21/02/2011

Edan (II)

Dutxara sartu naiz
gustura uraren azpian
begiak itxita
uraren soinua entzuten
ura nire azalean irristatzen sentitzen...
horregatik ez naiz ohartu
dutxa barruan zaudela
bat-batean zure eskuak nabari ditut
nire ipurmasailen gainean.
Burua atzerantz jiratu
eta zeharka ikusi zaitut
irribarretsu, belauniko
dutxa barruan
eta eskuak nire ipurmasailetan.
Erotiko samarra iruditu zait
zure irudia
ez baitzaude biluzik
kamiseta eta kulerotan
sartu zara dutxara
eta urak markatzen dizkizu titiburuak
eta kulero bustia itsasten zaizu azalean.
Berehala tentetu zait.
Gogor-gogorra jarri.
Zure eskuek bultzatu naute aurrerantz
eta hormaren kontra geratu naiz.
Orduan eskuekin ireki dizkidazu ipurmasailak
eta mingainarekin hasi zara jolasten.
Nire ipurmasailetan zehar aurrena,
uzkiaren inguruan gero.
Noizbehinka hozka txikiak
ematen dizkidazu ipurmasailetan.
Baina uzkiara itzuli zara
eta dardarka nauzu.
Mingainaren punta nabari dut han atzean.
Eta barrurantz hasi zara sartzen.
Mihiarekin larrua jotzen didazu ipurdian.
Bide batez eskuak sartu dituzu nire hanken azpian.
Batekin barrabilak hartu dizkidazu, bestearekin zakila.
Eta barrabilak laztandu bitartean zakila astintzeari hasi zara.
Mihia mugitzeari utzi gabe.
Horma busti dut nire zukuarekin.
Pozik zaude. Irribarretsu.
Ederra. Erotikoa.
Buelta eman didazu eta zure ahoan hondoratu duzu nire zakila,
nire zukuaren azken tantak edan nahi bezala.
Eta horrela geratu zara tarte batez,
zakil guztia zure ahoan sartuta.
Eta ez zait jaisten.
Eskua eraman duzu berriro nire ipurdira eta hatz bat sartu didazu.
Hatz horren eragina berehala nabari duzu ahoan.
Ez zait jaitsi eta, gainera, berriro ari zait gogortzen.
Hondoraino sartu didazu hatza.
Bero-bero jarri nauzunean kendu zara nire zakilatik,
nire ipurditik.
Eta zu jarri zara, orduan, hormaren kontra, niri begira, bizkarra horman bermaturik.
Ni zure aurrean jarri, kuleroak belaunetaraino jaitsi
eta kolpe batez sartu dizut zakila,
bortitz, gogotsu... barruraino.
Kuleroak guztiz kendu eta
zure hankak nire eskuekin altxatu eta nire gerriaren inguruan jarri,
eta eskuak zure ipurmasailetan ditut.
Airean zaitut, zure bizkarra hormaren kontra.
Eta zure besoek nire lepoa inguratu dute
besarkatuta nauzu, ongi helduta.
Eta gerria hasi naiz mugitzen
zure barruan hasi naiz bultzatzen,
zure ezpainetan muxu bustiak
eta hozka txikiak eman bitartean,
ura gure gorputzetan irristatu bitartean...

1 comentário:

Nora disse...

buf...
letraz irudikaturiko imajina ederra...