19/01/2011

Beñat, Lizar eta...

Hirukoteez ari gara azken aldi honetan, eta ildo horretan jarraituz hona hemen Lizarrek bidalitako kontu bero, interesgarri eta berri bat:







Aspaldian ez nuela Beñaten berri, larunbat bateko ordu txikitan mugikorrera mezu bat jaso nuen arte. Euskal Herriko txoko eder bateko jaietan zegoen, ohe-lagun batekin. Bere testua bero-bero jarri ninduen “...hemen izango bazina jolas polita ingo genuke hirurok...”. Tamalez ez neukan haraino joateko aukerarik, pena, baina gorputzean halako sentsazio ederrarekin utzi ninduen Beñaten lizunkeri horrek.

Hurrengo astean parranda zeukan eta bere lagunekin batera elkartzeko gonbita luzatu zidan. Jolasteko gogoak ditudanean kontu handiz aukeratu ohi dut jantzi behar dudan arropa. Egun hartan, tanga laranja txikitxoa, elastiko beltzak, tiradun niki berdea, jertse txuri estua eta jaka beltza.

Afaria kantu-irrien artean pasa genuen lagun-giroan. Ondoren poteoa. Tarteka laztan eta hitz konplizeak erortzen ziren... barrua “al dente” jartzen dituzten horietakoak.
Nire lepoan, bere eskubiko eskuko hatz erakuslearekin egindako zirkulotxoa izan zen barne suzirien pizgarri... aurreko asteko mezuaren irudia etorri zitzaidan burura eta proposamena bota nion Beñati:

- Aurreko asteko mezua... ufff... oso bero jarri ninduzun.
- A bai... orduan ni ere nahiko bero nengoen bai...
- Ez dakit zein zen orduko zure ondoko jolas laguna, baina gaur hirukotetxo bat osatzeko gogoz etorri naiz...
- Bufff... esaldi horrek gogor-gogorra jarri nau...

Orduan bere belarrira gerturatu eta zera xuxurlatu nion:

- Gaurko parrandan egongo garen pertsonen artean, bat aukeratuko dut eta berarekin ligatzen saiatuko naiz. Zu gertutik jarraitu nire ibilbidea... tarteka keinuak egingo dizkizut eta momentu batean gurekin elkartzeko deia egingo dizut...
- mmm, bitxejo bat egina zaude... ta ze dei mota...?
- Ez dizut esango, baina lasai, sentitu eta ikusiko duzu.
- Hasteko desiatzen nago...

Ordu batez egon nintzen inguruko jendearekin hitz egiten, gerturatzen, urruntzen, dantzatzen... festa giroan, inori ezer berezirik adierazi gabe. Momentu batean neska batek piztu zidan desioa, Ane, Beñaten lagun bat.
Ederra zegoen gaur ere eta berarengana modu zuzenago batean gerturatu nintzen. Arriskutsua zen, baina arrisku horrek erakargarriago egiten zuen egoera.
Hasieran besterik gabe hitz egiten egon ginen. Momentu batean sexuaren plazeraz hitz egiten hasi nintzen, emakumeon plazeraz. Orduan hizketaldiaren beroan gerritik hartu nion eta berak keinu berarekin erantzun. Tarteka Beñaten begiradarekin gurutzatzen nintzen eta bere begien desioa gero eta handiagoa zela sentitzen nuen. Gerriko esku leuna eta Beñaten begirada zorrotzak aukera ostrtu zuten nirean, eta zera proposatu nion Aneri:

- Komunera etorriko al zara? Proposamen bat egin nahi dizut...

Irri egin eta komuneko bidea hartu zuen. Egoera hartan, Ane konturatu gabe Beñati begia kliskatzeko aukera izan nuen. Beñat nire atzean jarri zen gurekin batera taberna guztia zeharkatzeko bide berari ekiteko.
Anek ez zekien Beñat gurekin batera zetorrenik. Tabernako musika nahiko altua zen eta jende mordoa zegoen. Balantzaka egin genuen komunerako bidea.

- Sorgin ederra egina zaude, laztana... - Esan zidan Beñatek.

Hori esan eta gerritik heldu ninduen. Orduan bere zakil guztiz gogortua sentitu nuen nire ipurdiaren kontra.

- Begira nola jarri nauten zure aukeraketa-jolasaren mugimendu guztiak... mutil bat aukeratu behar zenuela uste nuen, baina... opari ezin ederragoa egin didazu - Gehitu zuen.
- Zakil eder hori oraintxe bertan dastatu nahiko nuke.

Eta nire eskua bere zakil tentetu eta nire ipurdiaren artean ipini nuen. Bere praken kremailera jaisten hasi nintzen.

