20/02/2011

Edan

utzi esnea
zure azal biluzian irristatzen
begiratzen didazun bitartean
ezpainetatik ezpainetara
hezetasunetik hezetasunera
utzi esnea
bere bidea egiten
nire bidea seinalatzen
eta begiratu
begirada bakar bat beharko duzu
nik zure gorputzean edateko
ezpainetan hasi
lepotik jaitsi
eta esneak markatutako bidea egingo dut
eta edan
behin eta berriro
edan
ase geratu arte

Sem comentários: