03/03/2011

uzkia

ohean biluzik etzan gaude
erdi lotan zaude, gustura
eta zure sorbalda daukat nire aurrean
zure kurbak, zure azalaren usaina,
zure ipurmasail borobilak,
eta laztan txikiekin hasi naiz zure azala ferekatzen
poliki poliki hasi zara esnatzen
zure gorputza ere,
lubrikantea hartu dut
nire hatzak busti
baita zure uzkia ere;
hor jolasteko gogoak ditut
zure erreakzioak ikusi
sentitu,
eta ez dut presarik.
Esku batekin ireki dizkizut ipurmasailak,
bestea zure uzkira eraman
eta hatz batekin hasi naiz jolasten zure uzkiaren inguruan
laztan goxoak emanez
eta astiro astiro hasi naiz hatza zure uzkiaren barruan sartzen,
punta hasieran
barrurago gero
uzkiaren barruan zirkulu txikiak eginez.
Zure atzean nago
eta nire aurpegia jarri dut zurearen atzean,
baina burua altxatu dut eta zure aurpegiaren keinuak
zure albotik jarraitzen ditut,
intzirika ari zara,
gehiago eskatzen didazu,
eta hatz osoa hondoratu dizut ipurdian.
Zure eskuak eraman dituzu alura
eta hor, aurrean, zu zeu hasi zara lanean,
esku bat alu bustiaren barruan, bestea klitoriaren gainean,
"erakutsidazu" esan dizut, nire hatza zure ipurditik atera gabe.
Erakutsi didazu, isuri zara intzirika
eta nik goxatu egin dut
ikuskizunarekin
nire hatzarekin
zure ipurdiarekin
zure plazerarekin...

4 comentários:

Lizar disse...

Oso polita azken sarrera hau ere. Bufff, bero bero jartzen duten horietakoa, gehien bat hatzaren mugimendua imajinatzean... mmm
Guztiz ados azkenaurreko sarreraren bi iruzkinekin, plazer mota desberdina da uzkiak ematen duena eta tabu, lotsa, beldur... gehiegi dago horren inguruan gure buruetan iltzaturik. Niri hasieran ez zidan gehiegi erakartzen. Tarteka bai... miazkadak, muxuak eta halako ferekak “onartzen” nituen, baina sarketarena, adibidez, pelikula pornotan mutila kitzikatzeko elementu bat zela iruditzen zitzaidan. Emakumea mindu gizonaren plazererako. Irudi hori bizipen pertsonaletan (ingurukoak, lagunak, ezagunak, etabar) baino, garai hartan nire eskura zeuden filme horiengatik osatu nuen. Porno mota jakin batean, mutilaren nagusitasuna adierazteko bideraturik zeuden/dauden pelikula hedatu horietatik.
Baina behin, lagun baten bikotea, neska bera, atzetik jasotzea ikaragarri gustatzen zitzaiola esan zuen. “Hara.... baina halakorik posiblea al da?” esan nion neure buruari.... Neska modernoa zen/da, jatorra, frantsesa eta oso oso alaia, estimuan nuena eta orain ere dudana. Orduan hasi nintzaion nire gorputzari gehiago entzuten, eta ez irudi desitxuratu batzuen xuxurloak aditzen. Lehenengo hatz bat; aurrerako bi hatz; lubrikantea deskubritu; gero, harekin jolasteko dildo txiki, borobil eta motz bat lortu; zakila apur bat sartu eta eskuarekin mugitu (barruraino ez laztana oraindik min egiten dit eta); orain dildo luzeago bat erabili, bibratzeko aukera duen horietakoa; erlaxatu, barneratu urrats bakoitza, galdetu, ikusi, ikasi, entzun, probatu, konplize ona/k bilatu eta goxatzen jarraitu.
Nire ustez, ondo bideratuz gero ikasketa prozesu gozagarri bat izan daiteke, eta ondoren etortzen direnak are gozagarriagoak, edo desberdinak bai behintzat. Hastapena ondo bideratzen ez bada frustazioa etor daiteke, orokorrean nire ustez hiru faktoreengatik (batera edo banan bana agertu daitezkeenak): ondoan pertsona egokia ez edukitzea, benetako barne nahia ez edukiztea eta lotsa. Pertsona egokia ez bada, eta zure gorputzari adi ez badago (berean pentsatzen duen horietakoa bada), hasierako mina gainditzea zaila suertatu daiteke, bi gorputzen arteko konplizitatea behar baita horrelakoetan aurrera jarraitzeko. Benetako nahia ez badago ez zara erlaxatzen ez fisikoki ez mentalki ere. Lotsa baldin baduzu, aurreko ohe lagunari ezin diozu behar denetan stop esan, edo hau bai baina hau ez.
Beno... hau emakume baten ikus-puntua besterik ez da, pertsona bakoitzak bere bizipenak eta sentimenduak izango ditu honen guztiaren inguruan oso gauza intimoa baita. Hau nire istoriotxoa da labur-labur eta bat-batean, gehiegi sakondu gabe... ea egunen batean hasierako pasarteren baten ingurukoak idazten animatzen naizen...

MXK ta milesker Kabaretari horrelakoak guztiokin konpartitzeagatik!!!
Oso modu goxoan egiten baituzu, eta zureekin, nahi gabe edo nahita, bideak irekiko dituzu irakurleon artean, ziur.

Kabaretari disse...

Eskerrik asko, Lizar! Aportazio/iritzi benetan interesgarria eman duzuna. Ni ere neska batek sartu ninduen plazer honetan... eta gaur eskertzen diot... ea bideak zabaltzen ditugun eta gure gorputza gehiago goxatzen ikasi... Zure oharran, gainera, oso ongi azaldu duzu nola hasi behar den, poliki poliki, gure gorputza ezagutzen, mindu gabe... Muxuak!!!

Anónimo disse...

Nik ez daukat esperientziarik, beraz ezin ezer interesgarririk idatzi honen inguruan...
Neska bat naiz eta sarrera polita (mmm) eta erantzun izugarri interesgarriak iruditu zaizkit. Zaila ikusten dut, esperientzi txar batzuk izan baititut, baina... berriro animatzen ari naizela aizue! jjj
Tarteka hasierako kontuetaz mutil eta neska gehiago ezer idaztera ausartuko balira... batzuk eskertuko genuke.
Oso blog interesgarria, aupa Kabaretari eta idazle/irakurle beroak!

Kabaretari disse...

Dena da interesgarria, neska, zalantza bat, iritzi bat, besterik gabeko oharra... Beraz, eskerrik asko zuri ere, parte hartzeagatik eta iritzi/esperientziak konpartitzeagatik!