30/03/2011

Eskuburdinak

Erika Lust-en beste laburmetrai eder-dibertigarri-erotikoa, menpekotasunaren ingurukoa. Ikusi eta goxatu:

29/03/2011

Menpe

Logelan geundelarik nire aginduen menpe egon nahi zuela esan zidan.

Nik biluzteko esan nion. Guztiz. Eta biluzten zen bitartean aulki batean eseri nintzen. Astiro erantzi zuen arropa. Praka bakero estuak, atorra zuria, bularretako eta tanga beltza...

Tanga hartu nuen eta hankak lotu nizkion horrekin. Aulkira itzuli nintzen. Nire aurrean belauniko jartzeko agindu nion. Halaxe egin zuen. Nik kremailera jaitsi, zakila atera eta, esku batekin hartuta, jateko esan nion. Burua nire hankartearen gainean jarri zuen eta jateari ekin.

Beste eskua buruaren gainean jarri nion, mugimenduak gidatzeko asmoz. Zakil osoa aho barruan zuelarik horrela mantentzeko agintzen nion. Horrela irauten zuen tarte batez. Gero nire eskua kendu eta gora egiten zuen buruarekin. Eskuak nire gerrian jarri zituen, baina nik atzean gurutzatuta mantentzeko esan nion. Eta atzera, bizkaraldera eraman zituen eta zakila jateari berriro ekin.

Gelditzeko esan nion, baita buelta emateko. Buelta eman zuen. Lau hankatan zegoen zoruaren gainean, eta hankak loturik. Dildo txiki bat hartu nuen eta bere aurpegiaren aurrean, zoruan, jarri. Dildoa nutellaz bete eta jateko agindu nion. Burua dildorantz (ia zorurantz) makurtu, ipurdia altxatu, eta dildoa jaten hasi zen.


- Garbi garbia ikusi nahi dut!- esan nion.


Atzera itzuli nintzen, bere ipurdi borobil ederra altxatuta ikusteko asmoz.

Bere eskuak ipurmasailetan jartzeko agindu nion, eta ipurmasailak zabaltzeko.

Eskuak ipurmasailetan jarri eta niretzako ireki zituen. Ikuskizun ederra.

Lubrikantea hartu eta bere uzkiaren inguruan zabaldu nuen. Gero esan nion:


- Orain eraman atzamar bat uzki polit horretara, ikus dezadan nola sartzen duzun zure ipurditxoan...


Esku bat uzkira eraman eta, dildoa jateari utzi gabe, atzamar bat sartu zuen ipurdian. Barrura eta kanpora, sartzen eta ateratzen eman zuen tarte batez, intziri ederren artean.

Nik ipurmasailetan zaplazteko goxo pare bat emateko aprobetxatu nuen.


Gelditzeko esan nion. Maskara bat atera eta bere aurpegiaren gainean jarri nion. Tanga bere hanketatik askatu eta, atzamarra ipurditik atera gabe, balkoira ateratzeko agindu nion.


- Lau hankatan edo zutik jarriko naiz?- galdetu zidan.

- Altxatu!- erantzun nion.


Altxatu zen eta atzamarra atzetik kendu gabe (eta maskara jarrita, noski) atera zen balkoira.

Nik beste maskara bat jantzi eta berarekin batera atera nintzen balkoira (ni oraindik guztiz jantzita egonda). Kaleari begiratzeko agindu nion. Aurreko etxeko balkoian, gortinen artean, ematen zuen norbait zegoela guri begira.


- Atera atzamar hori eta probatzeko eman!- esan nion.


Atzamarra atera eta ahoan sartu zidan.

Gero, eskuak barandillan jartzeko esan nion. Eta halaxe egin zuen: eskuak barrandillan jarri, aurrerantz begira zegoen bitartean.

Bere atzean jarri nintzen eta bere belarrian xuxurlatzen hasi:


- Orain ipurdia zulatuko dizut nire zakil gogorrarekin, bai? Horrela guztiek ikusi ahalko dute nola zulatzen dizudan ipurdia, nola larrua jotzen dizudan. Gustatzen zaizu, baietz?


