29/12/2009

argazkia

Argazkiak bilatzen ari nintzela argazki batek ekarri nau zure irudia nire burura. Ez zara zu, (edo agian bai?) baina zure antza dauka. Zure antza eta landetxe hartan, aspaldi egin genituen argazkien antza ere bai. Oroitzen al zara? Negua zen, abendua oraindik. Eta kostaldeko herri galdu hartara joan ginen, amorante gisa, landetxe horretara, zu eta biok.
Eta euriari esker eguna ematen genuen gela barruan. Eta gela barruan zer egin ahal genuen? Laztanen eta izaren artean larrua jo. Eta goxo aritu ginen horretan. Une batean argazki-kamera atera eta biluzten ginen bitartean argazkiak ateratzen hasi ginen. Kamiseta erantzi. Klik. Galtza... fuera! Klik. Eta media horiek? Klik. Bularretakoa orain. Klik. Kuleroak erantziko dizkidazu zuk? Klik. Klik. Klik. Horregatik oroitu naiz zutaz argazki horrekin topatzean. Zure irribarre maltzurra etorri zait burura. Media beltzez apaindutako zure hanka zuri ederrak. Zure izterrek eta zure ipurmasail borobilek nola erotu ninduten... Hor zaude, bai, argazkitik begiratzen nauena zara, eta larrua jo egiten jarraitzen dugu gure landetxearen bakardadean, kanpoan denbora gelditua egongo balitz bezala, larrua jo egiten jarraitzen dugu, edo hori nahi nuke nik, oraintxe bertan, zure oroimena ekarri nauen argazkia ikustean... hor al zaude?

Sem comentários: