29/12/2009

argazkia

Argazkiak bilatzen ari nintzela argazki batek ekarri nau zure irudia nire burura. Ez zara zu, (edo agian bai?) baina zure antza dauka. Zure antza eta landetxe hartan, aspaldi egin genituen argazkien antza ere bai. Oroitzen al zara? Negua zen, abendua oraindik. Eta kostaldeko herri galdu hartara joan ginen, amorante gisa, landetxe horretara, zu eta biok.
Eta euriari esker eguna ematen genuen gela barruan. Eta gela barruan zer egin ahal genuen? Laztanen eta izaren artean larrua jo. Eta goxo aritu ginen horretan. Une batean argazki-kamera atera eta biluzten ginen bitartean argazkiak ateratzen hasi ginen. Kamiseta erantzi. Klik. Galtza... fuera! Klik. Eta media horiek? Klik. Bularretakoa orain. Klik. Kuleroak erantziko dizkidazu zuk? Klik. Klik. Klik. Horregatik oroitu naiz zutaz argazki horrekin topatzean. Zure irribarre maltzurra etorri zait burura. Media beltzez apaindutako zure hanka zuri ederrak. Zure izterrek eta zure ipurmasail borobilek nola erotu ninduten... Hor zaude, bai, argazkitik begiratzen nauena zara, eta larrua jo egiten jarraitzen dugu gure landetxearen bakardadean, kanpoan denbora gelditua egongo balitz bezala, larrua jo egiten jarraitzen dugu, edo hori nahi nuke nik, oraintxe bertan, zure oroimena ekarri nauen argazkia ikustean... hor al zaude?

25/12/2009

Goiza

Maindireen azpitik ateratzen zinen biluzik, leihora hurbildu, kalea begiratu eta gorputza eta besoak luzatzen zenituen. Ni begira nengoen zure atzean. Biluzik baita ere. Eta zure mugimendua aprobetxatuz zuregana hurbildu eta zure gorputzari lotzen nintzen. Nire hankarte handitua zure ipurmasailen artean jarri eta nire eskuekin zure bularrak hartu. Zuk zeharka begiratzen zenuen atzera eta barre egiten zenuen. Eta mugimendu motelekin hasten zinen zure ipurdia gora eta behera mugitzen, nire zakila zure ipurmasailekin masturbatuz. Horrela, nire zukua zure bizkarraren gainean isuri arte. Horrela ematen genion ongietorria goizari. Polita zen, ezta?

21/12/2009


zure zain nago,
zuk nahi zenuen moduan,
biluzik ohe barruan.
Zure bota altuen hotsa
entzun dut korridorean.
Bazatoz.
Atea irekitzen da eta
ikusten zaitut.
Larru beltzez jantzita,
takoidun bota altuekin
(ez naiz okertu),
fusta bat eskuan duzula
eta...
silikonazko dildoa zure
gerriari lotua....
- Larrua joko dizut, badakizu...-esan didazu.
Betiko eran lubrikatu
nahi didazula esan didazu.
Ez dizut ulertu baina laster azaldu didazu.
Nire txistuarekin lubrikatu nahi nauzu.
Zuri begira lau hankatan jartzeko agindu didazu.
Eta horrela jarri naiz: lau hankatan ohe gainean.
Hurbildu zara eta zure silikonazko zakila musukatzera
behartu nauzu.
-Txistuaz bete!-agindu didazu- horrekin zulatuko baitut zure ipuditxoa!
Eta nik jan zaitut zakila, zure eskuekin erritmoa markatzen didazun bitartean.
-stop!-oihukatu duzu.
Kaxoi batetik eskuburdinak atera dituzu eta nire eskuetan jarri.
-Buelta eman-esan didazu- eta ohe burura lotu zaitez.
Eta horrela egin dut. Buelta eman (zuri ipurdia emanez) eta ohe buruari lotu ditut nire eskuak.
Orain bai, zure eskuetan nagoela, guztiz.
Burua burkora makurtzeko agindu didazu, eta ipurdia altxatzeko.
Fustaren lehendabiziko kolpe goxoa nabari dut ipurmasailetan.
Eta horrekin batera dildoaren punta nire ipurtzuloaren gainean dagoela ohartu naiz.
Sartzen saiatzen ari zara.
Punta sartu da, pixka bat, baina motelegi doa.
Mina nabari dut.
Ohartu zara eta atera egin zara.
Fustarekin bigarren aldiz eman didazu.
-Lubrikazio modernoa erabili beharko dugu...-esan duzu.
Lubrikante potea atera eta atzamar bat sartu duzu.
Atzamarra sartu didazu atzeko zuloan.
-Orain bai- barre egin duzu-orain bai zulatuko dizudala ipurditxo hori...
Berriro ere punta nire ipurtzuloaren gainean. Sartzen ari da. Sartzen ari zara.
- BARRURAINO! - Oihukatu dizut- LARRUA JO NAZAZU!
- Hori da!-poztu zara- nire txakurtxoak gehiago nahi du...
Eta dildoa nire barruan hondoratu bitartean hirugarren kolpe nabari dut ipurmasailetan.
Dildo osoa nire barruan dago jadanik, orgasmo ikaragarria izan dut ipurdian...
-baina oraindik zakila duzu prest- gaineratu duzu...
- zeruan nago- pentsatu dut nire azpian etzan zarenean eta ahoarekin nire zakila jaten hasi zarenean...
Eskuak nire ipurmasailetan dituzu orain, nire zakil osoa zure aho barruan.
Eta ni ohe burura loturik oraindik ere. Zure ahoan isuri egin naiz baina festa ez dela bukatu esan didazu... festa bukatu ez zedila erregutzen ari nintzen une berean...

14/12/2009

hotz


hotzaz babestu nahi zaitut
horregatik janzten ditut galtzak
galtzontzilorik gabe
edozein unetan
zure esku beroei nire ateak irekitzeko
sartu eskua eta har nazazu
gogor estu xuabe
hotzaz babestu nahi zaitut
nire galtzen azpiko berotasunean
maindireen azpiko lurralde beroan
hotzaz babestuko nau zure esku beroak
eta biluztuko gara
beldurrik gabe
gorputzen berotasunean
ahoen goxotasunean
sexuen xamurtasunean...

08/12/2009


Tabernako komunera eramango zaitut,
gonak igo, kuleroak erantzi
eta zure barrunbean murgilduaraziko nauzu
eskua jarriko duzu nire buruan
eta zure altxorra musukatzera bultzatuko nauzu,
tabernako komunean,
kanpoan mundua mozkortzen den bitartean...