- Orain ezin naiz zugandik aldendu txiki! - esan zidan.
- Horixe bera lortu nahi nuen ba...

Komuneko atea ireki zuen Anek. Beñat ere sartu beharko zela ikusi zuenean harridura begirada bat bota zidan. Beñat nire atzean kokatu zen, eta neu musikaren erritmora ipurdia mugitzen hasi nintzen, ta hitz egiten nuen bitartean ezkerreko eskuarekin zakil guztiz berotua atera nion. Elastikoen marabila... bigarren azal bat direnez, gorputz zati gogorraren beroa sentitzeko aukera izan nuen. Eta horrek... horrek gehiago berotu ninduen. Anek, deus esan gabe ekintza begiratzen zuen. Orduan bere erantzunen bat sortzeko edo zera esan nuen:

- Ez dakit Beñat ohean ezagutuko duzun edo ez, baina maitale bikaina da, eta ni... ba goxoa naizela esaten dute hortik.

Burua atzera bota zuen Anek.

- Milesker prexioxa, gozozaleok gure gula asetu behar dugu eta horrela toki gehiago edukiko dut zakil edeeer hau jateko... ummm

Zakila kolpe batez sartu nuen ahoan hasieran, Beñati gustatzen zaion moduan, eta han egon nintzen tarte batez mingainarekin jolasten. Beñatek eskuarekin burua hartzen zidan eta mugimenduak gidatzen hasi zen.

- Benetan goxua... - esan nuen.
Behetik gora begira, zakil eder hori eskutan nuela:

– Ane, probatu nahi al duzu? - bota nuen.

Gure jolasarekin Ane berotzea lortu genuen, baina ez zen mugitzera ausartu.

- Oroitzen al zara lehenago hitz egin ditugun plazeraz?

Altxatu eta Aneri muxu heze bat eman nion.

- Ba hau da Beñaten zakilaren zaporea. Galduko al duzu zuzenean probatzeko aukera?

Hitz egin gabe, begirada sakon batekin erantzun zidan eta Beñaten aurrean makurtu zen. Gogotsu jardun zuen jaten, eta bitartean Beñaten mingainaren desioa nireganatzen egon nintzen bere muxu eta alutxoan egiten zizkidan laztanekin. Bero-bero nengoen eta nire ipurditxoak jolasteko gogoekin zegoen. Aneren parera jeitsi nintzen eta...

- Ikusi nahi al duzu Beñaten zakila nire ipurdian ondoratzen?

Buruarekin baietz esan zidan. Edozein gauza eskatuta ere baietz esango zidala uste dut. Poltsatik lubrikantea atera eta hatz bat nire uzkian sartu nuen poliki. Ondoren Beñati operazio bera egin zezan eskatu nion.

- Ireki ezazu bidetxoa polit hori.

Anek bere praka askatu zuen, eta esku batez bere klitori hezea lastatzen hasi zen.

- Ufff ezin dut gehio, zakil honek zure barruan eztanda egin nahi du.
- Sartu eta larrua jo nazazu.

Poliki mugitzen zen hasieran, baina neu gogotsu nengoen eta bere eskuak nire gerrian ipini nituen. Segituen ulertu zuen kaña ematea nahi nuela. Zaplazteko txiki bat eman zidan orduan.

- Beste bat eman eta gogor bultzatu, ez izan beldurrik, ipurdi hau zuretzat bakarrik da ta.

Ane nire aurrean zegoen parez pare. Nire eskuarekin bere alutxoan zuen jolasean lagundu nahi nion, baina atzeko ekintzak erabat eroturik neukan eta atzekoari eman nahi nizkion muxu jostagarri eta hezeak eman nizkion Aneri.

- Iritsi behar naiiiiz. - Bota zuen ozen Beñatek.

Eta horrelako esaldi batek duen magia edo plazer kutsakorrarekin, ia batera iritsi ginen hirurok. Beñat lehena eta bere azken astinduekin neu eta Ane. Ane eta biok muxuak emateari utzi behar izan genion eta batera ireki genuen ahoa, hasperen goxoz.
Tarte batez egon ginen egoera horretan eta poliki-poliki arropak bere tokian jartzen hasi ginen.

- Polita da hitz egindako amets eta plazerak egin bihurtzen direnean, ezta?
Eta Beñat gerritik hartzen nuen bitartean begia kliskatu nion Aneri.
- Bai – gehitu zuen Beñatek- istorioez bakarrik ez baita gizakia elikatzen... -)




Lizar

2 comentários:

Beñat disse...

Beroaldi ederra, etxera joan aitzin, sortu didazuena. Etxeratu aurretik komunetik pasa beharko...

Anónimo disse...

uuuf testu honek ze bero jarri nauen...