Eta berak baietz egin zuen buruaz. Gorputza plazerez dardarka zuela iruditu zitzaidan.

Nik kremailera berriro jaitsi, zakila atera eta bere ipurdira zuzendu nuen. Zulo txikiaren gainean jarri nuen puntatxoa. Nire eskuarekin zakila hartu eta zirkuluak bezala hasi nintzen egiten, bere uzkiaren inguruan, gainetik, oraindik sartu gabe.


- Lehen- xuxurlatu nion berriro- horrela korrituko zara... eta gero ipurditxoaren hondoraino sartuko dizut zakila, hondo-hondoraino.


Hitz horiek esan eta, bere uzkiaren gainean zakilarekin jolastu bitartean, beste eskua eraman nuen bere klitorira, eta han ere jolasten hasi. Klitoria laztantzen nion, zakila uzkiaren sarreran mugitzeari utzi gabe. Gero eta beroago zegoen. Baita ni ere, jakina. Korritzeko prest zegoelarik zakilaren punta sartu nion ipurdian, nire hango eskua libre utziz. Beste eskuaren mugimenduak, berriz, azkartu nituen bere klitoriaren gainean, eta zakilaren punta osoa bere ipurdi barruan mantendu. Dardar goxo batzuk nabari nituen bere alutxoan, intziri batzuk bere ahoan. Korritzen hasia zen, eta, orduan, esku librearekin kendu nion maskara eta kolpe batez zakila bere ipurdiaren hondoraino sartu. Eta horrela korritu ginen biok, aldi berean...

23/03/2011

Jo ezan berriro...


Agian ahaztu zenuen zure etxeko giltzak nituela edo agian apropos egin zenuen, ez dakit. Kontua da deika egon nintzela telefonoz eta koberturarik gabe zeunden. Ikusi nahi zintudan eta zure etxeraino hurbildu nintzen. Egia da atea jo ahal nuela, baina ateraino iritsita pentsatu nuen hobe zela sorpresa ematea, baina hau bai sorpresa nirea! Atea kontu handiz eta zaratarik egin gabe irekin eta barrura sartu nintzen. Gitarraren soinua aditu nuen, zure logelatik zetorrena. Zapatak kendu eta oinutsik ibili nintzen korridorean zure logelaraino. Atea erdi irekita zegoen eta zirrikitu batetik ikusi zintudan. Aulki batean eserita zeunden, ia ia biluzik, mediak eta enkajezko kulero horiek (zure ipurdian ederki ongi ajustatzen direnak) zeneramatzan, besterik ez. Eta zure irudi eder horrek berehala kolpatu zidan hankartean. Berehala handitu zitzaidan eta tente-tente jarri nintzen. Zuk gitarra jotzen jarraitzen zenuen, notetan galdurik egonen bazina bezala, gustura, gitarraren aurrean zure gorputz eder biluziarekin.
Eta nik sorpresa eman nahi banizun, zergatik ez sorpresa bikoitza izatea? Horrela pentsatu eta horregatik hasi nintzen korridorean bertan biluzten, guztiz biluzik geratu arte. Orduan lau hankatan jarri, eta katu bat bezala hasi nintzen ibiltzen. Atea pittin bat gehiago zabaldu eta logelara sartu nintzen. Zu beste aldera begira ari zinen, leihoaren aldera hain zuzen ere, baina ziur nago sentitu zenuela nire presentzia, are gehiago, esango nuke espero zenuela nire presentzia: giltzena apropos egin zenuen, eta horietako egunen batean nire bisita espero.
Horregatik ez zinen harritu zure ondora iritsi nintzenean. Zeharka begiratu eta gitarra jotzeari utzi gabe irribarre eskaini zenidan.
Zure hanken artean jarri nintzen ni. Zure hankak nire eskuekin zabaldu eta esku bat sartu nuen gitarraren azpitik, zure alutxoaren gainean. Kuleroaren gainetik laztanak eman nizkizun. Eta gero, poliki poliki hasi nintzen zure kuleroa eranzten. Zuk, une batez, jotzeari utzi zenion, eta nik esan nizun:
- Ez gelditu, jo ezan berriro, mesedez...
Orduan gitarra jotzen jarraitu zenuen eta nire eskua libreago zegoen zure alutxoaren gainetik ibiltzeko.
- Korritu arte ez gelditu, mesedez... - eskatu nizun
Eta nire eskuak lanean ari ziren bitartean zure eskuen mugimenduak eta zure aurpegiarenak arreta handiz jarraitzen nituen.
Ez dakit zenbat denbora eman genuen horrela baina azkenean jotzeari utzi zenion eta nire atzamar bustiak atera nituen zure barrutik. Atzamarrak atera, ahora eraman eta zupatu nituen.
Horrela nengoen ni, zure aurrean, zoruan, nire hanken gainean eserita.
Argi zegoen zu gustura-gustura geratua zinen. Baina bat-batean gitarra berriro altxatu eta zera esan zenidan:
- Beste kanta bat joko dut orain eta, bitartean, zu masturbatzen ikusi nahi zaitut.
- Ederki- esan nizun- gustura masturbatuko naiz zure musikarekin...
Kanta jotzen hasi zinen niri begira.
Nik ezkerreko eskua atzera eraman, zoruan bermatu, eta eskuinekoa nire zakilaren inguruan jarri eta astintzeari ekin, zure kantaren erritmoarekin batera. Eta horrela korritu nintzen zure aurrean...

