina burua lurreraino makurtu.

Lorek buelta eman zuen, beste aldera begira, burua lurreraino makurtu eta ipurdia altxatu zuen.
Ni ere biluztu nintzen eta belauniko bere atzekaldean kokatu.
Ardo botila hartu eta bere bizkarraren gainean botatzen hasi nintzen. Eta ardoa irristatu bitartean eskuekin bere bizkarra masajeatzen hasi. Lepotik ipurmasailetaraino. Ipurmasailetatik leporaino.
Masaje ondoren, ardo pixkat gehio bota nion ipurmasailen artean, tangaren gainean, uzkiraino irristatzen.
Bere eskuekin ipurmasailak irekitzeko agindu nion, eta ireki zituenean, nire eskuekin tangaren haria altxatu eta nire ezpainak hurbildu eta uzkiaren inguruko ardoa edaten hasi nintzen, gogotsu.
Orduan, postura berean, ispiluaren aurrean jartzeko esan nion. Logelan ispilu luze bat zegoen, armairu batean. Eta Lore, nire argibideak jarraituz, ispiluaren aurrera mugitu zen, eta lau hankatan geratu. Aurpegia altxatu zuen ispiluaren pare-parean geratu arte.
Tanga belaunetaraino jaitsi nion, zakila ardoaz busti eta alutxoan sartu nion kolpe batez. Xuabe sartu nintzen bere barnean. Eta alutxoan sartu bitartean atzamar batekin jolasten ari nintzen bere uzkian.
Gero, alutik atera eta zakilburua jarri nion uzkiaren sarreran. Lorek eskuak altxatu eta ispiluan bermatu zituen, bazekielako orain gogorra bultzatu beharko nuela. 


Eta halaxe izan zen. Nire zakilburua bere ipurdian sartzen hasi nintzen. Baina ez nuen presarik. Alde batetik, zakila nola hondoratzen zen ikusteko gogoa nuen, eta bestetik ispiluan bere aurpegia ere ikusteko irrikan nengoen.
Eta zakila, poliki poliki, ipurditxoan hondoratu bitartean, ardo tantak botatzen nituen uzkia eta zakilaren gainean. Eta behingoz bere barru-barruan sartuta, ardoa utzi, eskuak bere ipurmasailen gainean gogor jarri eta mugimendu azkarragoekin hasi nintzen bultzatzen. Horrela egon ginen tarte labur batez, gustura, piztiak bezala larruak jotzen, Lore korritu arte. Eta Lore korritu zenean, (ni ere puntuan nengoela) bere ipurditik atera, zakila ipurmasailen artean jarri, eskuekin ipurmasailak nire zakilaren gainean estutu eta aurreko mugimenduekin jarraituz korritu egin nintzen, Loreren bizkarraren gainean, ardoa eta nire zukua bere bizkarrean nahasiz…

27/06/2012

Uda

Uda iritsi da eta izugarrizko beroa egiten du egun hauetan.
Biluzik ibiltzen naiz etxetik eta zure begiradaz oroitzean
tente eta gogor hasten naiz jartzen

Zure gorputz biluziaz oroitzen naiz, zure kurbez
zure ezpain bustiez, zure ipurmasailez,
behin baino gehiagotan bidalitako kontakizunez...

eta oraindik eta gehiago gogortzen zait zakila,
baina ez dut ukitzen,
gaur ez,
ez dut ukitu nahi,
eta leihora hurbitzen naiz
gogor, tente,
zure eskuen, zure ezpainen,
zure aluaren, zure bularren,
zure ipumasailen, zure uzkiaren
zain nagoelako...

udari ongietorria emanez...

20/06/2012

Lizar jolas beroetan


 Aspaldi elkarrekin egon gabe, edo motel pasatu zait denbora, ez dakit. Tenpoen pertzepzioan galduta ote nago, edo agian, duela denbora asko urperatu nuen erlojuaren eragina jasotzeari utzi eta taupadak besterik ez ditut jarraitzen orain.
  Zure lanetik gertu dagoen eguneko menuak ipintzen dituen jatetxe batean bazkaltzeko elkartu gara, mendi partean dagoena eta beirategi handiak dituena. Oso argitsua da tokia eta bertan biltzea izugarri gustatzen zait, argiak zabaltasun ederra ematen baitigu.   Elkartu, ezpainen ertzetik gertu muxu pausatua eman, besarkada luze bat eta jatetxera sartu gara.

