07/02/2011

Begirale

Pote batzuk hartu ondoren etxera joatea erabaki nuen. Lagunak agurtu eta tabernatik atera nintzen. Etxerako bidea hartu eta ondoko kalean, bat-batean, Lizar eta Beñat ikusi nituen. Lizarrek urrundik ikusi ninduen eta eskuarekin hurbiltzeko keinua egin zidan.
Agurtzera hurbildu nintzen.

- Aupa bikote, zer moduz?
- Ondo- esan zidan Lizarrek- aurre-azkena hartu behar genuen, ez al zara animatzen?
- Egia esan etxera nindoan baina tira… hartuko dut beste bat zuekin.

Zaila zen ezetz esatea Lizarren begirada atsegin zein lizunari. Eta taberna batean sartu ginen hirurok. Jende nahiko zegoen oraindik barruan, potea eskatu eta hantxe aritu ginen, erdi-hizketan, erdi-dantzan.
Beñat komunera joan zen eta orduan bota nion Lizarri:

- Uste dut Beñatek zurekin bakarrik egon nahi duela, ezta?
- Bai?, ziur al zaude?
- Uste dut baietz, eta ez diot plana izorratu nahi, mugituko naiz etxerantz…
- …ta? Zuk ez zenuke nirekin “bakarrik” egon nahi?
- …badakizu baietz, baina, ez dakit, agian gaur beste zerbaitekin konformatuko nintzateke….
- Beste zerbaitekin? Zerekin? Ez dizut ulertzen…
- Mmmmm, ez dakit, iruditu zait Beñatek zurekin larrua jotzeko gogo handiak dituela eta…. Horren lekuko izatea gustatuko litzaidake.
- Nola?
- Bai, zu eta Beñat larruan ikustea potentea izan behar da… Beti pentsatu dut egoera morboso samarra izan behar dela. Nik zurekin larrua jotzeko gogoak izan, baina zuk beste batekin egin. Eta ni hantxe: zuen aurrean.
- Ostia! Ba… aitortu behar dizut bero bero jartzen ari naizela… tanga bustitzen hasia naizela eta guzti!
- Bai? Benetan?
- Ufffffffa! Itxoin, ez joan etxera. Oraindik ez. Beñat komunetik ateratzean berarekin hitz egingo dut…

Beñat komunetik atera guregana hurbildu eta beste pote bat eskatzera joan nintzen ni.
Orduan Lizarrek aprobetxatu eta zuzenean bota zion Beñati:

- Aizu, Beñat, gaur nirekin amodioa egin nahiko zenuke?
- Harira zoaz, e?, Lizar?
- Gustatuko litzaizuke edo ez?
- Noski baietz! Hori galdetzea ere!
- Ba nik ere, zurekin egin nahi nuke, baina baldintza batzuk tartean…
- Baldintzak? Zer nolako baldintzak dira horiek?
- Gaur publikoa onartu beharko zenuke…
- Publikoa? Zer publikoa eta ze ostia? Zertaz ari zara?

Orduan barratik burua biratu eta Lizarrek niri begira zegoela ohartu nintzen. Proposamena egina zegoela. Lizar eta Beñat eztabaidatzen ikusi eta tarte bat egon nintzen zain, poteak eraman gabe, eztabaida bukatutzat eman nuen arte. Barratik ikusita iruditu zitzaidan Beñatek baietz esan zuela… Poteak hartu eta haiengana hurbildu nintzen.

- Iepa, zer diozue? Hartu zuen tragoak.
- Mila esker – esan zidan Lizarrek- trago hau hartu eta nire etxera joango gara hirurok, ongi iruditzen bazaizue, han hartuko dugu azkena.
- Primeran!- esan nuen nik. Beñat isilik zegoen, baina desioa edota morboa nabaritzen zitzaion begietan. Gogoak ere bai, ziurrenik.