22/03/2011

Ohean etzanda...

Udaberriko arratsalde epela zen. Lore eta biok ohean etzan geunden, hizketan gustura, Jimi Hendrixen diskoa biraka zegoen bitartean. The expert guide to anal sex for men filmaren harira zera esan zidan:

- Ba al dakizu zer?
- Zer?
- Film hori nik neuk ikusi baina ez diot nire bikoterai erakutsiko...
- Zer ba?
- Beldur naiz ez ote dudan beldurtuko...
- Ba, ba al dakizu zer?- esan nion nik.
- Zer?
- Gauza bera egin dut nik, beldur naiz nire bikotea ere ez ote den beldurtuko... jjjjj....

Barre egin genuen. Eta nik jarraitu nuen:

- Zure kasuan mutila da beldurtu daitekeena, eta nirean neska... hau mundu eroa!
- Eta...- jarraitu zuen Lorek- imajinatzen duzu gu biok horrela egiten dugula gure bikoteen aurrean?
- Uffa! Asko imajinatzea da, baina... potentea izanen litzateke, ezta?
- Orduan bai beldurtuko ziren!!!
- Edo agian ez, agian animatuko ziren!

Berriro barrezka.

- Zuk nola imajinatzen duzu egoera hori?- Galdetu zidan.

Eta ni imajinatzen hasi:

Taberna batean, parranda batean gaude laurok, eta zuk edo nik, ez dakit zer aitzakiarekin ateratzen dugu gaia. Biak geratzen dira flipatuta zeren eta zure bikoteak badaki zure desio bat dela, eta nireak ere bai. Beraz, ikusten dute desio edo gogo bera konpartitzen dugula.

Zuk eta biok begia kliskatzen diogu elkarri eta, hitzik esan gabe, gure bikoteak mozkortzeko plana abiatzen gara, ea horrela animatzen diren.

Norbaitek (berriro zuk edo nik) zure etxean azken potea hartzeko proposatzen du eta hara goaz. Musika martxosoa jarri eta barrezka gaude laurok, gustura. Zuk zerbait xuxurlatzen diozu zure bikoteari, nik zerbait nireari. Orduan desagertzen zara zure logelan eta handik minutu batzuetara zakil-gerrikoa eskuan duzula berragertu.

