10/02/2011

Lore bat

Ohean etzan zara
ni zure ipurdian eseri
eta lore bat
osatu dut
zure bizkarrean:
lorez, hostoez
eta espeziez
nire eskuek
eraiki dute
zure bizkarreko
lorategia
zure azaleko
landarea
ipurdian sustraia
petaloak lepoan
zure gainetik kendu
eta alde batean
geratu naiz
nire loreak begiratzen
zure bizkar leuna
zure aldaka ederrak
zure ipurdi borobila
zure hanka goxoak
begiratzen...
...esnatzen zarenean
loratuko zara
nire azalean,
nire hankartean,
nire besoetan...
loratu
goxatu
maitatu
...

2 comentários:

Lore disse...

Inguru eta egoera ederra. Zentzumenen artista bat egina zaude...

Lizar disse...

Oso olerki eta egoera polita. Kitzakagarria izan behar du oso halako lore baten lur eta haize izatea...
loratzeko, goxatzeko eta maitatzeko lorezain paregabea ondoan.