07/03/2011

Ikasteko filmak ( I )

Azken bi sarrerek ohar eta posta elektroniko interesgarri batzuk utzi dizkigute opari, plazer analaren hainbat iritzi, kezka, zalantza, esperientzia edota esperientzi eza utzi dizkigutenak.
Ohar guztiak dira interesgarriak eta guztietatik ikasi dezakegu zerbait.
Adibidez, irakurritakoa bildu eta ondorio erraz bat atera dezakegu: sexu anala ezin da guztiz inprobisatu. Ez behintzat zure ohekidea ez baduzu ongi ezagutzen.
Uzkia, nolabait, "hezi" behar da. Lehendabiziko aldiak gainetik laztanduz. Gero hatz bat edo jostailuren bat (plug txiki horietako bat) ongi lubrikatuta sartuz. Gero dildoren bat... eta pausu guztiak ongi egin baditugu orduan bai, zakila edo dildo potoloagoa onartzeko prest egonen da, egonen gara...
Atzetik egin nahi dugunean ongi lubrikatu behar dugu dena. Horretarako, adibidez, Johnson K-Y izeneko lubrikante boteak erosi ditzakegu edozein botikatan, uzkia eta sartu behar duguna (zakila, dildoa...) ongi lubrikatu, erlaxatu eta... orduan bai jolasteko prest egonen gara, goxatzeko prest. Eta mina sentituz gero edo desatsegina izanez gero ba utzi, beste egun baterako...
Azken oharrak irakurrita, beraz, film interesgarri batzuk etorri zaizkit gogora, Tristan Taormino sexologoak eginak, eta beste blogalari bati esker film horiek jaisteko linkak lortu. Ingelesez daude baina azpitituluak gazteleraz. Jaisteko badakizue: hiru artxiboak jaitsi ondoren, WinRar programarekin lotu eta... filma ikusgai! Ea lagungarriak diren!
Hemen behean utziko dizuet lehengoa. Lehenengo honetan sexu analarekin nola hasi erakusten digute, beste modu batez, nola jolastu, nola berotu... Eta ez Lizarrek ongi aipaturiko film porno klasikoetan bezala...
Bigarren filma beste egun baterako... eta adi mutilak, bigarren hori oso interesgarria izan baitaiteke zuentzat. (Neskentzat ere, noski!). Tira, ba esandakoa, hemen uzten dizuet Tristan Taorminoren sexu analaren inguruko gida interesgarri beroa.

4 comentários:

Lore disse...

Milesker polit hori!!!

Lore disse...

Aizue... oso oso film-dokumental interesgarria. Ez da nik pentsatzen nuena, baina egia esan, oso zaila da bertan dagoena aldez aurretik imajinatzea. Didaktikoa eta kitzikagarria oso, benetan kuriosoa.
Berrio ere esker mila film hau eskura uzteagatik.

Anónimo disse...

ufff...
interesgarria...

Lizar disse...

Ederra eta didaktikoa bai...