- Tatarara- tatareatzen duzu eta esan: hona hemen gure desioen objektu gutiziatua!!! Norbaitek lagunduko dit trasto hau jartzen?

Nik besoa altxatu eta "boluntario!!" ohikatzen dut. Zure ondoan jarri eta zure praka bakero estua eranzten dizut, gure bikoteen begiraden aurrean. Baita tanga ere. Alkoholak laguntzen du, eta gure bikoteak flipatzeaz gain gustura daudela ematen du, berotzen hasiak direla.

Zakil-gerrikoa lotu dut zure gorputzean. Sexi-sexia zaude, probokatzailea, ederra. Eta galdetzen duzu:

- Beste boluntario bat beharko nuke nire gorputzeko atal berri hau probatzeko!

Inork ez du ezer esan. Nik nire lagunari begiratu eta zera erantzuten dut:

- Zure baimenarekin.... boluntario izan naiteke?

Nire lagunak baietz egiten du buruarekin. Zureak ere bai.
Praka eta galtzontziloak eranzten dizkidazu, eta mahaian eskuak bermatzeko esaten didazu. Nik buelta eman eta, zutik, eskuak jartzen ditut mahiaren gainean. Nire atzetik zatoz zu, lubrikantea zure hatz batean zabaldu eta ipurdian sartzen didazu. Baina bero bero nago eta berehala gehiago nahi dut, zure zakila nire barruan nahi dut eta hala eskatzen dizut. Eta zu gustu handiz baietz esaten didazu. Silikonazko zakila nire ipurtzuloaren gainean jarri, zure eskuak nire aldaketei heldu eta astiro astiro barrurantz bultzatzen duzu.

- Sartzen ari da?- galdetzen didazu- gustura?

Eta nik baietz erantzuten dizut, eta barruraino sartzeko eskatu. Zakil osoa barruan dagoelarik orduan gogor hasten zara bultzaka, nire ipurditxoa larrua jotzen. Ia ia ahaztu dugu ez gaudela bakarrik. Baina hemen daude eta ikuskizun berezia eskaini behar diegu.

Orduan zoruan etzaten zara, ahoz gora, eta ni zure gainean, zakilaren gainean, esertzen naiz, eta eseri bitartean berriro ere sartzen da nire ipurdian. Eta horrela nagoela ohartzen naiz zure bikotea nirearengan hurbiltzen ari dela eta musuka hasi eta elkarri biluzten hasi.

Nire neska, guztiz biluzik, etzan da zure ondoan, hankak zabaldu eta bere hankartean kolatu da zure mutila.

- Hauxe da aukera!- xuxurlatu didazu.

Altxatu gara, lubrikantea hartu eta zure mutilaren ipurdia bustitzen hasi zara. Zeharka begiratu du, baina uste dut une hauetan, jadanik, ez zaiola gehiegi ere axola. Goxo dago, nire lagunaren alutxoan sarturik. Hatzekin jolastu duzu bere ipurdian eta gero, zakil-gerrikoa bere ipurtzulora zuzendu eta... zast! Barrura hasi zara sartzen. Kontu handiz, poliki, baina gelditu gabe. Eta plazerezko oihu eder bat egin du berak. Biak ari zarete bultzatzen, nire bikotearen barruan. Zuk atzerantz begiratu eta "zergatik ez hirugarren bat hemen goian?" esan didazu begiradarekin, lubrikante botea pasatzeaz gain.




Lubrikante botea hartu, zure ipurdian zabaldu eta hantxe sartu naiz ni. Ummmmm, goxo goxo zaude. Eta ni ari naiz orain bultzatzen, zure ipurdi barruan eta, era berean, zuen bidez, nire bikotearen barruan. Eta behetik gora hasi gara korritzen, banan banan...

Kontakizuna bukatzean ohartu nintzen tente tente negoela eta Lorek esan zidan:

- Ufffff, hori imajinazioa, fantasia edo dena delakoa izanen da, baina ni oraintxe bertan, hemen, errealitatean, guztiz bustirik geratu naiz, beraz... zerbait egin beharko didazu, ezta?