03/12/2009

Haria

zoratzen nauen hari batek banatzen nau zeure gorputzetik
liluratzen nauen hari batek banatzen nau zeure sexutik
hari fin batek ezkutatzen zaitu
eta nire desirak pizten ditu
hari fin horrek ere edertzen baitzaitu
zure formak agerian uzten baititu...
bizitzaren labirintotik ihes egitera
eramaten nauen haria da
zure aldakak inguratzen duena
eta haritik tiraka noa
zure gorputzerantz, zeure sexurantz...

haria altxatu (kendu gabe)
eta goxo sartuko naiz
zure labirinto bustian
zoraturik, liluraturik,
beroturik, bustirik
erabat

27/11/2009

lotan nagoela ipurmasailetan nabarituko ditut zure eskuak
ipurmasailak laztandu eta irekiko dizkidazu
eta muxu hezeak emango dizkidazu ipurdian, izterretan, sorbaldan...
ohearen kontra nabarituko dut nire hankartea handitzea
eta zuk ere jakingo duzu handitzen ari dela, oraindik ikusten ez baduzu ere
guztiz biluzik harrapatu nauzu
eta zu, etorri berria, guztiz jantzita zaude
buelta emango didazu eta orduan bai
nire erekzioa ikusteko aukera izango duzu
eta nire bularra, nire titiburu txikiak
musukatzen hasiko zara
lepoan hozka egin, belarrietan, ezpainetan

eta berriro ere titiburuetan, astiro-astiro
zakilbururantz abiatzen zaren bitartean
Nire zakil burua bustiko duzu zure ezpain irekiekin.
Eta jaten duzun bitartean, gona azpitik zure tanga grisa
erantziko duzu eta ahoan sartuko didazu.
Orduan, gona altxatuta eseriko zara nire aurpegiaren gainean
eta alutxoa jarriko didazu aho parean
eta zure hezetasuna dastatzeko aukera izango dut
eta mihiarekin penetratuko zaitut goxo, astiro, sakon
gero jaitsiko zara eta oraindik gona erantzi gabe
zamalkatuko nauzu
eta zure hankarte bustian
nire zakila nola sartzen den nabarituko dut
eta larrua jo egingo dugu, behin eta berriro
piztiak bezala
ohearen gainean lur jota erori arte...

22/11/2009

kuleroak

Ziurrenik zure kulero arrosa gardenak zeneramatzan atzoko festan, tabernan elkartu ginenean. Zure ipurdira zeharo ongi egokitzen direnak. Zure ipurmasailak marrazten dituztenak.
Hala pentsatu nuen, bai, ikusi eta besarkatu zintudanean, aspaldiko partez.
Zuk ere nabaritu zenuen nire "poza", berehala handitu baizitzaidan hankartea. Barre egin genuen biok.
Gustukoak ditut zure kuleroak, bereziki inork ez baitu imajinatzen zure praka bakeroen azpitik kulero horiek daramatzazula.
Gustukoak ditut, elkarrekin gaua bukatu dugun bakoitzean eta goizean, zure ondoan esnatzen naizenean. Zuregana estutzen naiz eta nire zakila zure kulero arrosa gardenen gainean jartzen dudanean, zure ipurmasailen artean, zu esnatu bitartean.
Ziurrenik zure kulero arrosa gardenak zeneramatzan atzoko festan, baina ez ziren niretzat izan. Ez atzo, behintzat.
Halere, bero bero joan nintzen etxera, zure kuleroak, ongi marraztutako zure ipurmasail ederrak imajinatuz.
Bero bero iritsi eta behin egin genituen argazkiak begiratzera jarri nintzen. Gasteizko etxean amorante izan ginenekoak. Eta zure kulero arrosa gardenen argazkia da gehien berotu nauena. Horregatik zikindu ditut maindireak, eskua, galtzontziloa, sabela... zutaz...

15/11/2009

Larrua jo nazazu


Larrua jo nazazu
astindu nire bizitza
astindu nire sexua

jar nazazu lau hankatan
eta indarrez ferekatu
nire ipurmasailak

zure gatibu
izan nahi dut
beste behin

larrua jo nazazu
balkoian
ikus gaitzaten
lau hankatan
larrua jotzen nauzun bitartean

burua lurrean
ipurdia altxaturik
zure fereken zain
zure kolpe goxoen zain
eskuekin
zuretzako
ipurmasailak irekitzen

larrua jo nazazu
zure gatibu
izan nahi dut
zure txakurtxoa
zure jostailua
astindu nazazu
jan nazazu
hozka egidazu

eta larrua jo egin dezagun
balkoian
hamaika begiraden azpian
argi gera dadila
zure gatibua naizela
eta nahi duzunean
nahi duzun moduan
larrua jotzen nauzula...

larrua jo nazazu!




06/11/2009

Mediak eta takoi luzeko zapatekin topatu zintudan apartamentuan.
Besterik ez. Ezta ile bat ere zure hankartean. Ezin biluziago. Eta gisa horretan jantzita afaria prestatzen hasi zinen, ni aulkitik, zuri begira nengoen bitartean.

Baina badakizu lentzeriarekin eskaintzen dizkidazun jolasekin nola jartzen naizen. Beraz, ezin izan nuen asko aguantatu. Aulkitik altxatu eta zuregana hurbildu nintzen. Lepoan hozka egin nizun, goxo, zure bularrei heldu bitartean. Eta ni oraindik jantzita egon arren nire hankarte handitua sentituko zenuen zure ipurmasailen artean.

Orduan buelta emateko agindu nizun. Eta mahaian etzateko.
Mahaian etzanda geratu zinen. Ni zure hankak zabaldu eta zure hankarteko paradisuan murgildu nintzen, ahoarekin, ezpainekin, mihiarekin. Eta han minutu luzeak eman nituen. Nire mihiarekin zuretzako paradisuak margotzen. Zure eskuek nire adatsei helduta eta nire buruaren mugimenduak gidatuz. Minutu luzeak, zu izarretaraino eraman arte. Zu gelditzeko eskatu zenidan arte.

- Eta orain?- galdetu zenidan.
- Orain postrea- esan nizun kremailera jaisten eta nire hankarte handitua erakutsiz.
- Uste dut gaurko afaria luzatuko zaigula, ezta?- gaineratu zenuen.
- Bai, ezkontzetan inoiz bukatzen ez diren afari horietan bezal…

Esaldi bukatu aurretik nire aurrean ikusi zintudan, belaunikaturik, nire zakila zure ezpainen artean zenuela.

- Postre goxoa?- galdetu nizun. Eta zuk baietz egin buruarekin. Eta ez dakizu nola jartzen nauen horrek. Baietz esaten ikusten zaitudanean nire zakila zure ahoan sartuta duzula. Uste dut baietz horrekin korritu nintzela eta guzti…

30/10/2009

Begira ezazu leihotik
begira
kalean paseatzen ari den jendea
begira leihotik biluzik
ni zuri so nagoen bitartean
zure ipurmasailen irudi ederra
eskaintzen didazun bitartean
begira ezazu leihotik
begira
kalean autobusa zain dauden langileak
ni zuregana hurbildu bitartean
zure ipurmasailak
nire atzamarrekin ibili bitartean
zure izterrak nire mihiarekin
zeharkatu bitartean
atzetik egingo dizut larrua jo
kaleko giroari
begira diozun bitartean
kaleko langilei irribarre eskaintzen diezun bitartean
larrua jo egingo dizut atzetik
xamurki, bortizki, goxo
larrua jo
begira zauden bitartean...

07/05/2009

Itzultzeko asmoz

banoa, itzultzeko asmoz ziurrenik
baina orain banoa
denboraldi batez
horregatik eskaintzen dizut
nire azala
nire hanka zabalduak
nire hankarte handitua
nire titiburu gogortuak
itzultzen ez naizen bitartean
nitaz gogora zaitezen
eta
zure eskuarekin
laztan zaitezen
eta goxa dezazun...
ni zure ondoan
egongo banintz moduan.

06/05/2009

listua

... eta listuaz jositako lentzeria zoratuarekin agertzen zara nire aurrean
eta listua da eskaintzen didazun altxorra
nire atzamarra zure ahoan sartzean
zure mihia nire titiburu txikietan nabaritzean
zure ezpainen artean nire hankartea harrapatzean...


23/04/2009

paseatu...

paseatuko naiz zure gorputzean, zure kuleroetan gelditu eta listuaz beteko dizkizut lentzeria eta jantziko zaitut nitaz. nire eskuak murgilduko dira zure transparentzien azpian eta atzamarrekin zirrarak eragingo dizkizut, zirrara ederrak, behin eta berriro, zoratzen nauzulako zure lentzeria sexyarekin... edota lentzeriarik gabe...

21/04/2009

fetitxeak

fantasien zatiak dira fetitxeak
eta fetitxista hutsak gara
fantasietan murgiltzen garenean...
eta zure jolasekin,
zure jolas berriekin
ezustekoak eskaintzen dizkidazunean....
neska fetitxeak gustukoak ditudala badakizu...
zu gustukoa zaitudala, hain zuzen ere...

18/04/2009

zuriz


zuriz jarraitzen zaitut nahi duzun gau guztietan
eta zure atzetik nagoela badakizu
tabernan begiradak gurutzatzen ditugunean
zuriz erotzen nauzu amets hezeetan
eta zure atzetik zure bularrak heltzen ditudala
imajinatzen dut amets hezeetan
zuriz nigatik jantzi zarela badakit
eta zure soinekoaren azpian
erotzen nauen lentzeria daramazulakoan nago
eta zuriz geratu naiz tabernara sartu zarenean
soilik zutaz (eta daramazun lentzeriaz) pentsatu baitezaket...

11/04/2009

gazela

gazela bat bezala mugitzen zara udaberrian nire izaretan eta duzun guztia eskaintzen didazu
atzetik deitzen didazu eta zure aldaken atea jotzen dut behin eta berriro eta sartzen naiz
zure barruan basatiki zure bularren patuari lotuta zure bi ezpainei itsatsita zure gazela
gorputzaz liluratuta udaberrian nire izaretan jaun eta jabe zarela badakizu, nire gorputza zure baita, nire desiren jabea zarela ongi dakizu, eta horregatik mugitzen zara mugitzen zaren moduan, gazela bat bezala...

02/04/2009

lurrean

Lurrean egingo dugu larrua jo
lurrean lotuko naiz zure aldaketara
eta maitatuko zaitut
bultzatuz
nahi duzun bakoitzean
eskatzen didazun bakoitzean
larrua jo egingo dugu lurrean
zure aldaketara lotuz
eta maitatuko zaitut
bultzatuz
nahi duzun bakoitzean...
hitz bakar bat esan
eta zure atzean izango nauzu



30/03/2009

jantzi zaitez

jantzi zaitez soilik niretzat janzten dituzun takoi altuko zapatak
behin esan zenidan ipurdia altxatu eta edertu egiten dutela
eta ordudanik zure atzetik noa janzten dituzun bakoitzean
afaltzeko hitzordua egiten dugunean,
eta zure gona azpiko mugimenduei so nauzu
imajinatzen dudanean gero, afaldu ondoren,
ohean bukatu ahal dugula
biluzik,
baina takoi altuko zapatak erantzi gabe
jantzi zaitez soilik niretzat janzten dituzun takoi altuko zapatak
eta lilura nazazu zure aldakaren mugimenduekin
zure jolasekin
jantzi zaitez
edota
biluztu nazazu!

29/03/2009

gonbita

Gustukoa dut agertzen zarenean, sorpresaz, eta nire gainera zatozenean
biluzten nauzu
eta jaten nauzu
astiro-astiro
gupidarik gabe
eta nik
nire zukurik preziatuena
eskaintzen dizut
maite zaitudalako
desiratzen zaitudalako
gustukua zaitudalako...
zatoz
emango dizut
behin eta berriro
eskatzen didazun guztia:
nire hankarte handitua
nire ipurmasail borobilak
nire ezpain gosetuak
nire esku leunak
eta nire zukurik
preziatuena
maite zaitudalako
desiratzen zaitudalako
gustukua zaitudalako...
zatoz

28/03/2009

ikuskizuna

errelato erotiko bat irakurtzen ari zara
eta nik gustukoa dudan lentzeriaz jantzita zaude
eta protagonistak gu garela imajinatzean
biluzten hasi zara
soilik tangarekin geratzen zara
eta eskua tanga azpitik sartzen duzu
eta zure alua laztantzen duzu goxo goxo
gainetik lehen
gora eta behera
atzamar baten punta sartzen duzu
eta han geratzen zara
sentituz
eta gehiago hondoratzen duzu gero
eta atzamar bustiarekin
klitorira zoaz
eta kontu handiz laztantzen duzu
eta plazerez ohikatzen duzu...
eta ez zara konturatu
ni iritsia nintzela etxera
eta atetik, isil-isilik
zuri begira egon naizela
eta ikuskizun ezin ederragoa
eskaini didazu...

25/03/2009

lotuz


lotzen zaitut nire ohera
lau hankatan
eta ezin zara mugitu
ezin duzu ikusi
soilik sentitu
eta ni zure atzean jartzen naiz
eta laztantzen zaitut
nire eskuek zeharkatzen dute
zure bizkarra
zure ipurmasailak
zure hankak
zure ipurtzuloa
eta aldakatik
heltzen zaitut
eta zuregana
barneratzen naiz
gaur nirea baitzara
nire jolasetara
lotuta baitzaude

23/03/2009

udaberria


udaberria da zure titiburuetan
eta loratzen zara nire mihiaren puntan
jaten zaitudanean
udaberria da eta usaintzen zaitut
hankartean
eta erreka batean bainua hartuko nukeen moduan
bainua hartzen dut
zure barruan irrits egitean
udaberria da
zugan

21/03/2009

jolasak

Beti bezala jolastu behar genuela zirudien. Musuka hasi ginen, esku bat kremailera gainean, beste bat galtzaren azpian… Baina hasierako jolasen ondoren ohartu nintzen arropa eranzten ari zitzaidala. Bat-batean biluzik nengoen berak jantzirik jarraitzen zuen bitartean. Orduan buelta emateko agindu zidan.
- Nola?- galdetu nion.
- Buelta emateko agindu dizut!
Buelta eman nuen eta eskuak atzera eramateko izan zen bere bigarren agindua. Eskuak atzera eraman nuen eta orduan, zapi batekin lotu zizkidan. Orduan ohe ertzean esertzeko agindu zidan. Ohe ertzean eseri nintzen eskuak sorbaldan loturik nituelako. Eta bera hasi zen arropa eranzten. Astiro-astiro. Galtza jaitsi zuen apenas ezer estaltzen zitzaion tanga agerian utziz. Bere ipurmasail borobilak ederki begibistan uzten zituena. Bularrak ere airean utzi zituen. Tanga eranzteko nire aurrean belaunikatu zen. Niri ipurdia erakutsiz. Eta poliki poliki jaisten hasi zen. Belaunetara iristen zenean berriro igotzen zuen eta ipurmasailen artean sartzen zuen tangaren hari fina. Azkenean guztiz erantzi zuen. Ni, ordurako, ezin gogorragoa nengoen. Bere zain. Hurrengo pausuen zain. Ezin nuen imajinatu bere jolasaren hurrengo pausua. Ohe gainean lau hankatan jartzeko agindu zidan. Eta nik obeditu nion. Horrela nengoelarik atzetik eskua sartu zidan hanken artean eta zakila gogor hartu ninduen. Hozkirri bat sentitu nuen. Gero zaplastako txiki pare bat eman zizkidan ipurmasailetan. Argi zegoen berak agitzen zituela. Atzera joan zen eta zarata batzuk entzun nituen. Zer zen jakin gabe. Orduan zerbait hezea nabaritu nuen nire ipurtzuloan. Bere mihia zen eta han atzean jolasten hasia zen. Barrabiletan hasten zen eta handik ipurtzuloraino igotzen zen. Eta ipurtzuloan geratzen zen jolasten eta bustitzen. Bidea prestatzen egongo balitz bezala. Orduan mihia kendu eta lubrikantearen takto hotza nabaritu nuen. Hatz batekin ari zen jolasten nire ipurtzuloan. Gainetik hasieran. Kontu handiarekin. Eta tarte bat jolasten egon ondoren bere hatza nire ipurtzuloan nola ondoratzen zen sentitu nuen. Hasieran punta. Gero den dena. Beste eskuarekin, bitartean, barrabilak laztantzen zizkidan. Nik gehiago nahi nuela esan nion. Baina berak ezin nuela ezer eskatu argi utzi zidan. Bat-batean buelta emateko agindu zidan. Orduan ikusi nuen tramankulu hura. Bere gerriaren inguruan zakil gerriko horietako bat zeraman jantzirik. Morbo ikaragarria eman zidan.





- Plazer gehiago nahi baduzu hemendik hasi beharko zara!- oihukatu zidan.
Nire burua hartu eta bere zakil gerrikoan zegoen zakilaren aurrean jarri ninduen.
- Jan nazazu!- agindu zidan
Nik zakila hori nire ezpainen artean sartu nuen eta benetan berea izango balitz bezala jaten hasi nintzen. Niri egiten zidanean gustukoa nuen modu berean. Punta hasieran, poliki-poliki, bat-batean zakil osoa irensteko. Eta zakila irentsi bitartean gora begiratzen nion. Disfrutatzen ari zen. Eta alua busti bustia zeukan.
- Eman buelta berriro!- Esan zidan.
Eta nik ohe gainean buelta eman nuen beti ere lau hankatan nengoela eta eskuak sorbaldan loturik nituela.
- Eta jaitsi burua!
Burua ohe parean jarri nuen, nire ipurdia guztiz altxaturik utziz.
Hatzen jolasetara itzuli zen eta hatza nire barruan sentitzen hasi nintzen.
- Gustatzen zaizu?- Esaten zidan ahots maltzurrarekin
- Bai, segi, segi- erregutzen nion nik.
- Hummmm, ba orain ikusiko duzu zer den benetako plazerra!
Orduan dildoaren punta nabaritu nuen nire ipurtzuloaren sarreran.
- Larrua jo egingo dizut basatiki!- oihukatu zidan
Nire aldaketan nabaritu nituen bere eskuak eta bultzatzen hasten zela konprobatu ahal izan nuen. Dildoaren punta nire ipurtzuloaren muga zeharkatzen hasi zen. Eta mina puntu batekin plazer ikaragarria sentitzen hasia nintzen. Punta utzi zuen nire barruan, bere gerria mugitzen zuen bitartean, nire ipurdia gonbidatu berriari moldatzeko asmoz.
Eta moldatzen hasia nintzen. Gehiago nahi nuelako.
Zaplastako berri bat eman zidan ipurmasailetan eta horrekin batera dildoak beste zentimetro batzuk zulatzen ninduela ohartu nintzen.
- Oraindik ez duzu nahikorik?- esaten zidan.
- Ez!- Oihukatzen nion nik- sartu barruraino

Eta bat-batean sentitu nuen nire barruan zegoela. Guztiz. Plazer ikaragarria sentitzen nuen nire ipurdian

- Eman, eman!- eskatzen nion behin eta berriro.
Eta bera, zoraturik, bortizki zulatzen zidan ipurdia, gerri kolpeka:

- Tori, tori!- oihukatzen zidan

Uste dut ipurditik eta guzti korritu egin nintzela.
Orduan gelditu zen eta eskuak askatu zizkidan. Nire zakilak gogor gogorra jarraitzen zuen. Eta paperak aldatzeko unea zela pentsatu nuen. Bera ohartu baino lehen bere eskuak lotu nizkion sorbaldan.

