07/07/2012

Sexu azkarra (II)

Iruñean geunden atzo, sanferminetan. Gauean suak ikustera larre lasai bat bilatu genuen, hiriko harresien artean. Ardo botila bat lagunduta. Eta txoko horretan geundela bikote bat ikusi genuen, edozertarako prest.
Mutila ia ia biluzik. Neskari praka jaitsi, kamiseta titietaraino igo eta tangatxoa alboratu zion. Neskak eskuak harresiaren gainean bermatu eta ipurdia eskaini zion mutilari. Bero zeuden. Bero jarri ziguten.
Ikusi ere ikusi gintuzten. Halere aurrera jarraitu zuten naturaltasun osoz. Mutilak atzetik eman zion neskari. Eta su artifizialak lehertu bitartean, lehertu ziren haiek ere. Goxoago sartu zitzaigun guri ardoa, plazerezko intzirien artean. Sanferminak horrelakoak dira. Gaur ere Iruñean. Bukatuko dugu guk geuk harresien artean? Batek daki...

2 comentários:

Anónimo disse...

Harresietan bilatu beharko dugu eta...

Anónimo disse...

sanferminen dizdira. kontua da askotan sanferminen edo jai ero baten beharra dagola apurtxo bat erotzeko. Nahiak askatzea egunero nahi modun egingo bagenu...