10/03/2011

Esperientzien bidetik

Hementxe plazaratzen dizuet Norak bidalitako esperientiza/aportazio interesgarria:


*****

Kabaretariak oso ondo azaldu du prozesua. Norberak bere erritmoa badu ere orokorrean antzeko urratsak ematen dira (ezagunekin hitz egindakoaren arabera bai behintzat) modu naturalean. Poliki eta goxo hasten gara mingainarekin, gero hatzaren zatitxu bat sartuz, jarraian gehiago... ondoren ematen den urratsa izaten da zailena, izan ere, uzkiak, normalean ez dituen tamainetara ohitu behar da. Kabaretariak ondo esan duen moduan “hezi” egin behar da. Prozesu horretan buruak izugarrizko eragina dauka, hartara burua “hezi” beharreko organoa delakoan nago ni ere. Momentuan, kitzikatze maila altuan baldin bagaude guztia errazagoa da, erlaxaturik gaude eta zonaldea hartzaile izateko prestatuagoa baitago, burua ere noski. Lubrikantea erabiliz (listua ez da hain eraginkorra ta...) zakilaren punta poliki sartu daiteke hasieran eta apur bat mugitu (zirkuluak egiten adibidez, gora eta behera astinduz...). Plug txikiak maneiatzea errazagoak izaten ohi dira haiseran, emaileak kontrola errazago mantendu dezakelako. Nik hasierako prozesuetarako, Fun Factory-ren bat erabili nuen, http://blogsextoys.com/__oneclick_uploads/2008/09/bootie.jpg:


baina antzeko edozein egon daiteke ondo. Bigarren urrats batean dildo dardarkari http://www.sexshopchannel.com/images/dildo-vino-824.jpg hau probatu nuen, lubrikantearekin hau ere:

Oso oso gozagarria. Ez da lodiegia baina luzeagoa da. Luzeera gainera ez dauka gehiegizkoa, beraz hasierarako ondo dago. Egia esan hau hasieratik oso ondo sartu zen. Bibradore txiki bat dauka, jarri eta kendu daitekeena. Kentzen denean hatza sartu daiteke, beraz hatz luze baten modura erabili dezake emaileak edo norberak ere. Gomendagarria oso benetan. Gero ere, ezagutu dudan gauza interesgarri bat sarketa baino lehen erabilgarria den zerbait da. Esprai bat da eta uzkia apur bat erlaxatzeko balio du. Ez du uzkia lokartzen, baina hasierako sarketan lagungarria da oso. Kontua zera da, nik erabilitakoarekin adibidez ezin dela kondoirik erabili... (beno erabili daitekze baina zulatzen ditu). Halere mota desberdinetako espariak ere badaude eta horiek bai, horiek kondoiekin erabil daitezke. Eta hala gabiltza... egunero ikasten eta goxatzen, jjj.

Goikoa nire esperientzia pertsonalaren araberako idatzia da, mila istorio desberdin egongo dira gorputz bakoitzean. Zuekin konpartitu nahi izan dut niretzako halako idatzi bat momentu egokian interesgarria izango zelako edo...

mxk

Nora

*****

4 comentários:

Nora disse...

Kaixo,
Gaur laburmetraia eder batekin egin dut topo. Erika Lust-en Room 33 (http://player.vimeo.com/video/20054789). Film labur hau Casa Camper hotelean filmatu zen, Hotel proiektuaren barruan. Beste bost zuzendarik ere beraien filmak toki berean grabatu zituzten. Guztira 24 ordu izan zituzten beraien lanak grabatzeko. Hotel proiektuaren ingurukoak hemen dituzue eskura (http://www.hotelcasacamper.tv).
Interesgarria oso... goxatu Erika Lust-en lan honekin, askatasun sexualaren aldarrikapen keinu ederra.
mxk

Kabaretari disse...

Ederki, Nora, eskerrik asko informazioagatik. Ikusi beharko dugu laburmetrai hori. Ziur ongi dagoela. Erika Lusten beste lanaren bat ikusia dut eta gustatu zitzaidan. Aurrera informazio trukaketarekin. Mxk

Anónimo disse...

Oso interesgarria...
Milesker bioi!

sexshop disse...

gracias