- Eta orain zeeeeeeeeeer?- Esan nion irribarretsu.

Bera zutik zegoen eta bere aurrean belaunikatu nintzen. Berriro ere zakila jaten hasi nintzen. Baina oraingo honetan eskuak libre nituenez bere atzeko partera eraman nituen. Hatz bat ipurtzuloan sartu nion. Horrela jolastuz tarte bat egon ondoren zakil gerrikoa kendu nion. Eta bere harridurarako nire benetako zakilaren gainean jarri nuen. Begiak arranpalo begiratu ninduen.
Buelta emateko agindu nion. Eta leihoari begira geratu zen. Zutik betiere. Leihoa ireki nuen eta leiho ertzean eskuak jartzeko esan nion. Berak nire aginduak bete eta aurrera makurtu zen. 90 graduko angelu ederra osatuz. Orduan nik hartu nuen lubrikantea. Eta bere ipurtzuloan nire hatzekin jolasten hasi nintzen. Poliki-poliki hasieran. Hatz osoa ondoratu arte.
- Orain zuk ikusi nahi duzu zer den penetratua izatea?- Galdetu nion.
Eta galderarekin batera zaplastako bat eman nion ipurdian.
- Ikusiko duzu!- mehatxatu nion.
Eta nire bi zakilekin hurbildu nintzen bere atzeko parteetara. Silikonazkoaren punta bere ipurtzuloaren sarreran jarri nuen. Eta nire zakilaren punta bere alutxo bustira zuzendu nuen. Eta biak batera mugimendu motelekin sartzen hasi nintzen. Irudi ederra osatzen zuten zakil biek bere bi zuloetatik sartzean. Eta berak plazerez oihukatzen zuen.
- Larrua jo nazazu, kabroia!- eskatzen zidan.
Eta nik aurrera jarraitzen nuen leihotik, aurreko etxeetara begiratzen nuen bitartean, norbait guri begira egongo zela imajinatuz. Eta kontu handiarekin zakil biak hondoratu ziren bere zuloetan. Ni geldituta geratu nintzen, ez bainion minik egin nahi. Baina berak, tupustean, gerria aurrera eta atzera mugitzen hasi zen, eta zakilak bere gorputzetik sartzen eta ateratzen ziren etengabe, dantza sexual eder batean. Nik ez nuen asko aguantatu eta ikuskizun basati hura ikusten korri nintzen bere alu bustian. Bera ere ni baino lehenago korritua zela iruditu zitzaidan…

gogoan...

gogoratuko ditut zure bular borobil handiak nire eskuen artean nire gainean gora eta behera zeundenean
gogoratuko dut zure irribarre maltzurra nire hankartea jaten ari zinenean eta begiratzen zenidanean
gogoratuko dut zure aldaka sendoa nire eskuekin hartzen zintudanean eta zure mugimenduetan laguntzen zintudanean
gogoratuko dut altxatu eta gelako ertz batera eraman ninduzunean eta zutik basatiki larrua jo egin genuenean
gogoratuko dut zure bizkar goxoa larrua jo ondoren zure alboan altxatzen nintzenean eta berriro ere zure ipurmasailen artean nire hankartea kokatzen nuenean eta nola gogortzen hasten zen nabaritzen zenuenean
gogoratuko dut zure kulero marradunak lurrean botata eta fetitxista bat nintzela barrez esaten zenidanean
gogoratuko dut larrua jo ondoren zure musuak nire lepoan eta nola berotzen ninduzun eta nola egin nahi zenuen berriro ere eta nola altxatzen zitzaidan berriro zakila eta nola larrua jotzen genuen berriro ere eta "ninfomana bat naizela pentsatuko duzu" esaten zenidanean
gogoratuko zaitut askotan, sarritan, atzo, nire ondotik desagertzen ikusi bazintudan ere
eta berarekin joan bazinen ere
gogoratuko zaitut, maitale, beti...

19/03/2009

oparia

plazan eserita ikusi zintudan eta ulertu nuen udaberriak ekarria zintuela niretzat. Horrela imajinatu nahi nuen nik behintzat. Eta zure galtzak aldaka nola markatzen zintudan ikustean liluraturik nengoen. Zure tanga beltza agerian. Hainbeste alditan zuregana hurbildu nahian eta ausartu ez... Azkenean zuregana hurbildu nintzen aitzaki xume batekin. Ea lurrean zegoen boligrafoa zurea zen (ongi banekien nirea zela). Zuk ezetz, baina barre egin zenuen eta bigarren aitzaki xume batekin zure ondoan eseri nintzen. Zapata lotu behar nuela eta. Eta horrela hasi ginen hizketan. Orduan ikusi nuen, lurrean, zure koaderno eta gauzen artean, liburu bat, liburu erotiko bat. Nik ongi ezagutzen nuena. Eta horretaz hasi ginen hizketan. Eta erotismoaz ere. Eta gero eta politagoa zeunden. Orduan ondoko taberna batera joan ginen zerbait hartzera. Gustura geunden biok. Eta kafearen aparra zure ezpainen gainean inoiz ikusi dudan gauzarik lizunena iruditu zitzaidan. Eta orduan nabaritu nuen zure eskua nire galtzaren gainean. Gogor gogorra nengoela konprobatu zenuen eta barre egin. Ni lotsaturik nengoen eta ahal moduan ordaintzera altxatu nintzen. Bitartean zu komunera joan zinen. Mahaira itzuli ginenean eseri ginen biok berriro. Eta irribarre maltzur batekin begiratu eta esan zenidan: nire oroitgarri bat izan nahi duzu? Nik baietz esan nizun. Nola ez. Eta bat-batean zure tanga beltza txikia jarri zenidan eskuaren gainean. Ahoa bete hortz geratu nintzen. "Fijatu naiz nola begiratzen zenidan atzetik" esan zenidan. Eta egia zen. Baina egia zen baita ere orain tangarik gabe zeundela. Zure aldaka ederki ongi markatzen zuten galtza horien azpian biluzik zeunden. Eta oraindik gogorrago jarri nintzen. "baina, baina... horrela utziko dugu?" galdetu nizun. Zu altxatu zinen eta baietz egin zenuen buruarekin, tabernatik alde egin aurretik eta ni bero bero utzi aurretik...
Etxera iritsi bezain laster gelan sartu nintzen eta zure tanga atera nuen, zure usainarekin, zure irudiekin masturbatzeko asmoz... Soilik orduan ohartu nintzen etiketan telefono zenbaki bat idatzita zegoela...