- Nola ez! Begira ni nola nagoen...

10/03/2011

Ikasteko filmak ( II )

Eta aurreko sarrera batean esan bezala hona hemen beste film interesgarri bat. Berriro ere sexu analaren ingurukoa baina, oraingo honetan, erakusten digutena zera da: mutilak eskaintzen du ipurditxoa eta neskak atzetik eman, zakil-gerriko horietakoekin. Interesgarria benetan eta abesgarria gure jolasetarako. Ikasi, tabuak apurtu eta goxamena zabaldu.



Esperientzien bidetik

Hementxe plazaratzen dizuet Norak bidalitako esperientiza/aportazio interesgarria:


*****

Kabaretariak oso ondo azaldu du prozesua. Norberak bere erritmoa badu ere orokorrean antzeko urratsak ematen dira (ezagunekin hitz egindakoaren arabera bai behintzat) modu naturalean. Poliki eta goxo hasten gara mingainarekin, gero hatzaren zatitxu bat sartuz, jarraian gehiago... ondoren ematen den urratsa izaten da zailena, izan ere, uzkiak, normalean ez dituen tamainetara ohitu behar da. Kabaretariak ondo esan duen moduan “hezi” egin behar da. Prozesu horretan buruak izugarrizko eragina dauka, hartara burua “hezi” beharreko organoa delakoan nago ni ere. Momentuan, kitzikatze maila altuan baldin bagaude guztia errazagoa da, erlaxaturik gaude eta zonaldea hartzaile izateko prestatuagoa baitago, burua ere noski. Lubrikantea erabiliz (listua ez da hain eraginkorra ta...) zakilaren punta poliki sartu daiteke hasieran eta apur bat mugitu (zirkuluak egiten adibidez, gora eta behera astinduz...). Plug txikiak maneiatzea errazagoak izaten ohi dira haiseran, emaileak kontrola errazago mantendu dezakelako. Nik hasierako prozesuetarako, Fun Factory-ren bat erabili nuen, http://blogsextoys.com/__oneclick_uploads/2008/09/bootie.jpg:


baina antzeko edozein egon daiteke ondo. Bigarren urrats batean dildo dardarkari http://www.sexshopchannel.com/images/dildo-vino-824.jpg hau probatu nuen, lubrikantearekin hau ere:

Oso oso gozagarria. Ez da lodiegia baina luzeagoa da. Luzeera gainera ez dauka gehiegizkoa, beraz hasierarako ondo dago. Egia esan hau hasieratik oso ondo sartu zen. Bibradore txiki bat dauka, jarri eta kendu daitekeena. Kentzen denean hatza sartu daiteke, beraz hatz luze baten modura erabili dezake emaileak edo norberak ere. Gomendagarria oso benetan. Gero ere, ezagutu dudan gauza interesgarri bat sarketa baino lehen erabilgarria den zerbait da. Esprai bat da eta uzkia apur bat erlaxatzeko balio du. Ez du uzkia lokartzen, baina hasierako sarketan lagungarria da oso. Kontua zera da, nik erabilitakoarekin adibidez ezin dela kondoirik erabili... (beno erabili daitekze baina zulatzen ditu). Halere mota desberdinetako espariak ere badaude eta horiek bai, horiek kondoiekin erabil daitezke. Eta hala gabiltza... egunero ikasten eta goxatzen, jjj.

