08/02/2011

Ametsa

Zure deiak asaldatu nau
gaur izan duzun ametsa
kontatu didazunean
detailez detaile
gela ilun batean geunden
zu eta biok
eta zu halako tramankulu batean
zeunden sarturik:



eskuak eta burua
horren barruan sarturik,
eta ni
zure atzekaldean
nahi nuena egiten nizun
nahi nuena,
eta zuk ezin ikusi
eta zuk sentitu, besterik ez
eta biok basapiztiak bezala larrutan
fantasia beroenak egi bihurtzen
eta aitortu behar dizut
ezin berotuago jarri nauela zure ametsak
eta, batez ere, zure ametsaren kontakizunak
zure ahotsean,
eta zure ahotsaren doinua jarraituz
telefonoa esku batekin nuela
bestearekin zakila atera
eta astintzen hasi naiz
eta zure amets erotikoarekin batera
korritu egin naiz.

Gero aitortu didazu
gauza bera egin duzula,
eta morbo handia eman dizula
amets berezi hori niri kontatzeak
eta ea egi bihurtzen dugun
eta nik baietz esan dizut
egi bihurtuko dugula eta
zurekin larrua jotzeko irrikitan
utzi nauzula...

1 comentário:

Lore disse...

Bejondeizuela zuei (aupa Kabaretari eta dei egileari!) horrelako jolasekin ondo pasatzen duzuelako. Inbidiya puntu bat sentitzen dut, horrelako plazera sentitzeko kapaz ez naizelako. Agian, inoiz, egoeraren arabera horrelako zerbait kitzikagarria suertatuko da niretzat, baina momentuz ezjakina naiz, analfabetoa zentzu horretan. Baina zuen intentsitatearen aldetik, gozada bat da sarrera hau irakurtzea.
Momentuaren arabera, zetazko soka edota buruko zapiarekin lotuta sentitzea gustukoa izaten dut nik, baina lotze mota honetan beti lotutako zatietan mugimendu askatasun txiki bat egoten da. Orrialde honetako sarrerako pasarteko argazkian ez bezala, lokarri motak ematen du askatasun hori, zapiak ez baitira objektu trinkoak... loturan aske sentitzeko aukera ematen didate nireek (ziur asko analfabetsimo horrengatik behar dut askatasun txiki hori). Honek ate ireki bat uste dit buruan, eta senti ditzakedan beldurrak desegin egiten dira plazera haize libre bilakatuz.
Inoiz analfabetismo hau jakinduria bilakatzen badut, agian kontatuko zein izan den prozesua.
Muxuk eta segi goxatzen!!!