18/03/2009

zirrara


benetan zirrara ederra da
etxetik biluzik ibiltzea
bakarrik nagoela pentsatuz
eta atea entzun gabe
bat-batean
nire hanken artean
(atzetik)
zure eskua sartzen dela ohartzea
benetan zirrara ederra da
bat-batean
zure eskua nire barrabilen azalean
sentitzea
eta handik igotzen dela
eta zakila laztantzen hasten dela
zu han, nire atzean, zaudelarik...
benetan zirrara ederra da
horrela, bat-batean,
masturbatzen nauzunean...

17/03/2009

udaberriaren zain

udaberriaren zain nauzu
badakidalako ze erraz berotzen zaren
garai honetan
udaberriaren zain nauzu
badakidalako nola bustitzen zaren
nire idatziekin...
horrela adierazten didate
zure email beroek
eta horrela nahi zaitut
nire hitzez bustirik
udaberriko lehen eguzki izpien azpian
zure kulero bustiak ikusi nahi ditudalako
dutxa azpian
larrua jotzen dugun bitartean

09/03/2009

marrazkiak

marrazten ditut nire fantasiak zure azalean
eta kuleroek estaltzen dituzten oasietan
edaten dudala imajinatzen dut
zure marrazkiek bidea erakusten didate
eta banoa,
banoa zure oasien bila
maite dudalako zure azala
eta zure azala estaltzen duten kuleroak
zu maite zaitudan bezala

07/03/2009

Nola egin???


Mutila izanda, neska baten etxera joatea lortuz gero, arazo bat sortu ahal zaizu.
Demagun ligatu duzula eta neskak bere etxera eraman zaituela (edo alderantziz). Liatzen hasten zarete baina momentu batean ohartzen zara pisa egiteko gogoa duzula. Nahiko deserosoa da pisagura izatea halako momenturen batean. Baina aurrera jarraitu aurretik hobe da komunera joatea dena lasaiago ikusten baita. Nola egin orduan? Demagun zure urteko ligea dela. Edo besterik gabe asko berotzen zaituen ligea dela. Demagun orduan (normala denez) guztiz handiturik duzula zakila... nola egin orduan pisa egiteko?
Aholku batzuk ematen dituen webgunea topatu dut honen guztiaren inguruan eta, egia esan, barregura sorrarazi dit... horregatik ekarri dizuet hona:
Larrua jo eta on egin!

06/03/2009

tristura...


Sarritan, triste nagoenean, elastikoa erantzi eta galtzaren kremailera jaisten dut. Bularra laztantzen hasten naiz eta handik, astiro, hankarteraino iritsi. Eta galtza erantzi gabe eskua eramaten dut zakilara. Eta jolasten hasten naiz eta nire atzamarren artean nola handitzen den sentitu. Eta ni triste egon arren nire hankartea nola pozten den sentitzean poza hartzen dut.
Eta masturbatzen naiz ohearen gainean, edo lurrean etzanda, edo komunean belaunikatuta edo sukaldeko aulki batean edo...
Kontua da gaur triste nagoela zu faltan botatzen zaitudalako eta galtza irekitzen hasi naiz...

piercing

gustukoa dut zure mihian daramazun piercinga
gustukoa dut; zure mihia erasoan ikusten dudanean
gustukoa dut nire azalaren gainean imajinatzen dudanean
gustukoa dut zure piercinga...
atzo ikusi zintudan eta beste behin
zutaz maitemindu nintzen
zure piercingdun mihiaz
zure ahoaz
zure irribarreaz...
eta zure piercinga nirekin konpartitzen zenuela
imajinatu nuen...
(beste behin)

02/03/2009

Erakutsi

Erakutsi zure koloreen bideak
Erakutsi nola jaitsi naiteke zure bularren aldapetatik
Erakutsi egin beharreko ibilbide "ez turistikoa" (edo bai)
Erakutsi nola pasatu nire eskuak, nire mihia zure kuleroen gainean (eta azpian)
Erakutsi eta ireki zure kremailera, zure hankak, zure ezpain biak
Erakutsi bide guztiak
ikasle ona izan nahi baitut

19/02/2009

mihiaz

mihiaz laztanduko dizut irribarrea
mihiaz zure poroak dastatu
mihiaz zure oinetatik igo eta zure hankak zeharkatu
mihiaz zure belaunetan gelditu eta sufriaraziko zaitut
mihiaz astiro-astiro igoera berriro hasi
mihiaz izterrak ezagutu musukatu laztandu
mihiaz zure altxorrara iritsi eta patxadaz hartu
mihiaz zeruak zuretzako margotu
mihiaz zure hankartean dut geltoki

16/02/2009

Eskainidazu

Eskainidazu zure hankak estaltzen dituzten mediak
Eskainidazu zure hanka gurutzatuak
Eskainidazu zure intimitatea
Eskainidazu zure irribarre bertikala
Eskainidazu hori guztia:
zure hankak estaltzen dituzten mediak
zure irribarre bertikala
eta
batez ere
gurutzatuak egoteari utzi dioten hankak
nik
zure hankatartean
maitatuko zaitut

12/02/2009

teilatuan

teilatura eraman ninduzun eskutik
eta han etor zaitez! esan zenidan
etor zaitez eta larrua jo dezagun!
eta teilatu horretan zure atzean jarrita
larrua jo egin nizun, zure bularrak ukituz,
zure aldaka ukituz, zure klitoria...
eta iruditu zitzaidan
inoiz ez naizela egon
zerutik hain gertu

10/02/2009

musuka...


musuka nazazu gaua gainetik kendu arte
iluntasunari eguzkia oparitu arte
musuka nazazu ezpainetan
bularretan hanketan
belarrietan lepoan
hankartean
musuka
nazazu
beti
...