Potea bukatu eta Lizarren etxera abiatu ginen hirurok.
Etxean likore batzuk atera zizkigun, eta horietako botila batekin nire edalontzia betetzen ari nintzela, Lizarrek Beñaten ezpainak bilatu eta musuka hasi ziren, egongela erdian, zutik. Musu luzeak eman zizkioten elkarri, ezpainetan, lepoan…. Eta bitartean eskuak lanean jarri, bakoitzak bestearen ipurdian, sorbaldan…
Ni, ondoko sofan eseri eta trago luze bat eman nion nire edalontziari. Praka azpian nabari nuen nola tentetzen zen nire zakila. Gogor gogorra jartzen ari zen.
Lizarren eskuak azkar mugitzen ziren eta momentu batean arropa guztia erantzi zion Beñati. Hau ere “tente-tente” zegoen eta “zakil polit gogorra” zuela pentsatu nuen.
Urduri ematen zuen mutila eta, noizbehinka, zeharka begiratzen zuen niregana.
Halere, ez zen atzean geratu eta Lizar hasi zen biluzten. Tanga besterik ez zion utzi. Opari ederra nire begientzako.
Orduan Lizarrek burua biratu, niregana begiratu eta hauxe esan zidan:

- Ondo dago publikoa izatea, baina askotan publikoaren eskaerak bete behar dituzte artistek, ezta? Zer gustatuko litzaioke ikustea gure publikoari?
- Benetan? Eskaerak onartzen dituzue?- erantzun nion batez ere Beñati begiratuz.

Lizarrek baietz egin zidan buruaz. Beñat gorritu eta ez zuen deus ere esan.
Ni izerditan nengoen eta ausartu nintzen eskatzera:

- Zu, Lizar, belauniko jarri eta irentsi zakil gogor hori, mesedez…
- Zure desioak aginduak dira niretzat…

Lizar belauniko jarri eskuen artean Beñaten zakila hartu, barrabilak xuabe-xuabe laztandu eta zakila sartu zuen ahoan.
Nik hurbildik jarraitu nahi nuen ikuskizuna, beraz, sofatik altxatu, edalontzia mahaian utzi eta Lizarren ondo-ondoan jarri nintzen belauniko.

- Nik gidatzea nahi?- esan nion.

Eta zakila barru-barruan zuela baietz egin zidan buruaz.
Lizarren eskuak hartu eta bere sorbaldara eraman nituen, han mantentzeko eskatu nion, soilik ahoarekin “lan egiteko”.
Orduan nire eskuak jarri nizkion buruaren gainean eta atzera eraman. Zakilaren puntan geratu zen bere ahoa.

- Dastatu puntatxo hori…- esan nion.

Mingaina atera eta zirkuluak egin zituen Beñaten zakilaren puntaren inguruan.

- Nahiko!- esan nion tartetxo bat pasa ondoren…

Eta eskuekin aurrera gidatu nuen bere burua, astiro-astiro, eta zakila bere ahoan, bere ezpainen artean nola desagertzen zen ikusten ari nintzen. Hondoraino eraman nuen.
Zakil osoa aho barruan zuenean esan nion:

- Orain mingaina mugitu, paradisura eramango duzu Beñat…

Mingaina mugitzen hasi zen Lizar eta Beñaten aurpegiagatik, esango nuke, mutila benetan paradisuan zegoela, lotsa edo mesfidantza guztiez ahaztuta.
Burua berriro atzera eraman eta Beñaten zakilak ihes egin zuen Lizarren ahotik.

- Esadazu- esan zidan Lizarrek- zer emango zizukeen morbo gehien… Beñat eta bion artean egiteko…
- Beti pentsatu dut zoragarria izan behar dela ikustea nola zulatzen dizuten ipurdi goxo eta eder hori nire aurrean…
- Eta honetan ere gidatuko gaituzu?