  Bazkaltzen genuen bitartean pasarte desberdinen inguruan hitz egin dugu; hau eta beste gertatu, bestea eta hangoa suertatu... eta par egin dugu, eta serio jarri gara tarteka eta berriro parra etorri da. Eta beti bezala begiratzen nauzu, eta beti bezala begiratzen zaitut, behin nahi gabe erabaki genuen bezala. Eta beti bezala bero jarri naiz. Ez duzu deus berezirik esan baina berotu naiz eta nire maltzur aurpegia jarri dizut. Nahi gabe eskuarekin belauna ukitu egin didazu eta orduan gehiago berotu naiz.

- Gauza bat proposatu nahi dizut. - Esan dizut orduan.
- Zure esanetara jefa! - Erantzun didazu.
- Zurekin txortan egin nahi dut, oraintxe bertan gainera.
  Par egin duzu eta...
- Baina gelak ispilu handi bat eduki behar du ohearen aurrean, nire atzean zaudela larrua nola jotzen didazun ikusi nahi dut eta.
- Motel polit bat ezagutzen dut hemendik gertu, goxoa da eta gustatuko zaizula uste dut.

  Logelak ohe handi bat dauka eta ohearen aurrean ispilua, ni eskatu bezala. Neu material berezia eramana neukan aurretik ere gogotsu bainengoen.

- Ohean eser zaitez eta begiak itxi – Eskatu dizut. - Komunera nihoa, sorpresatxo bat prestatuko dizut eta. Gauza bakarra esango dizut, gure motxila ekarri dut.
  Irri egin eta txintxo txintxo ohearen ertzean eseri zara. Motxila irekita zure ondoan ipini dut baina zeu ez zea konturatu.
  Bularretakoa eta aldaken beheko partean kokaturik ipintzen den mediak eusteko balio duen enkajezko gerriko antzekoa jantzita atera naiz, ipurdia eta alua modu finean depilatua airean. Ah! Antifaze txuri txiki bat ere ipinita atera naiz.
  Zure ondoan eseri eta zera xuxurlatu dizut...
- Gaur zure putatxoa izan nahi dut, baina zeu egongo zara nire menpe, nire esanetara. Nire desioen bitartez zureak egi bihurtuko ditut.
 
Burua mugitu duzu, urduri eta bero jartzen hasia zara jada. Zure aurrean belauniko jarri eta praken gainean hankartea ukituz hitz egiten jarraitu dut.

- Basatia izan behar zara. Zure mingain goxoarekin jada bustita dagoen alutxoa jaten ikusi nahi dut, zure hatza uzkian sartu... bidea egiteko. Motxilatik uzkia prestatzeko tramankulu goxo batzuk ekarri ditut. Erabiltzen jakingo al duzu?
  Buruarekin baietz esan didazu eta begiak ireki dituzu. Zure aurrean nago, zutik, erdi biluzik maskara zuriz eta lentzeria gorriz erdi estalita.

  Zutik jartzeko eskatu dizut. Poliki-poliki kamiseta kendu dizut eta prakak jaitsi, zure aurrean belaunikatu naiz eta jada gogor-gogorra dagoen zakila jaten hasi naiz. Soinu gorrak bota dituzu eta burua eskuekin hartu didazu erritmoa markatuz.





  Gorantz begiratu eta zakila ezpainen aurrean dudala zera esan dizut.
- Zure putatxoa naiz gaur, badakizu zer nahi dudan. Ispilua, atzetik bidea irekitzeko behar dugun guztia daukagu, orain, nahi duzun moduan egin ezazu kabroia.

  Muxuka hasi gara eta ohearen gainean etzan egin nauzu beherantz begira. Hatzekin zer edo zer idatzi duzu nire bizkarraren gainean eta ipurdia gorantz igotzeko agindu didazu.

  Plug motz eta potoloa duzu esku artean, eta ohean beste plug fin eta luzeago bat...


Lizar

05/06/2012

miauka

Katu itxura daukazu udako gauetan
biluzik miauka egiten duzunean
bihotz formak osatzen ditu zure gorputzak
eta maltzurki mugitzen dituzu aldakak,
ipurmasailak altxatu bitartean,

eta ni, zuregana hurbildu
eta bizitza bultzatzen dut
zure barruan, gerri-kolpeekin...

01/06/2012

zure etxean

Iritsi naiz zure etxera. Tartetxo bat hizketan egonda eta ardo bana hartu ondoren galdetu didazu ea prest nagoen jolasarekin hasteko. Baietz erantzun dizut. Arauak adostu ditugu. Limiteak.
Ondoko gelara joateko esan didazu, bertan biluzteko eta zuregana biluz biluzik itzultzeko.
Zuk esan bezala, ondoko gelan biluztu naiz, eta horrela agertu naiz zure aurrera.
Zu, berriz, izterretaraino iristen zaizkizun mediak jantzi dituzu, takoidun zapatak, minigona, eta corsè estua. Ederra zaude.
Gelan sartu eta belauniko jartzeko agindu didazu. Ni belauniko jarri eta eskuak lotu dizkidazu atzean.
Strap bat, zakil gerriko bat atera duzu eta zure gerrian lotu. Aulki batean eseri zara eta belauniko hurbiltzeko esan didazu, eta zakila jateko, gogoz jateko ere. Eta silikonazko zakila jaten dudan bitartean eskuak jarri dizkidazu buruan, eta beherantz bultzatu.