09/02/2009

Afariaren ordua

arratsalde hotza egiten zuen elkartu ginenean. Eta zure etxera eraman ninduzun. Mahai gainean ardoa, janari ona eta kandelak. Giro ederra sortu zenuen, bai. Eta poliki poliki ardoak berotu gintuen begiak. Berotu gintuen eskuak, ezpainak, hankak... Eta ohartu orduko sofa gainean geunden. Soinekoa erantzi nizun eta... hau sorpresa! Zure kulero berezi horiekin egin nuen topo. Egia esan ez nuen horiek ikusi behar gehiago berotzeko, baina aitortu behar dizut horrek ere lagundu zuela. Sofan etzanarazi zintudan eta ni belauniko jarri nintzen zure hanken artean. Tira, zure kuleroez disfrutatu nahi nuen eta zu disfrutarazi, jakina. Kulero gainean laztandu zintudan. Hasieran nire hatzekin. Gero mihiarekin. Eta kuleroa pittin bat jaitsiz, zuloa zure klitoriaren altueran utzi nuen. Eta handik sartu nuen mihia. Eta ilerik gabeko zure alutxoa musukatzen hasi nintzen. Eta zure intziriak entzuten. Ongi nindoala zirudien, ezta? Eta kuleroa erantzi gabe isuri zinen. Eta ni, guztiz beroturik baldin banengoen ere, nire txanda postrerako uztea erabaki nuen.
Altxatu ginen eta zuk postrea ateratzeko zain geratu nintzen. Gogotsu.



08/02/2009

aspaldiko hitzordua...

azaldu ez zinen hitzordura azaldu nintzen ni
eta biluzik imajinatu zintudan Gasteizko farola horren azpian
eta gero (azkenean) elkartzen ginela
eta egunsentira arte (behintzat) amodioa egiten genuela
elkarrekin, elkarri
eta agian goizak banatzen gintuela (agian)
eta zure tanga beltza oparitzen zenidala
txortaldi ederraren souvenir gisa
eta azaldu ez zinen hitzordura azaltzen zinela imajinatu nuen
eta orduan konturatu nintzen, momentuz behintzat,
bakarrik nengoela, zure zain,
zure gorputza irudikatu nuen farola horren azpian...

07/02/2009

Dutxan ni ere...

Badakizu dutxan zutaz bustitzen naizela. Ederra da ur beroaren sentzazioa nire azalean. Zure mihiaren laztanak balira bezala. Eta handitzen zait zakila. Eta astiro-astiro eskuarekin laztantzen dut. Nire hatzen artean hartu eta nola handitzen den sentitu. Zutaz pentsatzen dudan bitartean. Eta zakilaren azala leunki jaitsi eta ura nire gorputzean nola irristatzen den sentitu. Eta zure gorputza imajinatu, zure gorputz ederra. Niretzat beti izango baita ederra zure gorputza. Zure ilea, zure begiak, zure ezpain borobilak, zure sorbaldak, zure bularrak, zure sabela, zure aldaka, zure hankartea, zure ipurdia, zure hankak... Eta handituz jarraitzen du nire zakilak. Eta azkartzen dut (ez gehiegi) nire eskuaren mugimendua eta gustura nago uraren azpian eta zu zaitut gogoan. Eta moldatuko genituzkeen fantasia guztiak irudikatzen ditut. Eta zutaz bustitzen naiz eta bustitzen dut komuna...

06/02/2009

Lentzeria dendan II

Bi egun geroago itzuli nintzen dendara. Ordu berean. Eta han topatu nuen neska. Irribarretsu begiratu zidan. Zer, erosketa aldatzera zatoz? Galdetu zidan. Ez..., esan nion, aldatzera ez... zuri oparitzera... Eta paketea eman nion. A, bai? Eta hori? Zure neskari ez zaio gustatu? Edo ez zaio ongi geratzen? Pentsakor geratu nintzen eta esan nion: ba... oraindik ez dakit. Probatu eta esango dizut. Harriturik begiratu zidan orduan. Eta irria zabal zabala zuen aurpegian. Aaaaa, esan zidan, orduan... lagunduko didazu probalekura? Jakina!
Probalekuan sartu ginen biok eta astiro-astiro nire aurrean biluzten hasi zen. Aurrena galtzak erantzi zituen. Baita kuleroak ere. Eta tanga jantzi. Niri, galtza bakeroaren azpian zerbait molestatzen zidala ohartzen hasi nintzen. Soilik tanga zeramala erantzi zuen kamiseta eta korse probatu zuen orduan. Ispiluari begiratu eta ispiluan nire lerdo aurpegiarekin egin zuen topo. Barre egin genuen biok. Mmmmm, esan zidan, baina arropa honek bere zentzua badauka, ezta? Eta uste dut bere efektua ere egin dizula, ezta? Esan zuen nire hankarteari begira... Ni lotsatu nintzen baina ohartu orduko bere eskuak nire kremailera gainean neuzkan. Kremailera jaitsi, galtzontziloak ere eta airean geratu zen nire hankarte handitua... Eseri, mesedez, eskatu zidan. Ni aulkian eseri nintzen, ispilua aurrez aurre nuela. Bera belaunikatu zen eta nire hankartera makurtu zuen burua. Opari honek bere saria merezi du, esan zidan zakilaren punta ahoratu aurretik. Ni liluraturik nengoen bere ahoraren lanarekin eta ispiluan ikusten nuen irudiarekin. Bere atzeko partea ikusten bainuen nire gainean makurturik. Baina horrela jarraituz gero ez nuen gehiegi ere aguantatuko. Eta pena bat zen. Orduan burua altxatu nion eta buelta emateko eskatu nion. Berak buelta eman zuen eta ispiluari begira geratu zen, lau hankatan. Ni ere horrela jarri nintzen bere atzean. Biok ispiluaren aurrean geundela. Tangaren atzeko haria alde batera alboratu nuen eta bere alua musukatzen hasi nintzen. Busti bustia nabaritu nuenean bere aluaren sarreran jarri nuena nire zakila izan zen. Goitik behera jolastu nuen zakilaren puntarekin. Ipurditik klitorirainoko bidea eginez. Eta gehiago ezin zuenean barrura egin nuen irrist. Ispilura begiratu genuen biok. Irudi ederra osatzen genuen. Eta orduan bultzaka hasi nintzen bere bularrak hartu bitartean eta bere ipurmasailen talka goxoa nire izterretan nabaritu bitartean. Isuri ginen bezain pronto dendako atea entzun zen. Kakazaharra!, esan zuen, norbait dator... Burua jiratu eta galtza jantzi bitartean esan zidan: hirukote bat osatuko dugu? Eta berriro ere barre egin genuen biok...

