24/01/2011

Lehen aldiz

Oraindik ezagutzen ez baginen ere, mezu baten bidez bidali nizun nire proposamena eta adostu genuen hitzordua. Hitzordu ausarta, berezia, beroa, kitzikagarria... Pentsio bateko logela baten zenbakia, hori zen genekien gauza bakarra. Hori eta baldintza gutxi batzuk.

Pentsioa erreserbatzeaz zu arduratu zinen. Eta beste mezu baten bidez helarazi zenidan zenbakia: 17. logela.

Aurretik adostu bezala arratsaldeko 8etan iritsi zinen zu. Logela xumea baina atsegina zen: ohe handi bat, mesanotxeak, komuna, armairua eta leiho azpitik sofa txiki bat. Zu iritsi, eroso jarri, zure gauzak prestatu… eta ordua hurbildu ahala hitzordurako prestatu zinen. Arropa guztia erantzi zenuen, biluz biluzik geratu arte. Eta orduan jantzi zenuen Veneziatik edo Firenzetik, bere garaian, ekarritako maskara. Aurpegi erdia estaltzen zizuna, ezpainetatik gora. Baina ezpainetatik behera, esan bezala, biluz biluzik zinen.
Argi guztiak itzali eta horrela eseri zinen sofa txikian. Nire zain.



Ordu bat geroxeago agertu behar nintzen ni. Pentsioa aurkitu eta 17. logela bilatu nuen. Bihotza taupadaka nuen, beroturik nengoen, urduri… horrela ezagutu behar ginela pentsatze hutsarekin…
Logela aurkitu eta atean geratu nintzen. Motxilatik maskara atera (veneziar itxurazkoa hau ere) eta jantzi egin nuen.
Atea giltzaz itxi gabe utzia zenuen eta barrura sartu nintzen. Nire begiak iluntasunari ohitzen hasi ziren. Atea nire atzean itxi eta ate ondoan geratu nintzen. Ez nuen deus ere ikusten baina zure arnasa nabari zen airean, zuk nirea entzungo zenuen moduan.
Motxila lurrean utzi eta arropa eranzten hasi nintzen, adostu bezala, guztiz biluzik geratu arte. Baldintza berdinetan geunden orain.

Zu ohartu zinen biluzik nengoela, altxatu eta mesanotxe bateko argi leuna piztu zenuen, argi magikoa.

Orduan ikusi genituen gure gorputz biluziak lehen aldiz, maskara horien atzean ezkutatzen ez zirenak. Zurea biluztasunik ederrena iruditu zitzaidan egoera horretan, biluztasun erakargarriena. Eta berehala jarri nintzen tente.

Zutik geunden biok eta, poliki poliki, logelaren erdialdera hasi ginen ibiltzen, erdian elkartu arte. Hurbildik begira geratu ginen, maskaren azpiko begiradak ere biluztu nahian. Baina oraindik ez zen momentua.

Nire eskuekin laztandu nizkizun masailak, lepoa, sorbaldak, bularra.

Zure eskuak jarri zenituen nire sorbaldetan, bularran… eta handik zakileraino jaitsi. Esku batekin heldu zenidan handik. Gogor, gogoz.

Gero, nire ezpainak zureak bilatu zituzten eta musukatu ginen lehen aldiz, luze, heze.

Eskuak eraman nituen zure ipurmasailetara baina zuk ezetz egin zenidan buruaz eta atzerantz bultzatu ninduzun.

- Hurbil baina ukitu gabe- esan zenidan- unea iritsi arte.

Eta ni zure aurrean geratu nintzen, hurbil, oso hurbil, zure azala laztantzeko irrikitan, baina laztandu gabe.
Eta zu nire aurrean modu ezin sentsualago batean hasi zinen mugitzen. Zure atzamarrak ahora eraman, busti eta zu zeu hasi zinen zure gorputza laztantzen: bularrak, sabelaldea, izterrak, hankartea…
Gero buelta eman zenuen, gorputza aurrera makurtu, eskuekin zure ipurmasailak ireki eta ipurtzuloa ere hasi zinen laztantzen. Eta zure gorputza nire gorputzetik gero eta hurbilago. Nire zakila zure ipurmasailen artean gatibu geratu arte.
Orduan saiatu nintzen zakila zure ipurmasailen artean igurzten. Baina zuk berriro buelta eman eta zure eskuekin bultzatu ninduzun atzerantz. Gogorrago orain. Eta ohean etzanda geratu nintzen.
Zu ere igo zinen ohera, nire hanken artean tarte bat egin, eta zakila zure ezpainen artean sartu zinen. Baina lan horretan ez zinen luzatu.
Nire hankartea utzi eta zure hanka zabalekin etorri zinen nire aurpegirantz. Zure alutxo bustiarekin eseri zinen nire ahoaren gainean. Eta nik dastatu ahal izan nuen zure zuku goxoa. Eskuak zure ipurmasailen gainean jarri eta mihia zure alutxoaren sarreran, eta handik, astiro astiro, hasi nintzen igotzen, halako uneren batean klitoriraino iritsi arte.
Orduan kendu zinen nire ahotik, berriro jaitsi eta alua nire zakileraino eraman zenuen. Kondoia jarri eta zakilaren puntarekin jolasten egon zinen zure alutxoaren sarreran.
Eta azkenik nire zakila hondoratu zenuen zure alutxoan. Irrist egin zuen.
Aurrez aurre geunden begira. Ni buruz gora etzanda eta zu nire gainean, zamalkatzen.
Esku bat jarri zenidan bularrean eta bestea maskararen azpiko aldean. Gauza bera egin nuen nik, esku bat zure bular batera eraman eta bestea maskaran jarri.
Eta orduan hasi zinen gora eta behera oso oso astiro mugitzen eta esan zenidan:

- Korritzera zoazenean esan, mesedez, orduan kendu nahi dizut maskara, zure plazer aurpegia ezagutzeko… Nik gauza bera egingo dut, baina uste dut, nagoen moduan, oraintxe izango delaaaaaaaaaaaaaa, kendu, kendu maskara!
- Ni ere banoaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa.

Eta korritzen ginen bitartean elkarri kendu genion maskara eta gure aurpegiak, plazerez beteak, lehen aldiz elkar ezagutu. Nire gainean etzanda geratu zinen, begietara begiratu, irri egin eta hauxe esan:

- Lehen aldia izateko ez da batere gaizki egon, ezta?
- Ez, jakina… eta gainera goiz da oraindik… logela honek joku gehiago eman dezake, ezta?
- Ummmmm, ikusi al duzu sofa? Ziur zerbait bururatzen zaigula bertan.
- Ideiaren bat badaukat…

2 comentários:

Lizar disse...

ño!! oso egoera indartsua, goxoa eta kitzikagarria.
Bufff... izugarri gustatu zait...

Idatzi disse...

Beti bezela bortitza.