- Gustukoa duzu, baitez?- Errepikatzen didazu. Eta nik, zakila ahoan dudala, baietz egiten dizut buruaz.

Gero, strap kendu eta hankak zabaldu dituzu nire aurpegiaren aurrean. Kulerorik ez duzu, eta zure alu rasuratua jateko agindu didazu. Eta agindua bete dut, berriro ere, zure eskuen laguntzarekin.

Gero, eskuak askatu dizkidazu eta zoruan etzateko esan didazu. Zoruan etzanda nagoela, eta zu oraindik aulkian eserita, zure oinekin hasi zara nire zakila astintzen.

Ondoren altxatu egin zara. Besoak gora jartzeko agindu didazu eta horrela egonda eskuak lotu dizkidazu berriro. Minigona altxatu eta nire aurpegiaren gainean eseri duzu zure alu biluzia. Eta zure zukua arnasteko agindu didazu. Eta arnastu egin dut, gogotsu.
Beste aldera jarri zara begira, geroxeago, eta orduan zure uzkia milakatzera behartu nauzu, zure eskuekin nire zakila estutu bitartean.

Bero nago. Guztiz. Gustukoa dut zure kontrolpean egotea, zure menpe.

Orduan, lau hankatan jartzeko izan da zure agindua. Eskuak askatu dizkidazu eta, lau hankatan nagoela, berriro ere jantzi duzu zakil gerrikoa. Belauniko jarri zara orain zu, nire aurpegiaren aurrean, eta berriro jateko eskatu didazu. Eta zakila jan bitartean zera esaten didazu:

- Listuaz ongi busti zakil hau, oraintxe, traste honekin ipurdia zulatu nahi dizut eta...

Bat-batean altxatu eta nire atzean kokatu zara. Burua zoruraino makurtzeko agindu didazu. Ezin zaitut ikusi, baina bai sentitu, hor, nire atzean.
Zaplastako goxo bat sentitu dut nire ipurmasailetan. Eta beste bat. Gero, silikonazko zakilaren punta nabari dut nire uzkiaren sarreran. Eskuekin hartu dizkidazu aldakak, eta poliki poliki zakila nire uzkiaren barrurantz sartu. Eta hondoraino iritsi zarenean, orduan hasi zara mugimendu bortitzekin nire ipurdia zulatzen, plazerez oihukatzen dugun bitartean. Orduan, esku bat mugitu eta nire zakilara eraman duzu, eta nire ipurdi barruan bultzatu bitartean, eskua astintzen hasi zara, gogor, basatiki. Eta korritu egin naiz zure zoru gainean. Eta mihiarekin garbitzeko agindu didazu, oraindik ez dugulako bukatu...




21/05/2012

Ametsa

Amets egin dut gizon talde batekin eta esnatu naiz guztiz bustita, eta ametsa kontatu nahi nizun. Antzoki batean nengoen, edo antzeko lekuren batean, ni bakarrik. Eta bat-batean, gizon talde bat agertzen zen eszenatoki gainean, bi lerrotan, biluz-biluzik, eta errespetu handiz. Orduan, ahots batek esaten zidan, niretzako oparia zirela. Urduri jartzen nintzen ni, baina ez nuen aukera galdu nahi, eta haien artean sartzen nintzen, haien begiradak ikusi, ipurmasailak laztandu, bularrak... gero biluzten nintzen ni (gizonak geldirik zeuden bitartean) eskuak hankartetik kentzeko eta zakilak ondo erakusteko agintzen nien. Batzuk tente ziren jadanik, beste batzuk ez ordea. Eta ni mugitzen nintzen haien artean, modu sentsualean, baina oraindik ukitu gabe. Gero, gizon baten aurrean gelditu eta nire ipurmasailen artean jartzen nuen bere zakila eta besteei begiratzeko esaten nien. Gauza bera errepikatzen nuen beste batekin. Ondoren, belauniko jarri eta zakil tente ez zuen horietako bati zakila jaten hasten nintzen, nire ahoan nola handitzen zitzaion sentitu bitartean, eta hantxe ematen nituen minutu ugari, bere esperma nire aurpegiaren gainean sentitu arte. Gero, ipurdia eskaintzen nion beste bati, gorputza aurrera makurtuz, eta beste zakil bat topatzen zuen nire ahoak, atzekoak ipurditik ematen zidan, aurrekoak ahoa larrua jotzen zidan bitartean, biak nire barruan korritu arte. Zoruan etzaten nintzen gero, ahoz gora, belaunak gorantz igo, hankak doleztu eta gizon pare bati eskatzen nien ilaran jartzeko eta bata bestearen atzetik nire alutxoan sartzeko eta larrua jo egiten zidaten. Azkenik, korritu gabe geratzen zirenei nire inguruan zirkulu bat osatzeko eskatzen nien, ni erdian jarrita, belauniko, eta zakilak astintzeko eskatzen nien, nire azalaren gainean korritzeko. Eta ederra zen, gizon horien guztien desiraren objetua nintzela ohartzea, ederra... Eta korritzen hasi direnean esnatu naiz eta zutaz pentsatu dut. Gutxienez zu hemen egongo bazina... zure zakila izango nuke goxatzeko, nire gorputza astintzeko, zikintzeko, larrua jotzeko... Eta horregatik kontatu nahi nizun ametsa... 

