28/02/2011

- Aitor ezagutzen duzu?- Esan zidan Lorek.

- Aitor? Zein da Aitor? Ez dakit... – erantzun nion.

- Nire laguna. Aitor. Duela gutxi elkartu ginen berarekin. Bizardun beltzarana...

- Ah, bai, badakit nor diozun, zer gertatzen da berarekin?

- Proposamentxo bat egin behar dizudala.

- Mmmmm, zer nolako proposamena da hori?

- Ba al dakizu Aitor gay dela?

- Ez, ez nekien, eta?

- Zu gustukoa zaitu…

- Bai?

- Bai

- Bale, baina noraino iritsi nahi duzu? Zer esan nahi didazu?

- Nik esan nion agian nire parte hartzearekin… zurekin egiten ahal zuela larrua jo...

- Hori nahi al duzu?

- Ufffff, bai, badakizu fantasia asko ditudala, eta hori da horietako bat, zu mutil gay batekin liatu eta... bide batez nirekin... ez dakit, hirukote bitxia izan daiteke, ez zaizu iruditzen?

- Mmmmm, ez dakit zer esan. Agian bai. Tira, utzi pentsatzen eta esango dizut.


Pentsatu eta handik egun batzuetara eman nion erantzuna.

Aitorren etxean elkartu ginen hirurok. Afaldu, trago batzuk hartu eta gustura geunden. Egia esan bazuen zerbait erakartzen ninduena mutil horrek.

Lorek apurtu zuen izotza. Musu luzea eman zidan eta nire kamiseta kendu. Ni aulkian eserita nengoen. Aitor aurreko beste aulki batean. Lore zutik zegoen eta nire atzean jarri zen. Bere besoak nire bularrean jarri eta Aitorri begira nire gorputza laztantzen hasi zen. Mihia nire belarrian sartuz ta lepoa musukatuz berehala berotu ninduen. Aitorrek nire hankartera begiratu zuen. Gogor gogorra neukan. Berea ere tente zegoela ohartu nintzen. Praka eta galtzontziloak erantzi zizkidan Lorek. Eta biluz biluzik geratu nintzen aulkian eserita. Orduan Aitorrengana hurbildu zen eta berarekin operazioa errepikatu zuen. Arropa guztia erantzi zion. Zakil polit tentea zeukan. Aitor guztiz biluzik zegoenean bere aurrean belauniko jarri zen Lore. Esku batekin hartu zion zakila eta ni hurbiltzeko keinua egin zidan. Loreren ondoan jarri nintzen, ni ere belauniko. Lorek ardo pixka bat hartu ,Aitorren zakilaren gainean bota eta zera esan zidan:

- Trago bat nahi?

Beste eskua nire buruaren atzean jarri eta zakil horretarantz bultzatu ninduen. Kolpe batez irentsi nion zakila Aitorri. Lore nire atzean jarri, esku biak nire buruaren bi aldetan jarri eta nire mugimenduak gidatu zituen. Gora eta behera, zakil horretan zehar. Eta bat-batean esan zidan:

- Nola gustatzen zaizu nik zuri jatea? Erakutsidazu nola gustukoa duzun eta ziur Aitorrek ere gustukoa izanen duela...

Orduan esku bat eraman nuen Aitorren barrabiletara eta bestea bere ipurtzulora. Eta bai, Aitorri gustatzen zitzaion.

- Uffff, nik uste baino beroago jarri nau hau guztiak- esan zuen orduan Lorek- ez mugitu mesedez.

Eta halaxe geratu nintzen ni, Aitorren zakil osoa aho barruan nuela, mugitu gabe.

Bitartean Lore gure aurrean guztiz biluztu eta sofan etzan zen. Hankak zabaldu eta hankartetik hankartera aldatzeko esan zidan. Aitorren zakila utzi eta sofaraino hurbildu nintzen. Loreren aurrean jarri, lau hankatan zoruan, eta bere alutxoa jaten hasi nintzen.

