05/02/2011

Izaren artean

Hona hemen kabaretararen postontzian jasotako aportazio berri bat, Gorkak bidalitakoa:


Esnagailuak eguna piztu du
eta izarak lepoan estutzen ditut
hotzarekin borrokan.
Zure usaia datorkit orduan,
maindireen artean gordea oraindik,
iltzatua.
Zure gorputza imajinatzeak
berotzen hasten du goiza...
zure azalak nerearekin topo egin
eta elkar laztantzen ikusi ditut;
nere eskua zure sabelean pausatzen;
ezpainak elkartu eta bihotz taupadak
azkartzen sentitu ditut;
mingainaren inertziaz ahoak ireki ditugu
eta nere mingaina bide bat egiten hasi da;
zure ahotik belarrira, muxu hezeak biraka...
lepotik bularrera, sabela ta zilborra...
nire eskua zure ipur masailean ikusi dut,
bestea bizkarrean...
hankak irekitzen doaz
nire ezpainek zure izterrak
zeharkatzen dituzten bitartean...
nire mingaina eta zure hankartea bustitzen ikusi ditut...
Ikusi zaituztet, txortan ikusi zaituztet...
nire gogoa ta zure ausentzia.


Gorka

3 comentários:

Lizar disse...

oso polita Gorka...
neri ere gertatu zait halakorik.
Ohe honen ertzatik besarkada bat.

Alexillu disse...

Bejondaiala Gor-k!!

Oso polita ta amaiera bereziki. Nori etzaiok holakorik gertatu ba!

Ea noizko hurrena!

joxepa disse...

earra!