Itzi

17/05/2012

- Musika jo nahi baduzu, -Esan zidan- bilatu nire pentagraman eta notak jarraitu. Nire aurrean biluztu, bizkarreko tatuajea erakutsi eta nik notak jarraitzea, besterik ez nuen egin...

15/05/2012

Aulkian lotu nauzu eta zu guztiz biluztu (mediak izan ezik) plug bat banketan jarri eta zure dantza egiten hasi zara belauniko jarri eta pluga ahoan sartu, listuaz bete, zutik jarri eta dantzan jarraitu, niri aurrez aurre begiratu eta pluga gainean eseri, alutxoan sartu bitartean, eta ni tente-tente gogor-gogorra, eta pluga alutxoan sartu bitartean eskuekin laztantzen duzu klitoria, berriro zutik jarri, beste aldera buelta eman eta, niri bizkarra emanez, berriz eseri zara plugaren gainean, baina oraingo honetan, atzeko zulotik sartuz, xuabe, goxo, eder, plug osoa ipurdi barruan eduki arte... orduan altxatu zara, pluga ipurdian sartuta daramazula, niregana hurbildu, belauniko jarri eta ahoan sartu duzu nire zakila, eta bitartean, esku bat atzera eraman eta pluga zure barruan hasi zara mugitzen... geroxeago berriro zutik jarri, berriro niri bizkarra eman eta ipurditik kendu duzu pluga eta orain nire zakilaren gainean hasi zara zure uzkia esertzen eta zure ipurdi barruraino sartu dizut buztana, hondoraino, nire izterren gainean eroso eserita geratu zaren arte, soilik orduan eman didazu korritzeko baimena...

10/05/2012

Etzanda nago zure zain, "strap on" ahoan lotuta. (Zuk nahi zenuen bezala). Hurbiltzen zara niregana eta nire aurpegiaren gainean eseri, 69rik ederrena osatuz. Aurrerantz makurtu duzu gorputza, nire zakila zure ahoan sartu, nik, nire ahoarekin penetratzen zaitudan bitartean...

