10/03/2011

Ikasteko filmak ( II )

Eta aurreko sarrera batean esan bezala hona hemen beste film interesgarri bat. Berriro ere sexu analaren ingurukoa baina, oraingo honetan, erakusten digutena zera da: mutilak eskaintzen du ipurditxoa eta neskak atzetik eman, zakil-gerriko horietakoekin. Interesgarria benetan eta abesgarria gure jolasetarako. Ikasi, tabuak apurtu eta goxamena zabaldu.



2 comentários:

Nora disse...

Bisualki potentea da oso zakil-gerriko emakumearen gorputzean ikustea eta inoiz ez nukeen imaginatuko mutilen ipurdiek hainbesteko jokoa eman zezaketenik. Azken baieztapenak "itsutasun" puntu bat erakusten du, niregan... ez dakit zergaitik ez zait lehenagoztik bururatu... nirekin erabilitako dildoak, bibradoreak, lubrikantea... ohe-lagunarentzat ere interesgarriak izan daitezke! ze plazer hori jasotzeko prest banago, zergaitik ez eman? gorputzeko zonalde berdina izanda gehien bat. Gizartearen "moral" itxiak izugarrizko indarra dauka gugan, eta kontrakoaren aurka borrokatu arren (eta askotan oso irekiak garela pentsatu arren), hemen ere fantasiak sortzeko ahalmena murrizten digutela iruditzen zait.
Oso interesgarria Kabaretari!

Kabaretari disse...

Egia da, Nora, bisualki potente potentea da irudi hori. Eta egia da, baita ere, mutilen ipurdiek joko ederra eman dezaketeela, ezta? Ez dut uste "itsutasun" puntua denik, baizik eta gizartearen moral itxi horren eragin handia... Oso ongi planteatu duzu gaia, gainera. Zuk hainbat plazer jasotzeko prest baldin bazaude (zure ipurdian jolas dezatela, esaterako) zergatik hori ere ez eman? Galdera bera, baina alderantziz, egin dezakegu mutilok (eta egin beharko genuke): atzetik ematea gustukoa badugu, edo bisualki bibragailu bat neskaren eskuetan (edo beste edozein gorputz atalean) polit-erotikoa iruditzen bazaigu... zergatik ez jaso gure ipurdian, edo gure ahoan, edo...????
Interesgarria ere zure aportazioa!