Goikoa nire esperientzia pertsonalaren araberako idatzia da, mila istorio desberdin egongo dira gorputz bakoitzean. Zuekin konpartitu nahi izan dut niretzako halako idatzi bat momentu egokian interesgarria izango zelako edo...

mxk

Nora

*****

07/03/2011

Ikasteko filmak ( I )

Azken bi sarrerek ohar eta posta elektroniko interesgarri batzuk utzi dizkigute opari, plazer analaren hainbat iritzi, kezka, zalantza, esperientzia edota esperientzi eza utzi dizkigutenak.
Ohar guztiak dira interesgarriak eta guztietatik ikasi dezakegu zerbait.
Adibidez, irakurritakoa bildu eta ondorio erraz bat atera dezakegu: sexu anala ezin da guztiz inprobisatu. Ez behintzat zure ohekidea ez baduzu ongi ezagutzen.
Uzkia, nolabait, "hezi" behar da. Lehendabiziko aldiak gainetik laztanduz. Gero hatz bat edo jostailuren bat (plug txiki horietako bat) ongi lubrikatuta sartuz. Gero dildoren bat... eta pausu guztiak ongi egin baditugu orduan bai, zakila edo dildo potoloagoa onartzeko prest egonen da, egonen gara...
Atzetik egin nahi dugunean ongi lubrikatu behar dugu dena. Horretarako, adibidez, Johnson K-Y izeneko lubrikante boteak erosi ditzakegu edozein botikatan, uzkia eta sartu behar duguna (zakila, dildoa...) ongi lubrikatu, erlaxatu eta... orduan bai jolasteko prest egonen gara, goxatzeko prest. Eta mina sentituz gero edo desatsegina izanez gero ba utzi, beste egun baterako...
Azken oharrak irakurrita, beraz, film interesgarri batzuk etorri zaizkit gogora, Tristan Taormino sexologoak eginak, eta beste blogalari bati esker film horiek jaisteko linkak lortu. Ingelesez daude baina azpitituluak gazteleraz. Jaisteko badakizue: hiru artxiboak jaitsi ondoren, WinRar programarekin lotu eta... filma ikusgai! Ea lagungarriak diren!
Hemen behean utziko dizuet lehengoa. Lehenengo honetan sexu analarekin nola hasi erakusten digute, beste modu batez, nola jolastu, nola berotu... Eta ez Lizarrek ongi aipaturiko film porno klasikoetan bezala...
Bigarren filma beste egun baterako... eta adi mutilak, bigarren hori oso interesgarria izan baitaiteke zuentzat. (Neskentzat ere, noski!). Tira, ba esandakoa, hemen uzten dizuet Tristan Taorminoren sexu analaren inguruko gida interesgarri beroa.

03/03/2011

uzkia

ohean biluzik etzan gaude
erdi lotan zaude, gustura
eta zure sorbalda daukat nire aurrean
zure kurbak, zure azalaren usaina,
zure ipurmasail borobilak,
eta laztan txikiekin hasi naiz zure azala ferekatzen
poliki poliki hasi zara esnatzen
zure gorputza ere,
lubrikantea hartu dut
nire hatzak busti
baita zure uzkia ere;
hor jolasteko gogoak ditut
zure erreakzioak ikusi
sentitu,
eta ez dut presarik.
Esku batekin ireki dizkizut ipurmasailak,
bestea zure uzkira eraman
eta hatz batekin hasi naiz jolasten zure uzkiaren inguruan
laztan goxoak emanez
eta astiro astiro hasi naiz hatza zure uzkiaren barruan sartzen,
punta hasieran
barrurago gero
uzkiaren barruan zirkulu txikiak eginez.
Zure atzean nago
eta nire aurpegia jarri dut zurearen atzean,
baina burua altxatu dut eta zure aurpegiaren keinuak
zure albotik jarraitzen ditut,
intzirika ari zara,
gehiago eskatzen didazu,
eta hatz osoa hondoratu dizut ipurdian.
Zure eskuak eraman dituzu alura
eta hor, aurrean, zu zeu hasi zara lanean,
esku bat alu bustiaren barruan, bestea klitoriaren gainean,
"erakutsidazu" esan dizut, nire hatza zure ipurditik atera gabe.
Erakutsi didazu, isuri zara intzirika
eta nik goxatu egin dut
ikuskizunarekin
nire hatzarekin
zure ipurdiarekin
zure plazerarekin...