06/05/2012

Filma

Asteazkena da, ikuslearen eguna zineman. Eta film bat ikustera joan gara. Gau desatsegina egiten du kalean eta ondorioz, jende gutxi hurbildu da zinemara gaur. Gure aretoan beste bizpahiru bikote daude, aretoan barreiaturik. Gu erdiko lerroan-edo kokatu gara. Filma hasi eta ordu erdi bat geroxeago ohartu naiz aspertzen ari naizela, hau ez zela espero genuen filma, edo espero genuen bezalakoa, behintzat. Ideia bat bururatu zait orduan, asperdura honetatik ateratzeko. Kontu handiz jaitsi naiz zorura, eta belauniko geratu naiz zure eserlekuaren aurrean. Zur eta lur begiratu didazu, baina nik isilik egoteko keinua egin dizut. - Filmari begira!- eskatu dizut- eta utzi egiten. Orduan galtza jaitsi dizut orkatiletaraino eta mingaina zure hanketatik gora eta behera pasatzen hasi naiz. Zu gero eta makurtuagoa zaude eserlekua iltzatuta. Baina nik horrela jarraitu dut tarte luze batez, zure hankak dastatuz. Gero, mingaina jarri dut zure tangaren gainean. Eta tanga bustitzen hasi naiz, azpian ezkutatzen den alutxoaren deia sentituz. Bitartean, nire eskuak zure aldaketan daude. Alboetako tangaren harien azpitik sartzen ditut nire eskuak eta, poliki poliki, zure alurantz hurbildu, baina iritsi gabe. Mingaina oraindik baitago tangaren gainean lanean. Orduan, esku batekin tanga bustia hartu eta, kontu handiz, gorantz tiratu dut, ohiala zure alutxoan nola sartzen den ikusiz. Gero, eskuarekin tanga albo batean mantendu eta mingaina sartu dut zure alutxoan. Hortxe egon naiz tarte batez. Ondoren, tanga ere jaitsi dizut orkatiletaraino, eskuekin zure hankak pixka bat zabaldu, hatz bat zure alu bustian sartu eta mingaina zure klitoriaren gainera eraman dut.
Eta hatza sartu-atera bitartean, mingainarekin zirkuluak marrazten ditut zure klitori goxoan. Zuk intziriak botatzeko irrikitan zaude, baina isilik mantentzea lortu duzu. Lehertzear zaude, eskuak jarri dituzu nire buruaren gainean eta burua zure gorputzerantz bultzatu. Orduan, intziri txiki bat eskapatu zaizu eta korritu egin zara nire ahoan eta nire eskuan... Motel motel altxatu naiz ni eta nire eserlekuan eseri. Zu, oraindik, galtza eta tanga orkatiletan dituzu, ezin mugituz. - Kabroia!- xuxurlatu didazu irribarre eder batekin- honetarako ekarri nauzu zinemara? - Egia esan ez, baina tira… hauxe izan da filmak inspiratu nauena… - Joder! Ba film hau behin eta berriro ikusi beharko dut zurekin!

16/04/2012

Irakurri...

Igande goiza da eta ohean esnatu naiz zure ondoan.
Zu oraindik lotan zaude eta nik ez dut altxatzeko gogorik.
Liburu bat hartu dut, patxadaz irakurtzeko gogoa baitaukat.
Liburua zabaldu eta irakurtzeari ekin.
Orrialde batzuk irakurri ondoren nabari dut zure eskua.
Motel, ia ohartu gabe, mugitu duzu nire hankarte gainera.
Galtzontzilotan nago eta hauen gainean jarri duzu eskua, begiak oraindik ireki gabe.
Kilimak nabari ditut barrabiletan.
Irakurtzen jarraitu dut, eta zure eskua xuabe-xuabe mugitzen da nire galtontziloen gainetik. Barrabiletan aurrena, zakilaren gainean gero.
Ondorioz, presarik gabe altxatzen hasi da, baita ere, nire zakila.
Orduan, eskua galtzontziloen azpitik sartzen hasi zara.
Begiak altxatu dituztu orduan eta esan didazu:

- Jarraitu irakurtzen, mesedez. Kobertura gehiago ematen didazu horrela...



Eta nik zure gomendioa jarraitu egin dut eta begiak liburura berriro eraman.
Eta zure eskua goxo mugitzen da nire zakila eta nire barrabilen inguruan, galtzontziloen azpitik.
Gero, galtzontziloa jaitsi didazu, orkatiletaraino. Eta libreago dabil orain zure eskua, mugimenduak egiteko unean. Esku osoarekin barrabilak goxo estutu didazu, zakil gogorra goxo astindu...
Eta nik, jadanik, arreta ezin mantendu liburuan. Halere saiatu naiz eta irakurtzen jarraitu dut.
Bat-batean maindire azpian sartu zara eta nabari dut zuk ere kuleroak erantzi dituzula. Nire gainera etorri zara: zakila zure eskuekin hartu eta alu barruan sartu duzu.

- Liburua itxi dezaket?- galdetu dizut guztiz beroturik.
- Orain bai- erantzun didazu- orain nire aurpegia irakurri dezakezu. Edota nire bularrak...

Liburua utzi eta eskuak eraman ditut zure bularretara. Eta zu, zure aldakak hasi zara mugitzen, sentsualki, goxo... Gero zure ipurmasailetara eraman ditut eskuak, gogor heldu zaitut handik, eta atzamar bat zure uzkira eraman. Eta korritzen hasi zarenean, barruraino sartu dizut atzamarra, eta ni ere korritu naiz, zu baino pixkat geroxeago...