Keinu bat egin zion orduan Aitorri. Mutila nire atzean kokatu (hau ere belauniko), lubrikante hartu, hatz batekin nire ipurditxoa ireki eta bere zakilaren punta nabaritu nuen uzkiaren sarreran. Loreren intziriek eta hezetasunak adierazi zidaten ikuskisuna gustukoa zuela. Nik bere alutxoa jan bitartean, ongietorria ematen nion nire ipurdian Aitorren zakilari. Astiro astiro sartzen ari zen nire barruan. Potroak nire ipurmasailetan nabaritzean orduan hasi zen gogor bultzatzen. Eta horrek, jakina, eragina zuen nire mihiaren mugimenduetan, Loreren alutxoaren gainean eta barruan. Ez dakit batera izan zen ala ez baina biak korritua zirela ohartu nintzen. Aitor nire ipurdian, Lore nire ahoan. Baina Lorek gehiago nahi zuen, eta Aitorri eskatu zion orain lau hankatan jartzeko. Eta mutila, egia esan, gogotsu zegoen, edozein gauza egiteko prest.

Lau hankatan jarri zen gure aurrean eta Lorek esan zidan ikusi nahi zuela nola ematen nion nik berari. Lubrikantea hartu zuen eta hatz batekin Aitorren ipurdia ireki zuen niretzat. Zakila hartu zidan eta Aitorren ipurtzuloraino eraman.

Orduan zakila sartu nion Aitorri. Ongi lubrikatua zegoen, edo ohituta, edo biak, ez dakit, baina kolpe batez sartu nion barruraino.

Itxoiteko esan zidan Lorek. Eta beste behin han geratu nintzen, mugitu gabe, ipurdi horren barruan. Lorek zakil-gerrikoa jantzi eta silikonazko zakila eskaini zion ahoan gure lagunari. Mmmmm, sandwitx ederra egin genuen Lorek eta biok Aitorrekin. Eta biok batera hasi ginen bultzatzen. Atzean ni, aurrean Lore. Eta aurrez aurre geunden begira. Baina bat-batean, bere ahotik kendu eta nire atzera etorri zen Lore, eta hauxe esan:

- Itxoin, nik gidatuko zaitut

Nire atzean jarrita silikonazko zakila sartu zidan ipurdian eta bera hasi zen bultzatzen. Lore nire ipurmasailen kontra, bortizki. Eta ni, bere erritmoa segituz, Aitorren ipurmasailen kontra…. Horrela korritu nintzen ni…

3 comentários:

Nora disse...

Benetan egoera potentea...
Gozamen konpartituaren aurrea taburik ez!

Lore disse...

  Oso ona gozamen konpartitu honen azken pasartea.
Uzkiaren erabilpena gehiago hedatu beharko litzakeela uste dut. Urte bi-hiru inguru izango zen ni modu aktibo batean sexu jolasetan erabiltzen hasi nintzela. Niri behintzat interesa pizten zidan gorputzeko zati bat zen, eta ikaragarria da... bero berezi bat sartzen du eta izugarrizko plazera. Orain, askotan, harremanen "katalizatzaile" izaten da nahi gabe. Hedatuegia ez dagoen kontu bat dela uste dut, mina, sumisioa, aukera sexual baten kontrako "korronte" eta orokorrean beldurraren artean ezkutatzen da. Gozatzeko eta maitatzeko nahia badago eta aurreko laino horiek uxatzen direnean, plazer berri baten ezagutza goxoa etortzen da, eta ez edonolakoa!! prozesua ez da momentu batetik bestera ematen (edo hori da nire bizipena behintzat), baita maitekiro lantzen bada ondoren etortzen dena ederre da.
Polita askoa zure sarrera hau Kabaretari!!

Kabaretari disse...

guztiz ados nago zurekin, Lore, tabu gehiegi dago horren inguruan baina, era berean, ikasketa prozesu bat da eta "jolas" asko ematen du. Muxuak.