(to be continued?)

04/02/2009

Lentzeria dendan

Lotsaturik sartu nintzen lentzeria dendara. Zerbait erosi nahi nion eta lotsa-lotsa eginda kulero, korse, tanga, mediak eta bularretakoen artean begira hasi nintzen. Eguerdia zen eta ez zegoen inor dendan. Dendako neskak hurbildu zitzaidan: lagundu zaitzaket? Esan zidan. Ez, ez, esan nion gorriturik, bueno, agian bai... zerbait bilatzen ari naiz neska bati oparitzeko. Zerbait? Eta zer da zerbait hori? Ba... ez dakit, zerbait ausarta. Mmmm. Ni neska hori banintz hauetako bat eskertu nuke. Eta korse eder bat eskaini zidan. Bai? polita geratuko zaio? Begira, hau tanga honekin konbinaturik... zer esaten didazu? Ba... flipatuko nukeela, zer nahi duzu esatea? Kar-kar... barre egin zuen neskak.
Orduan zer, erosiko duzu? Uste dut baietz... baina ongi geratuko zaio? Ziur baietz, bestela etorri eta aldatuko dizut... edo niri oparitu!
Begiak altxatu nituen eta harriturik geratua nintzen. Egia esan lentzeria hori nori oparitu ez nuen, baina aspaldi, denda horretatik pasatzen nintzen bakoitzean dendako neskarekin liluraturik nengoen eta bere edertasuna lentzeria horren barnean imajinatzen nuen. Egia esan berarekin ligatu nahian sartua nintzen dendara. Eta zirudienez neskak ate bat utzi zidan irekita.
Bai... itzuliko naiz eta aldatu agian ez baina zuri oparitu agian bai... esan nion irribarretsu atera nintzenean...

(to be continued)

02/02/2009

prestatzen

Etxean nengoela deitu zidan Andonik. Afaltzera gondidatzen nuen galdetu zidan. Mmmm... Afari goxoa irudikatu nuen bere hitzetan. Eta nire alutik bularretaraino igotzen zen hozkirri ederra nabaritu nuen. Jakina, gondidauta zaude, esan nion. Eta topaketa prestatzen hasi nintzen. Egun osoa neraman etxean, atera gabe, deus egin gabe. Eta nire gorputza ongi prestatu nahi nuen. Dutxan sartu nintzen eta ur beroa nire azalaren gainean sentitzen utzi nuen. Astiro-astiro xaboia zabaldu nuen. Marrubi zaporezkoa. Eta aluan goxo-goxo zabaldu nuen. Andonik nola laztanduko zuen imajinatuz. Bere mihia nola sartuko zidan, bere hankarte gogorra... Baina nork zekien zer egingo genuen gau hartan. Horregatik atzeko sarrera ere garbitu behar nuela gogoratu nintzen. Eta xaboia bota nuen nire eskuan. Eta hatz erakuslea eraman nuen atzera. Kukubilko jarri nintzen dutxan eta xaboia zabaldu bitartean hatza sartzen hasi nintzen. Punta besterik ez hasieran. Baina gero, Andoniren zakilaren punta zela imajinatuz gehiago sartu nuen, eta gehiago, eta gehiago... hatz osoa nire ipurtzuloan izan arte... Orduan, libre neukan beste eskua eraman nuen aurrera eta klitoriaren gainean jarri. Eta bi aldetatik hasi nintzen erritmoa eramaten, hor, dutxan, ur beroaren azpian, gustura-gustura isuri nintzen arte...
Orain bai, pentsatu nuen, orain bai nagoela prest Andoniri ongi etorria emateko eta nahi duen bidetik jasotzeko... Afari ederra egingo dugu...

24/01/2009

Oztopoz oztopo

Nekatu ginen desiraz beste hitz faltsuagoekin hitz egiteaz
nekatu ginen gure alu, zakil, bular, ipurdi estaltzeaz
eta larrua jo aditz ederra zela ulertu genuen
horregatik bilatu genuen gorputz biluzien poetika
eta irudietan islatu genituen gure desirak
kontakizunetan plazaratu gure fantasiak
mundua bezain zaharrak direnak
eta horregatik hitz egiten dugu desiraz
eta biluzten ditugu gure hitzak
gorputz biluziak maite ditugulako
desira mundua mugitzen duena delako
eta larrua jo aditz benetan ederra delako...

15/01/2009

Ideia euria...

Hotz honekin hoztuko zaigu kolore askotariko gizona...
Baina ideiaren bat bururatzen zait berotzeko....

13/01/2009

Elur malutak bezala...

Elur maluta bat bezala erori zinen nire azalaren gainean.
Udazkenean iritsi eta zuriz tindatu zenidan azala.
Eta gustukoa izan nuen zure gorputzaren hotza
nire azaleko teilatuen gainean.
Gustukoa izan nuen zure larrua jotzeko modua.
Basatia, azkarra, baina maitagarria.
Gustukoa izan nituen zure ezpain borobil ederrak musukatzea,
zure bular handiak laztantzea,
zure aldakaren lurraldea gurutzatzea.
Larrua jotzen genuen gauero.
Basatia, azkarra, baina maitagarria.
Eta zure begiradak pizten zidan hankartea.
Begiratzearekin soilik prest nengoen hurrengo asaltorako.
Orain, elur malutak desegiten hasi dira,
urtzen ari zara
desagertu
eta faltan botako dut
zure elurraren indarra
elurte berrien zain nauzun bitartean...

sexua... barkatu, saxoa esan nahi nuen.

Gustukoa dut
saxoa jotzen
didatenean
Gustukoa dut
zure saxoaz
eskaintzen
didazun musika
Gustukoa dut
zure saxoaren
listua zure
ezpainetan
musukatzea
Gustukoa dut
zure saxoaren
notak ukitzea
do, re, mi, fa, sol
belarrira xuxurlatzen
didazunean

12/01/2009

Imajinatu...

Imajinatu medikuaren aurpegia...

09/01/2009

Leihoak

... eta zelatan nengoela zu dutxatik atera eta ikusi nauzu. Lotsaturik egin dut atzera, baina isurtzean ikusi zaitut eta irri egin duzu...