10/04/2012

Mahaitxoan

Zure etxera gonbidatu nauzu, Lore. Eta gogotsu hurbildu naiz, botila bat ardo eskuetan.
Txirrina jo eta, deus galdetu gabe ireki didazu.
Eskailerak igo eta etxeko atea irekita topatu dut.
Atea zabaldu. Etxea ilunpean dago, argi urdin fin batekin.
Nire atzean atea itxi, eta barrurantz sartzen hasi naiz.
Musika goxoa entzuten da. Egon gelatik datorrela esango nuke. Musika sentsuala, zuk gustukoa duzun modukoa.
Egon gelako atea zabaldu eta hantxe zaude zu, biluzik (takoidun zapatak izan ezik), mahaitxo horren gainean igota, lau hanketan, burua mahai gainean makurtuta, ipurdia altxatuta.
Zeharka begiratu didazu eta esan:

- Egin ezazu nahi duzuna...


20/03/2012

pasartea

Zoruan etzanarazten nauzu
guztiz biluzturik nago
eta zu, nire inguruan,
dantza egiten duzu
arropa erantzi bitartean,
zakila gogortzen zait
egarri naiz zutaz
orduan xuxurlatzen didazu:

- nire aulkia bihurtuko zaitut!

eta zakila eskuekin tinko mantentzeko
eskatzen didazu, gorantz begira




eta orduan esertzen hasten zara
zure aulki berrian
presarik gabe,
alua jartzen didazu zakilaren puntan
eta aurrera eta atzera mugitzen zara
intzirien artean,
eta nahi duzun unean
esertzen zara guztiz,
eta nire zakila hondoratzen da
zure alu bustian
eta zure ipurmasailek jotzen dute
nire aldaken gainean,
eta zure bizkar ederra
ikusten dut hemendik...

eta sorpresa berri bat prestatu duzu niretzat:
ez zara mugitzen,
ni gogotsu nago,
zure mugimenduen zain,
irrikan,
baina zuk
nobela bat hartu duzu eskuetan,
nobela erotikoa,
elkartu ginen azken aldian oparitu nizuna,
azal arrosa duena, bai,
eta irakurtzen hasi zara,
presarik gabe,
nire desira areagotu nahian,
eta esaten didazu:

- gutxien espero duzunean,
gustukoa dudan pasarteren batekin batera
mugitzen hasiko naiz,
eta zu nire barnean korritzen utziko zaitut... nik nahi dudan unean....

Eta ni zain nago,
sufrimendu eder honetan murgildurik,
pasarte horren zain...

09/03/2012

Deia

Arratsaldeko lehen orduan deitu didazu telefonoz.
Aspaldi hitz egin gabe, eta ahots "bihurria" nabari dut
telefonoaren beste aldean.
Hitz batzuk konpartitu ondoren halaxe esan didazu:

- Ba al dakizu nola nagoen?
- Nola zaude?- galdetu dizut nik.
- Biluzik, ohean eserita. Zurekin hitz egiten hasi baino lehen biluzik nengoen jadanik.
- A, bai? Eta? Zer esan nahi didazu horrekin?
- Biluztu naizela zuretzat, guztiz gainera...
- Guztiz?
- Bai, alutxoa ere biluztu dut, badakit zuk gustukoa duzula horrela, ezta?
- Edozein modutan ere gustukoa dut zure alutxoa, nahiz eta aspaldi ez ikusi...
- Bai, horregatik gaur bururatu zait larrua jotzen ahal genuela. Telefonoz, behintzat...
- Eta nola egin dezakegu hori?
- Biluztuko zara zu ere niretzat?
- Segundo bat...

Telefonoa mahai gainean utzi eta arropa guztia erantzi dut.

- Biluzik nago zuretzat- esan dizut.
- Ongi da. Orain sentitu nahi dut nola jartzen zaizun tente, hor, hanken artean daukazun zakil goxo hori... Nire eskuen artean hartuko nizuke, ahoan sartu, irentsi... eta nola handitzen zaizun sentitu...
- Handitzen ari zait.
- Eta ni bustitzen hasi naiz. Hankak zabaldu ditut eta bibragailu bat daukat hemen, ohe ondoan.
- Zer egin behar duzu bibragailu horrekin? Azalduko didazu?



- Zure zakila balitz bezala hartu dut eta ahoan sartu. Goxoa dago, egia esateko. Martxan jarri dut eta hankartera eraman. Puntarekin jolasten ari naiz, aluaren sarreran, behetik gora... Zer deritzozu?
- Uffff, nik ere nire esku librea eraman dut nire zakilera. Gogor gogorra daukat. Eta astintzen hasi naiz, mugimendu motelekin...
- Ba pentsatu zure eskua ordez nirea dela, edota nire ahoa, zuk nahiago bezala. Ni, bitartean, bibragailua nire aluan hasi naiz sartzen. Zarata entzuten duzu?
- Bai, entzuten dut... Eta oraindik beroago jartzen nau horrek....
- Orain gutxiago entzungo duzu, barruraino sartuko baitut...
- Eta esku bat klitoriaren gainera eramaten baduzu?
- Halaxe egingo dut, bai... Eta zu, masturbatuko zara leiho ondoan?
- Leiho ondoan?
- Bai, morbo ikaragarria ematen dit nigatik leiho ondoan masturbatzen ari zarela pentsatzeak, edonoren begibistan...
- Leihora hurbildu naiz, gortinak kendu, telefonoa esku batean, bestean... zakila.
- Eta? Gogorra dago zakil hori?
- Inoiz baino gogorragoa!
- Leihoa ireki, mesedez, kristalak oztopo eginen du zure gorputza eta auzokideen artean...
- Leihoa ireki dut, eta zakila astintzen ari naiz. Uste dut bikote gazte bat begira daudela, gortina baten atzetik...
- Mmmmm, ze ona. Nik topera jarri dut bibragailua, eta topera ere dabil nire eskua klitoriaren gainean. Korritzear nago, entzun ezazu nire intziriak aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!
- Ni ere korritzear nago, zuretzat aaaaaaaaaaaaa!

...........................................................................................

07/02/2012

Asteburu luzea (V)

Ohean esertzeko esan zidan Lorek.

- Beste modu batez jolastu nahi dugu orain- gaineratu zuen eta zerbait xuxurlatu zion Lizarri.

Ohe ertzean eserita geratu nintzen, kamiseta besterik ez neramala.

Zakil-gerriko pare bat atera zuen Lorek. Lizarri bat eman zion eta gerrikoak janzten hasi ziren, begirada bihurriak botatzen zizkidaten bitartean...



Ohean lau hanketan jartzeko eskatu zidaten eta nik beren aginduak bete. Hormari begira geratu nintzen, ipurdia haiei eskainia nuela.

- Zu aurrena, Lizar- esan zuen Lorek. Eta ohean, nire ondoan eseri zen eta horrela gaineratu zuen:

- Zure begiak ikusi nahi ditut.

Orduan nabaritu nuen Lizarren silikonazko zakila, ongi lubrikatuta, nire uzkiaren "atarian".

- Poliki, poliki, Lizar- esan zion Lorek.

Eta poliki-poliki hasi zen sartzen, Lorek nire begietara begiratu bitartean, nire sentsazioak edota aurpegiko keinuak aztertu bitartean.
Lizarrek hondoraino sartu zidan zakila.

- Gelditu han!- oihukatu zion orduan Lorek- Eta zu, sentitu!- esan zidan niri.

Denbora dexente izan nuen Lizarren zakila nire ipurdian sarturik.

- Gustura geratu zara?- galdetu zion Lorek- ba orain nire txanda da.

Lizar eseri zen nire ondoan ohe gainean eta Lore jarri zen nire atzekaldean:

- Hemen bidea ongi irekita dago, jadanik- esan zuen.

Eta zakila sartu zidan, kolpe batez, hondoraino. Eta behingoz sartuta, azkar eta bortitz hasi zen nire barruan bultzatzen, aurrera eta atzera, aurrera eta atzera, nire plazerezko intzirien artean.

Orduan, zutik jartzeko esan zidan eta gorputza aurrera makurtzeko.
Gela erdian geratu nintzen zutik eta, esan bezala, aurrerantz makurtu nuen gorputza.
Lizar itzuli zen nire atzekaldera eta zakila sartu zidan berriro ipurdian. Lorek, berriz, berea eskaini zidan ahoan.

- Sandwitx ederra egiten ari gara zurekin, e? - esan zuen Lorek.

Eta horrela goxatu genuen tarte luze batez. Bat-batean Lorek bere zakila kendu zidan ahotik, nire aurrean belauniko jarri eta, Lizar atzetik ematen segitu bitartean, zakila jan zidan Lorek, bere ahoan irentsita. Eta atzetik horrela oihukatu zidan Lizarrek:

- Saria merezi duzu! Korritu zaitez orain Loreren ahoan!

Lore ohartu zen korritzear nengoela, ahoa kendu, eta atzera pixka bat egin zuen. Baina orduan Lizarrek esan zion:

- Ireki ahoa! Zuku hau zuretzat da!

Lorek ahoa irekita geratu zen nire aurrean belauniko. Eta Lizarrek, atzetik eman bitartean, esku bat eraman zuen nire zakilera eta gogor astintzen hasi zen. Eta horrela, segituan deskargatu nuen nire zukua Loreren aho irekiaren gainean...

26/01/2012

Asteburu luzea (IV)

Jon alde egin ondoren bakarrik geratu ginen Lore eta biok, nekaturik, lotan.
Goizean esnatu, gosaldu eta txirrinaren soinuak iragarri zigun hurrengo sorpresa.
Atea zabaldu eta aspaldiko laguna agertu zitzaigun:

- Lizar! Aspaldiko!

