18/01/2011

Hirurok (II)

Ideia maltzurra buruan nuela esnatu nintzen. Lore oraindik lotan zegoen eta keinu bat egin nion Lizarri. Nirekin altxatu eta bururatutakoa kontatu nion.
Veneziar itxurazko hiru maskara horietakoak atera eta Lizarrek eta biok bana jantzi genuen.



Orduan Loreren alboetan jarri ginen, ohe ertzean eserita, eta bere azala laztantzen hasi ginen. Gure laztan goxoekin esnatu eta guri begira geratu zen. Hirugarren maskara eman genion. Eta maskara bihurtu zen gure arropa bakarra.
Tonu berezia eman nahi izan genion orain gure jolasei eta Loreri ondoko aulkian esertzeko “agindu” nion.
Aulkirantz joan zen eta, aulkian, gure “plug” laguna topatu zuen. Tamaina erdikoa. Lubrikante botea pasa eta plugaren gainean esertzeko esan, baina aurretik, lubrikantea nola ematen zuen ikusi nahi genuela.

- Lau hankatan jarri eta mugitu behatz eder horiek ipurdi eder horren barruan!- agindu nion.

Eta halaxe egin zuen. Lau hankatan jarri, lubrikantea bere behatzetan zabaldu eta ipurdira eraman. Lizar eta biok bere atzean jarri ginen, atzamarra ipurditxoan nola sartzen zuen ongi ikusteko.

- Ikuskizun ederra- esan nion- nahikoa da, orain eseri aulkian, plugaren gainean.

Lore altxatu eta aulkian hasi zen esertzen, pluga bere ipurdian sartzen zen bitartean. Ni bere aurrean jarri, eskuak bere sorbaldetan bermatu eta beherantz bultzatzen lagundu nion. Guztiz eserita geratu zen arte.
Lizar eta biok bere aurrean jarri ginen, zutik. Eta musuka hasi. Ni Lizarren gorputzean zehar hasi nintzen makurtzen. Nire mihiak egiten zuen bidea jarraituz. Horrela miazkatu nion lepoa, titiburuak, sabelaldea.
Belauniko geratu arte, mihia bere alutxoan sarturik, eta eskuak bere ipurmasailetan. Lizarren eskuak nire buruan nituen, nire mugimenduak laguntzen. Eta tarteka bere alutxo bustitik ateratzen nintzen, Loreren begiradarekin topo egiteko.
Orduan, Lizar ere belauniko jarri zen, nire altura berberean, baina gehiago makurtu zuen gorputza (lau hankatan geratu arte) eta ahoa nire zakilaren gainean jarri.
Esku batekin hartu zizkidan barrabilak, gogor helduta, eta bere ahoan hondoratu zuen nire zakila. Barruraino. Eta operazioa egin bitartean Lizarrek ere Loreren begirada bilatzen zuen.
Gelditzeko esan nion Lizarri, baina posturaz ez aldatzeko. Eta Loreri esan nion:

- Altxatu handik, baina pluga zure ipurditik kendu gabe, eta etorri hona- Lizarren ipurdia seinalatu nion.

Lore altxatu zen eta esku batekin mantendu zuen pluga bere ipurditxoan. Lizarren atzean jarri zen, belauniko. Nik eskuak bere buru gainean jarri eta hauxe xuxurlatu nion belarrira:

- Orain, alutxo eta ipurdi goxo hauek jango dituzu!

Eskuekin lagundu eta Loreren burua Lizarren ipurmasailen artean eraman nuen. Mihia ateratzeko esan nion eta jaten hasteko.
Ederki ongi jan zuen Lizarren atzeko alde guztia. Alutxotik hasita ipurtzuloraino.
- Orain – esan nion- hartu nire zakila eta eraman alutxo horretara.

Nire zakila hartu eta Lizarren alutxoaren sarreran jarri zuen punta. Eta aluaren gainetik mugitzen hasi zen, gora eta behera, gora eta behera. Lan ederra egiten ari zela adierazi ziguten Lizarren intziriek.
Orduan nire zakila hondoratu nuen Lizarren alutxoan. Irrist egin nuen bere barnean.
Eta Loreri esan nion:

- Jarri nire atzean eta zure eskuekin nire ipurdia bultzatu! Zuk markatuko duzu erritmoa, zure eskuek esango didate Lizarrekin nola larrua jo!

Eta halaxe egin zuen. Nire atzean jarri, bere eskuak nire ipurmasailetan eta bultzatzen hasi. Aurrera eta atzera, aurrera eta atzera…
Horrela korritu nintzen ni, berehala. Eta ohartu nintzen Lizar, lehen ere iritsia bazen ere, bigarren aldiz iristeko prest zegoela. Orduan, buruz gora etzateko esan nion Lizarri eta hankak zabaltzeko, eta Loreri Lizarren alutxoa jateko agindu.
Lizarren hanken artean kokatu zen Lore, burua makurtuta eta ipurdia altxatuta. Eta alutxoa jaten zion bitartean nik, atzean jarrita, bere ipurdiko plugarekin jolasten hasi nintzen, atereaz eta sartuz. Eta jolas horretan nengoela, berriro jarri nintzen “gogor-gogorra”. Zaplastako eder bat eman nion Loreri ipumasailetan, pluga kendu eta zakila sartu nion ipurdian. Horrela aritu ginen tarte batez baina festa bukatzeko beste eszena bat bururatu zitzaidan eta halaxe esan nien:

- Lore, orain zu etzan zaitez zoruan, hankak zabalik!

Halaxe egin zuen Lorek eta, Lizar, astirik galdu gabe, Loreren aurpegiaren gainean eseri zen, alua Loreren ahoan jarriz eta niri ipurdia emanez.
Nik zakila sartu nuen Loreren aluan eta, hantxe bultzatu bitartean, ahoa neukan Lizarren ipurdian. Lorek gogotsu jaten zuen Lizarren alua eta gogotsuago jaso nire zakilaren bultzadak. Horrela korritu ginen hirurok…

1 comentário:

Nora disse...

Ederra sarrera. Maskarek ukitu misteriotsua ematen diote horrelako jolasei eta buf... niri bero bero jartzen naute. Pertsonalki, halakoetan gehien gustatzen zaidan sentsazioa zera da; gustura jolasten gaudela, intzirika hasi baino lehen maskara kentzean sortzen dena. Berezia da oso, plazeraren momentu horretan bestearen aurrean aurpegia bere osotasunean erakustea... plazera estalkirik gabe erakustea. Berreskuratze, nola esan... magiko bat bezala sentitzen dut. Hori bai, inoiz ez dut maskaradun mutilik aurkitu, maskara jarri eta kentzen duena ni izan ohi naiz. Polita da bestelakoak imajinatzea...
mx