02/02/2011

... lehen aldiz (II)




… ohean etzanda geundela, nire lepora hurbildu eta sudurrarekin hasi zinen nire lepoa laztantzen eta gorainoko bidea egiten. Muxu eman gabe, sudurraren laztanaz belarriraino igo, poliki arnas hartu eta zerbait xuxurlatu zenidan astiro belarrian, hunkitu ninduena baita berotu ere.
Zuregana biratu nuen burua eta begira geratu ginen. Sua genuen begiradetan. Sudurra jarri zenuen nirearen gainean eta, irri eginez, muxu luze bat eman zenidan.
Ondoren entzun nizun:

- Maskarak oraindik jolas gehiago eman dezake...

... maskarari luma bat kendu zenion, eta lumarekin nire gorputza hasi zinen laztantzen: lepoan hasi, besaburutik jaitsi, bularraldea, zilborra... eta bertan egonda, erdi tenteturik neukan zakilean muxu eman zenidan.
Hitz egin gabe, zure eskuekin buelta eman zenidan eta nire ipurdiaren gainean eseri.
Eskuekin burua laztandu zenidan tarte batez, plazer lasaigarria emanez. Ondoren, luma eta eskuarekin bizkarra laztandu zenidan.

- Goxoa zara gero... – Esan nizun.

Eta zuk, bizkarrak bere izena galtzen duen tokira iristean, luma ipurdiko masailen artean sartu zenidan. Kilimatxoak egin eta nik ipurdia gorantz igo nuen.

- Hori lortu nahi nuen bai... – Esan zenidan.

Luma askatu eta bi eskuekin ipurdiko masailak ireki zenizkidan eta mingaina uzkian jarri, eta tarte batez bertan egon zen zure mingain hezea dantzan.
Burua ohearen gainean neukan, begiak itxita eta ipurdia altxatuta, zure mingainaren plazerari eskainia.
Bat-batean nire ondotik kendu zinen, ni zain geratu bitartean, postura berdinean zure hurrengo mugimenduen zain. Baina orduan ez zenidan ukitu eta, atzean entzundako soinuengatik ohartu nintzen sofarako bidea hartu zenuela.
Ez mugitzeko eskatu zenidan, sortzen nuen irudiari begira masturbatu nahi zenuen-eta.
Beraz, horrela tarte batez egon ondoren, begiak ireki eta atzerantz bota nuen nire begirada eta ikusi zintudan: sofan buruz behera etzanda esku bat hankartean zenuela, zure klitoria laztantzen.
Irribarre eskaini zenidan eta begi bat kliskatu.
Ni, ohetik altxatu eta zuregana abiatu nintzen.
Nire eskuekin hartu eta zure gorputza altxatu nuen. Sofa gainean belauniko jartzeko eskatu nizun, baina beste aldera begiratuz, leiho aldera.
Leihoa ireki nuen, zapi pare bat hartu eta kanpoko barandillan lotu nizkizun eskuak.

- Orain – esan nizun- sentitu besterik ez duzu egin behar… Eta kanpokoei zure plazer aurpegia erakutsi…

Hitz horiek esan eta zure atzean, zoruan, belauniko jarri nintzen. Nire aurpegiaren aurrean geratu zen zure ipurdia. Eskuekin laztandu nizkizun hankak, goitik behera. Eta bitartean, nire sudurra zure ipurmasailetan paseatzen hasi nintzen, zure desioa areagotu nahian, zure gogo-usaina usaindu nahian. Gero, mingaina jarri nuen zure ipurmasailen artean, aluaren gainean, eta gainetik hasi nintzen musukatzen. Handik, presarik gabe, uzkirantz igo eta han utzi nuen nire mingaina. Zirkuluak egin nituen zure uzkiaren inguruan, inguru hori guztia listuaz ondo busti arte. Gero, mingaina uzkiaren gainean jarri eta hantxe hasi nintzen musuka. Bitartean esku bat jarri nuen zure hankartean eta zure alutxoa laztantzen hasi. Alboetan hasieran. Hatz bat sartzen, ondoren. Klitoria laztantzen, azkenik. Orduan mingainarekin zure uzkia “penetratzen” hasi nintzen. Eta zu intzirika zeunden hor leihoan, zure plazer aurpegi ederra erakusten.

Gero, atzerantz joan nintzen une batez. Orain nik goxatu nahi nuen ikuskizunaz. Eta ikusten zintudan bitartean, sofa kentzea bururatu zitzaidan.
Sofa alboratu eta, horrela, zutik geratu zinen, leihoari begira eta eskuak barandillari lotuak. Eta ni zure atzean.
Zuk kalera begira zeundela, ezin zenituen nire mugimenduak ikusi.
Orduan, plug bat atera eta zure ipurdira hurbildu nuen. Hasieran plugaren puntarekin zure ipurditxoaren sarreran egon nintzen jolasten. Zutik nengoen zure atzean. Eta pluga askatu gabe eta zure ipurdian jolasteari utzi gabe, ahoa hurbildu nuen zure belarrira eta hitz hauek xuxurlatu:

- Eder ederra eta goxo goxoa zaude… eta plug hau ipurditxoaren hondoraino sartu nahi dizut, bai? Eta ondoren, den-dena barruan duzularik, nire zakila zure aluan hondoratu…

Eta poliki-poliki, pluga barrurantz hasi nintzen sartzen, halako hitzak zure belarrian xuxurlatzen jarraitu bitartean. Plug osoa zure ipurdi barruan zegoelarik, zure atzean berriro jarri eta zakila jarri nizun aluaren sarreran. Eta eskuekin hasi nintzen nire zakila mugitzen zure “hango” ezpainen gainean.

- Sartu, mesedez! Zeren zain zaude, kabroia!

Oihukatu zenidan eta ni, nolabait, oihu, eskaera horren zain nengoen. Orduan sartu nizun nire zakil gogorra barruraino kolpe bakar batez. Eskuak zure titiburuen gainean jarri, gogor heldu eta modu basatian hasi nintzen bultzaka zure ipurmasailen kontra. Eta zure azalaren kontra talka egiteaz gain, plugaren gainean ere egiten nuen talka, jakina, zure plazer bikoitza areagotuz.
Horrela korritu ginen biok leihoan. Nire burua zurearen gainean une batez jarri, zure belarri parean arnas hartu, aurreko etxeetara begira eta zera esan nizun:

- Bista ederrak leiho honek dituenak, ezta?

Barre egin, zapiak askatu eta ohera itzuli ginen….

3 comentários:

Lore disse...

Oso polita azken sarrera...
hasieran gertuko intimitatea transmitituz... ondoren egoera morbosoa, bufff... behin baino gehiagotan izan dut antzeko fantasiaren bat.
Buruan masajetxo bat sor diodan baten irudia etorri ez zait ba oroitzapenera!

Lore disse...

Hatzak ihes egin eta z zena s bilakatu... akaso plazerezko zor bat sor-tzeko idatzi al dut...
auskalo, baina bai sortutako zor edo benetazko zor horiek ongi etorriak izango dira beti ;-)
mxk

katu beltza disse...

uuuffa...