Besarkada luzea eman genion. Kafea eskaini eta hizketan egon ginen tarte luze batez.
Gero, bat-batean esan zigun:

- Bero nator. Zuekin elkartu behar nintzela pentsatze hutsarekin...
- Eta? Zerbait egiten ahal dugu zuretzat?- esan nion.
- Gauza gehiegi bururatzen zaizkit- erantzun zuen - baina orain zerbait azkarra behar dut, aurrejolas gehiegirik gabe. Lore, erantziko diozu arropa?
- Gustu handiz- erantzun zion Lorek.

Hitz horiek esan, Lore niregana etorri eta arropa guztia erantzi zidan.

- Orain- jarraitu zuen Lizarrek- gogortu zakil hori, mesedez.

Lore nire aurrean belaunikatu eta ahoan sartu zuen nire zakila, astiro-astiro bere aho barruan handitu zena.

- Mmmm - berriro Lizarrek- zenbat denbora zakil tente hori ikusi gabe!

Gure aurrean biluztu zen, Loreren ondoan belaunikatu eta bien artean hasi ziren orduan nire zakila jaten, haien artean musukatu bitartean. Ni paradisuan nengoen, jakina. Baina Lizarrek bestelako planak zituen guretzako:

- Itxaron! Orain sofan etzan zaitez, mesedez.

Ni sofaraino joan eta gainean etzan nintzen, buruz gora. Bitartean, Lore ere guztiz biluztu zen.
Eta sofan etzanda nengoela Lizar etorri zen niregana, eta nire aurpegiaren gainean eseri zen, bere alu bustia nire aho gainean jarriz.

- Jango al didazu?- esan zidan- gaur zure janari bakarra izango balitz bezala...

Ni, mingaina atera eta lanean hasi nintzen, gustura, gogotsu jaten, bortizki.
Orduan, Loreri ere egin zion eskaintza:

- Hor, nire aurrean, eserleku bat gelditu da libre. Eta erosoa dirudi...

Lorek barre egin, guregana hurbildu eta nire zakilaren gainean eseri zen. Kondoia jarri zidan eta zakila bere alutxoan sartuz. Eta erritmo basatian hasi ziren biak nire gainean, gora eta behera, Lore nire zakilarekin goxatuz, Lizar nire mingainarekin. Eta ni haien alutxo goxoekin.



Egia esateko beherala korritu nintzen Loreren aluaren barruan, bero-bero bainengoen. Baina orduan, beste ideia maltzurra bururatu zitzaion Lizarri:

- Leku aldaketa!

Ni oraindik tente nengoen, korritu berria, eta egoera hori aprobetxatu nahi zuen neskak.

Orduan, Lizar jarri zen nire zakilaren gainean eta Lore nire aho gainean eserita.
Eta horrela egonda, mingaina mugitu nuen Lore intzirien artean korritu arte. Eta Lizarrek, nahi izan zuena egin zuen nire zakilarekin, plazerez jota geratu arte...

19/01/2012

zoruan

Dutxan gaude eta bero jartzen hasi gara ur azpian. Ur beroa baino beroago.
Dutxan belaunikatu zara eta barrabilak jan dizkidazu. Gero zakila.
Buelta eman didazu gero, hormari begira geratu naiz eta uzkia jan didazu gogotsu.
Dutxa hartu dut eta zure aluaren inguruan jolasten egon naiz.
Ura eta nire mingainaren listua tartekatuz.
Dutxatik atera gara, ingurura begiratu, toalla batzuk hartu eta zoruan zabaldu ditut.
Gainean etzateko agindu dizut, ahoz bera, hankak itxirik.
Zoruan etzan zara, nik esan bezala. Eta ni, zure gainetik, zuzenean, zure ipurdi bustia ireki dut,
nire zakil hezearekin, bortitz, basati, azkar, goxo, zikin. Zoruan, piztiak bezala, plazerezko intzirien artean...

16/01/2012

Hautaketa

...zoruan etzan zara, buruz gora
eta gorantz altxatu dituzu hankak
zeharka begiratzen didazu
nire begien aurrean
zure gorputza zabal zabalik eskaintzen didazun bitartean

zakila hurbildu dut zuregana
tente, gogor, gogotsu
eta zure azala ukitzean
paralizaturik geratu naiz
goxo-goxo eta berdin-berdin eskaintzen baitizkidazu
alua eta uzkia

hautaketa egin behar, beraz
hautaketa zaila

zure begietara begiratu dut, orduan
erantzun baten bila
baina zuk begiak itxi dituzu...