Nire ingurura begiratu eta eszena osatu nuen nire buruan. Gero eta beroago nengoen. Uste baino beroago jartzen ari nintzen egoera horrekin. Sofan eseri nintzen berriro eta Lizarri eskatu nion, sofa aurrean, zoruan, lau hankatan jartzeko. Eta hala egin zuen. Lau hankatan jarri zen nire aurrean. Bere aurpegia ia ia nire hankartean zuela. Baina ez, oraingo honetan nik ez nuen “aktiboki” parte hartu nahi. (Benetan zaila egiten bazitzaidan ere). Nik orkestra horren zuzendaria izan nahi nuen. Beñat eta Lizarrek osatzen zuten orkestra eder horrena.
Lizarrek tanga kendu eta, opari gisa, niri eman zidan. Gero eskuak jarri zituen sofa gainean, nire alboetan.




Beñatek poz pozik ematen zuen orain nire eskaerarekin eta, batez ere, aurrean zeukan ipurdi borobil ederrarekin. Lubrikante potea hartu, hatzetan bota eta Lizarren ipurditxoan zabaldu zuen. Zakilaren punta Lizarren uzkiaren sarreraren gainean jarri zuen orduan. Eta zakil gogo horrek ipurditxo goxo hori zulatuko zuen une magikoaren lekuko izan nahi nuen, baina Lizarren aurpegian, Lizarren begiradan sentitu nahi nuen une magiko hori. Lizarrek nire desioak asmatu eta begietara begira geratu ginen biok, sintonia ederrean. Momentu horren zain.
Eta momentua iritsi zen. Beñat aurrerantz mugitu eta bere zakilarekin hasi zen Lizarren ipurditxoa irekitzen. Lizarren aurpegiak plazera eta mina adierazi zidan, minetik plazerera doan bide estu hori. Izugarri ederra iruditu zitzaidan bere begirada. Bere aurpegiaren keinuak aldatzen ziren zakila bere ipurdian hondoratu bitartean. Hasieran kostatzen zitzaiola ematen zuen. Minatik hurbil zegoela oraindik. Baina ziztu bizian egin zuen plazereranzko bidaia eta, orduan, gehiago nahi zuen. Zakil hori guztia bere ipurdi barruan sentitu nahi zuen eta horrela esan zion Beñati:

- Sartu, sartu barruraino, mesedez, ez gelditu….

Baina gehiago ere nahi zuen eta nire kremailera hasi zen jaisten.
Nik ezetz egin nion buruaz, hori ez egiteko. Baina, egia esan, ezin nuen gehiago eta egiten utzi nuen. Kremailera jaitsi zidan, nire zakil gogorra atera eta ahoan sartu zuen. Beñatek markatzen zuen erritmora jaten zidan zakila. Eskuak jarri nizkion buruan eta korritzera nindoala esan nion, bere ahoan korritzeko irrikitan nengoela. Eta horrela hustu nintzen Lizarren ahoan, Beñat bere ipurdian hustu bitartean…
Beñat bere ipurditik atera eta zoruan etzanda geratu zen. Lizar altxatu eta inoiz baino bustiago zegoela esan zidan. Aitortu zidan atzetik korritua zela, baina berriro ere iristear zegoela eta ea ni kapaza nintzen. Ni oraindik gogor-gogorra nengoen eta probatzeko esan nion, nire zakila berea zela.
Zorutik altxatu eta ni bere sofa izango banintz bezala nire gainean eseri zen, niri sorbalda emanez, eta Beñati begiratuz. Nire zakila hartu eta bere alutxoan sartu zuen. Nik eskuak aurrera luzatu eta bat jarri nion bularretan eta bestea klitorian. Bitartean, berak, gora eta behera egiten zuen nire zakilean, bere ipurmasailekin nire izterrak kolpatuz. Modu bortitzean egiten ari zidan larrua jo, ni bere jostailu bihurtuta. Eta horrela korritu zen beste behin…

1 comentário:

Lizar disse...

Ikaragarri ederra...